Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan. Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
Beste erailketa matxista bat Euskal Herrixan, laugarrena urti hasi danetik. NAHIKU DE! Ta hori salatzeko ongo baixakun Alamedan batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan. Etorri zeu be!
77 urteko gixonezko batek 75 urteko andri hil dau Miarritzen. 2003az geroztik, 110 emakume hiltxue Euskal Herrixan. Erailketa matxisti salatzeko Ondarruko Udalak elkarretaratzea deitxu dau baixakurako, 19:00etan Alamedan.
Gaur illuntzin batuko gaz beste behin Alde Zaharrin illuntzeko 7:30 tan enkarteladan juteko Alameda arte PRESUK eta IHESLAI GUZTIK etxea ekarteko aldarrikatzen. Maskarillak soñin eta alkarren arteko tarti lagata. Geure jenti dalako eta babesa eskeini nahi dotzauelako, Etorri zeube!
SESTAOn gertatutako erailketa matxisti salatzeko Ondarroako Udalak eta Emakumin Udal Kontseiluk, elkarretaratzea deitu dau bixar, 19:00etan Alamedan. INDARKEIXA MATXISTAIK EZ!
Aintzane Pujanan herixotzi salatzeko elkarretaratzi eindou gaur illuntzeko 7 etan Alamedan beste herri askotan lez. Amaieran irakurketi eindde “Guk ez dou emakuminganako indarkerixaik onartuko! Indarkeria matxistaik Ez, ez Ondarroan ez inun!” esanaz amatxu de ekitaldixe.
Zapatu honetan urteroko zitxa garrantzitsu dakau herriz herri. Urtero Bilbon milaka lagun batu ixan gaz preso ta iheslaixan eskubidin alde, baine aurten pandemixa egoeri dala eta herrixetan mobilizati tokaten gazku.
Etxeako, konponbideako eta elkarbizitzako IXAN BIDI! lemapin urtengo dau zapatu honetan 17:30etan manifestaziñoik Zaldupeko zubitxik. Manifestaziñoiai frontoin eingo dan ekitaldixak emongo dotsa amaieri. Irakurketi, bertsuk, musiki, dantzak… eukiko douz etxin falta gaskuzenan aldeko mobilizaziñoiai amaieri emoteko.
Herriko Sareko kidik, mobilizaziñoin barri emoteko kartelak eta pankartak ipini dotxuez kalitan. Kotxi be para baik dabil manifako deixe etxen.
Hainbat herritxarrek bat eindabe mobilizaziñoiaz eta argazki honek ataben urte zahar egunin parte hartzeko deixe etxen.
Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Zeu be ixan bidi!