
Anima eta ata argazkixe trena hartzen, preso eta iheslaxan giza eskubidin alde! Zapatun Mollan eukikou aukeri!

Anima eta ata argazkixe trena hartzen, preso eta iheslaxan giza eskubidin alde! Zapatun Mollan eukikou aukeri!
Ekintza desbardiñak ein diz gaur ONDARRUn egun honeaz lotute.




Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotu ben Burlatan (NAFARROA). Euran delitu, TORTURA idazti paet baten. PAKO ETXEBARRIA mediko-forense ezagunak baieztatu dabenez, Euskal Herrixan millaka lagun tortura dabe eta Europako ESTRASBURGOko auzitegixak be salatu dau estatuko kartzeletan tratu txarran susmuk egon dizela . Ba hamen, gauza bera salatu dabenak paet baten, atxilotu ein dotxuez. Atxilotuai elkartasune erakusteko, ONDARRUKO Kofrai Zaharrin pankarta hau isei de.

Ondarruko Ernaitxik ondorengo idatzi hau jaso dou:
Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotuben burlatan komisaxetako itzalpin dan gauza bat argiaraztearren. Kontixu indar faxista honek “iraindu” dabez, bañe ezta halan, ezta iraintzi ze benetan gertari tortura honek. Benetan iraingarrixe gerataera honek salatzearren herritxarrak atxilotzi de.
Espaniar estatuk sistematikoki tortura dau Euskal Herrixan askapenan alde parte hartu daben milaka pertsona. Horretarako inkomunikaziñoiaz eta mediko, epaile… konplizez baliatu de. Sistema oso bat eonda torturaten eta hoxe ezkutaten, gaur egun be bere horretan dan sistema bardiñe.
Aztnugal berbik Euskal Herrixai buelti emotzan. Iker Morenok jasandako torturen ondorixoz autoinkulpaziñoi firmaban (geruaua beran kontra ibilikoben froga bakarra) eta paper hori Aztnugal modun firmaban (Laguntza aldrebes idatzitxe).
Guardia Zibilak, Polizixa Nazionalak… ez dabe eta eztabe inoiz lekoik eukiko Euskal Herrixan. Torturin praktikik zeoze erakutsi bazku, billurre, poza eta amorru antolatzen jakitxi dela ixan da. Antolakuntzaz eta askapen prozesuaz bakarrik ahal ixan gou bixaldu kanpoa indar polizial arrotz hauek.
Pintxa ben murala delitu bada, geuk be dei etxen dou Ondarrun eta beste leko batzutan muralak margotu eta torturin kontrako aldarrixe zabaltzea. Torturin salaketi nahi dabe isildu, pasatakuk segi etxeko itzalpin. Guazen egixe kuartel ilunetatik atatea, salatu daiguzen herritxarran kontrako erasuk!
Paco Etxebarria Info7n egon zaneko elkarrizketin bideo zati bat hamen:
Eta hamen elkarrizketa osun audixu:
Sarek Iruñan Hartu Trena dinamikin barru atolatutako “Emakumea eta kartzela” mahai ingurun parte hartu eban Urtza Alkorta ondarrutarrak, Oihana Etxebarria Bilgune feminista eta Mila Jimenez senidiaz batea.

Hona hamen bertako mahai ingurun ostin eindako adierazpenak.
Hitzaldi honen harire, SARE herritarrak Bilgune Feministiaz bata, emakume euskaldun pres0 politikuk bixi daben egoerin inguruko dosierra eiñ dau. Berau irakurteko Saren orrixan dakazue aukeri.
http://sare.eus/emakumea-eta-kartzela-mahai-ingurua-irunean/
Euskal preso eta iheslaxan aldeko Trena osatzen gabiz Ondarrun, danon artin geltokiz-geltoki lortuko douelako giza eskubidik bermatzi, konponbidi bilatu eta bakea aillati.
Ekimen ugari egongo diz herrixan, eta ongo domekan… Fotokola Alamedan goxeko 11.00etatik aurrea. Trenea altza nahi bazu, etorri eta ata argazkixe. ata billeti maxatzan 8xan Trena hartzeko, NIK HARTUKOT!


Barri txar bat jazo dou Euskal Herrixan. Anjel Aldana deportau hil de eukan gaixotasunan ondorixoz. Karta honetan beran ibilbidi esplikaten da…
Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatuen Politikoen Kolektiboaren komunikatua
Agur eta ohore Angel,
Gaurko egunez, Venezuelako Errepublika Bolibartarreko errefuxiatu eta deportatu politiko euskaldunok zure galeraren berri latzarekin esnatu gara; kide eredugarria galdu izanaren min jasanezinarekin. Zure bidea gure argi izango da independentziaren eta sozialismoaren bidean, Angel.
Gazte gaztetatik zure herriaren borrokari lotu zinen eta, fusila eskuan, gure herriaren askatasun gogoak belaunikatu nahi zituen diktadura frankistari aurre egitea erabaki zenuen. Ez ziren zalantzatan ibiltzeko garaiak, borroka eta konpromiso garaiak ziren eta zure bizitza eskaintzeko zalantzarik ez zenuen izan.
Aukeratutako bideak, zinez maite zenituenak atzean uztera behartu zintuen, zure emazte Ana, zure seme-alaba Ihintza, Garazi eta Haitz, zure anaiak, ilobak eta, nola ez, hainbeste maite zenuen herria. Beti izan dituzu gogoan, hamarkada hauetan Euskal Herriko soroak erein dituzten gainerako kide guztiekin elkartu zarenerarte.
Aurre aurrean borrokatu zenuen, kartzela ezagutu zenuen, erbestea, deportazioa, tortura, bahiketa, baina inoiz ez zuten lortu zure askatasun egarria makurtzerik. Ukabila zutik eta zure betiko duintasunarekin utzi gaituzu.
Frankismoak bere ziegetan sartu zintuen, bai eta Francok utzitako demokrazia faltsuak ere. Iparraldean erbestea ezagutu zenuen eta han jaio ziren zure seme-alaba maiteak ere. Frantses gobernuak, Espainiaren errepresio-politikaren lagun, Ekuadorrera bidali zintuen. Han, poliziak bahitu eta beste kide batekin batera tortura latza jasan zenuen. Handik Dominikar errepublikara eta Panamara. Bertan bizi izan zenuen amerikar gringoen inbasio bortitz eta odoltsua. Azkenik, euskal jatorriko nuntzio apostolikoari esker, Panamatik Venezuelara heldu zinen, Bolivarren herri honetara.
Hainbeste maite zenuen Chavez handiaren eskutik herri honetan abiatutako prozesu bolivartarrarekin bat egin zenuen eta munduko herri guztien subiranotasun-borrokarekin zure konpromisoa berritu zenuen. Mundu justuago baten aldeko borrokan, Iraultza hau zure azken arnasara arte defendatu zenuen sozialismoaren bidean.
Zure borroka- eta konpromiso-bidean beti izan zenuen garaipenaren uste sendoa, bai Latinoamerikan, bai gure Euskal Herrian. Zure moduko pertsona eredugarriek pertsonen onena utzi diguzue eta, Pakito Arriaran gogoratuz, maitatzeko herriak.
Beno Angel, gurekin utzi dituzu zure maitasuna, apaltasuna, indarra eta eredua. Zuk utzitako hutsunea betetzea ezinezkoa izango da, baina ziur egon, beti bezala, gure esku dugun guztia egingo dugula gure herriek bere helburuak erdietsi ditzaten eta independentzia- eta sozialismo-ametsak lehenbailehen egia bilakatu daitezen.
Gure iraganarekin harro eta etorkizunarekin konprometituak,
Angelin, zure izarra gure argia.
Kartzela barrun badakiau presuk euran osasun eskubidi urratute dakarrena, eta “kalin” egon arren eskubide hori be zapaldute dakarre iheslai eta deportauk bixi daben egoeriatxik. Jazarpen poliziala eguneroko ogixe da. Nahiku de!
Herrixan iheslai bat dakau egun, kartzelan egon ez arren barrote ikustezinez preso dakauen lagune. Ezin dotsauena idatzi, ezin dotsauena bixitxaik ein, ezin douena imajina zelan egongo dan nun dan be ez dakiauelako, ezin dotsauelako lagundu… o bai… baaaiiiiii, laguntzeko bidi danak Euskal Herrire buelta eitteko borrokatzi douelako. Ta momentuoro jakin aratxi berai, eurakin gazela… ez dazela bakarrik, eta hamentxe nahi eta bihir douzela.
Iheslai,deportau eta presuk etxea!
Angelin… agur eta ohore!

Atzo Sarek antolatute Lau Tontorrak ekimena eiñ zan. Ondarrutarrok Anbotoa jun ginan.

Herrixan Boga Mendi Martxako urteroko ziti be baeuan… iñok ez eban nahi baiñe trena galdu eta mendi martxatik be bixaldu doskue Hartu Trena ekimenaz bat eitten dabela erakusten daben argazkixak.
Anbototik Sarek antolatutako mendi irteeran:



Boga Mendi martxan: Madalenatik, Kalamutik eta Tontorramenditxik:

Mendiz-mendi, geltokiz-geltoki… danon artin lortukou!
Hartu Trena eta iheslai eta presuk etxea!

Preso eta iheslaxan giza eskubidin urraketiaz amaitzeko, Hartu Trena!
Danon artin lortuko dou!

Kamiñaldeko mendixe jausten eta hainbat familixa etxitatik ata dizenin, eta herrixan dakauen kezkiaz… Hartu Trena dinamikan buru belarri dabizenak, domekako ekimena bertan behera lagati erabaki dabe.
Data barrixe noiz dan abisako dosku!
Dakixuen modun, Sarek Iheslari eta Preso Politikun giza eskubidin aldeko trena martxan ipini dau. Larriki gaxoik dazen presun egoera larrixe bistan lagateko dinamika zehaztu bat plantea zan, larriki gaxoik dazen presun herrixetan bagoi bat gehitxuaz tren orokor horrei.
Pasan hillin Oreretan egon zan eta Ondarruai pasa euskun Gorriti eskultorik eindako testigu. Ibonen etxin eon ostin testigu hori, atzotik, Iparra Galdu Baikekuk erunde, udaleko eskaparatin da ikusgai.

Hainbat herrittar hor dabiz buru belarri domekako biharrak eitten. Ondarrutarrok ez gaz atzin geatzen eta trena ta dana eukikou!

Domekan ia ahalik herritxar gehixen trenea altzaten gazen, konpromizu eta aktibaziñoi de tren honek billatzen dabena, giza eskubidin defentsatik, konponbidea eta herrixe bakea erungo daben trena nahi dabelako ixan.
Domekan danok 12:00etako Anbulatoxo parea beraz!

Ta esko bat botateko prest bazaz… Domekan 10:00an Monjetako parea agertzen bazaz primeran, herrixan trenbideik ez eukieran trena mobiu eiñ bihir dou Ibaiondoarte-eta! 🙂
Iheslari eta presun eskubidin defentsan, konbonbidin bidin, eta azken geltoki baki hartute, #HartuTrena zeuk be!
Triki-traka, triki-traka…
Txuuuuuuu, txuuuuuuuu…
Iheslari eta presuk etxea!