Saharar kanpamentuta bixaltzeko mateixala batzen dabiz herrixan. Bir Ganduz proiektu aurrea!

Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.

Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.

Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.

Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.

Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik:

Hamen lagaten dou 2022ko abendun hainbat harrera familixa eta elkarteko kidek burutu ben elkartasun bidaiko laburpen bideu:

Azaroak 12 (martitzena) ikastaru Etxelilan, INDARKEIXA MATXISTI: IDENTIFIKATZEN AL DUGU GIXONOK?

Maskulinitatiai buruzko gogoeta kritiku sustatu nahirik, gixonei zuzendutako ikastaruk egingo diz Etxelilan ikasturtin tzir.

Azarun 12 xan ixango da lehenengoku, indarkeixa matxista mota desberdinai buruzku; gixonak jokabide horiek identifikatu, prebenitu eta desagerrarazteko dauken rolan ingurun hausnartuko da, Emagin Elkarteko Asier Arizkorreta Hurtadoaz.

Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti: Etxelila bulegun, telefonoz edo posta elektronikoz.

PALESTINAr herrixai ELKARTASUN keinuk!

Martxoak 2, 14 eta 20an hainbat ekimen eingo diz PALESTINAr herrixak bixi daben genozidixu salatzeko. Hasteko, Martxoak 2 xan kotxe karabana bat eingo da Zaldupeko zubitxik urtengo dabena goxeko 10:15tan. Martxoak 14 an Lekatxoko eskolapin konzentraziñoi bat eingo da. Eta Martxoak 20 an KORRIKAn etorreriaz batea ongi etorrixe emongotzau arratsaldeko 14:45an Katein bandera Palestinukin.

* Ezin geinke laga PALESTINAR herrixe hiltxen! Batu zeube ELKARTASUNEA! PALESTINA ASKATU!

Zapato Azulin, ERASO MATXISTEN ARRETA ZERBITZU martxan!

Aurten be Zapato Azulin martxan egongo da eraso matxistei aurre etxeko arreta zerbitzu. 𝐄𝐫𝐚𝐬𝐨𝐧 𝐛𝐚𝐭 𝐣𝐚𝐬𝐚𝐧 𝐞𝐝𝐨 𝐢𝐤𝐮𝐬𝐭𝐞𝐧 𝐛𝐚𝐝o𝐳𝐮, 𝐝eitxu 𝐞𝐝𝐨 hurrea𝐭𝐮 𝐄𝐭𝐱𝐞𝐥𝐢𝐥𝐚 (azpixan agertzen dan telefonure deitxu edo watsapea idatzi zeinke)! Erasun aurrin, Ez geatu ixilik!

Gaur konzentri Alamedan, NAHIKU DE!

Erailketa Matxisti gerta da beste behin Euskal Herrixan, ongun Gasteizen, ta gertaera hori salatzeko Alamedan batuko gaz gaur martzitzena (Maiatzak 30) arratsaldeko 7 retan. Kokoteañoik gaz! Ze pasaten da gizarte honetan holako gauzak gertateko? NAHIKU DE! esan beharra dalako, hurreatu zeube Alameda, danok ikutu etxen gatxun gauzi dalako.