Agur eta ohore Angelin!

IMG-20160404-WA0015

Barri txar bat jazo dou Euskal Herrixan. Anjel Aldana deportau hil de eukan gaixotasunan ondorixoz. Karta honetan beran ibilbidi esplikaten da…

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatuen Politikoen Kolektiboaren komunikatua

Agur eta ohore Angel,

Gaurko egunez, Venezuelako Errepublika Bolibartarreko errefuxiatu eta deportatu politiko euskaldunok zure galeraren berri latzarekin esnatu gara; kide eredugarria galdu izanaren min jasanezinarekin. Zure bidea gure argi izango da independentziaren eta sozialismoaren bidean, Angel.

Gazte gaztetatik zure herriaren borrokari lotu zinen eta, fusila eskuan, gure herriaren askatasun gogoak belaunikatu nahi zituen diktadura frankistari aurre egitea erabaki zenuen. Ez ziren zalantzatan ibiltzeko garaiak, borroka eta konpromiso garaiak ziren eta zure bizitza eskaintzeko zalantzarik ez zenuen izan.

Aukeratutako bideak, zinez maite zenituenak atzean uztera behartu zintuen, zure emazte Ana, zure seme-alaba Ihintza, Garazi eta Haitz, zure anaiak, ilobak eta, nola ez, hainbeste maite zenuen herria. Beti izan dituzu gogoan, hamarkada hauetan Euskal Herriko soroak erein dituzten gainerako kide guztiekin elkartu zarenerarte.

Aurre aurrean borrokatu zenuen, kartzela ezagutu zenuen, erbestea, deportazioa, tortura, bahiketa, baina inoiz ez zuten lortu zure askatasun egarria makurtzerik. Ukabila zutik eta zure betiko duintasunarekin utzi gaituzu.

Frankismoak bere ziegetan sartu zintuen, bai eta Francok utzitako demokrazia faltsuak ere. Iparraldean erbestea ezagutu zenuen eta han jaio ziren zure seme-alaba maiteak ere. Frantses gobernuak, Espainiaren errepresio-politikaren lagun, Ekuadorrera bidali zintuen. Han, poliziak bahitu eta beste kide batekin batera tortura latza jasan zenuen. Handik Dominikar errepublikara eta Panamara. Bertan bizi izan zenuen amerikar gringoen inbasio bortitz eta odoltsua. Azkenik, euskal jatorriko nuntzio apostolikoari esker, Panamatik Venezuelara heldu zinen, Bolivarren herri honetara.

Hainbeste maite zenuen Chavez handiaren eskutik herri honetan abiatutako prozesu bolivartarrarekin bat egin zenuen eta munduko herri guztien subiranotasun-borrokarekin zure konpromisoa berritu zenuen. Mundu justuago baten aldeko borrokan, Iraultza hau zure azken arnasara arte defendatu zenuen sozialismoaren bidean.

Zure borroka- eta konpromiso-bidean beti izan zenuen garaipenaren uste sendoa, bai Latinoamerikan, bai gure Euskal Herrian. Zure moduko pertsona eredugarriek pertsonen onena utzi diguzue eta, Pakito Arriaran gogoratuz, maitatzeko herriak.

Beno Angel, gurekin utzi dituzu zure maitasuna, apaltasuna, indarra eta eredua. Zuk utzitako hutsunea betetzea ezinezkoa izango da, baina ziur egon, beti bezala, gure esku dugun guztia egingo dugula gure herriek bere helburuak erdietsi ditzaten eta independentzia- eta sozialismo-ametsak lehenbailehen egia bilakatu daitezen.

Gure iraganarekin harro eta etorkizunarekin konprometituak,

Angelin, zure izarra gure argia.

Kartzela barrun badakiau presuk euran osasun eskubidi urratute dakarrena, eta “kalin” egon arren eskubide hori be zapaldute dakarre iheslai eta deportauk bixi daben egoeriatxik. Jazarpen poliziala eguneroko ogixe da. Nahiku de!

Herrixan iheslai bat dakau egun, kartzelan egon ez arren barrote ikustezinez preso dakauen lagune. Ezin dotsauena idatzi, ezin dotsauena bixitxaik ein, ezin douena imajina zelan egongo dan nun dan be ez dakiauelako, ezin dotsauelako lagundu… o bai… baaaiiiiii, laguntzeko bidi danak Euskal Herrire buelta eitteko borrokatzi douelako. Ta momentuoro jakin aratxi berai, eurakin gazela… ez dazela bakarrik, eta hamentxe nahi eta bihir douzela.

Iheslai,deportau eta presuk etxea!

Angelin… agur eta ohore!

AngelinOmenaldi3

 

 

Ondarrutar mendizalik be… Hartu Trena!

Atzo Sarek antolatute Lau Tontorrak ekimena eiñ zan. Ondarrutarrok Anbotoa jun ginan.

TRENA mendixeta apirilak 3- 2016

Herrixan Boga Mendi Martxako urteroko ziti be baeuan… iñok ez eban nahi baiñe trena galdu eta mendi martxatik be bixaldu doskue Hartu Trena ekimenaz bat eitten dabela erakusten daben argazkixak.

Anbototik Sarek antolatutako mendi irteeran:

trena 7

trena 8

trena9

 

Boga Mendi martxan: Madalenatik, Kalamutik eta Tontorramenditxik:

tren5

Mendiz-mendi, geltokiz-geltoki… danon artin lortukou!

Hartu Trena eta iheslai eta presuk etxea!

Hartu Trena Ondarrun!

Dakixuen modun, Sarek Iheslari eta Preso Politikun giza eskubidin aldeko trena martxan ipini dau. Larriki gaxoik dazen presun egoera larrixe bistan lagateko dinamika zehaztu bat plantea zan, larriki gaxoik dazen presun herrixetan bagoi bat gehitxuaz tren orokor horrei.

Pasan hillin Oreretan egon zan eta Ondarruai pasa euskun Gorriti eskultorik eindako testigu. Ibonen etxin eon ostin testigu hori, atzotik, Iparra Galdu Baikekuk erunde, udaleko eskaparatin da ikusgai.

IMG-20160309-WA0024

Hainbat herrittar hor dabiz buru belarri domekako biharrak eitten. Ondarrutarrok ez gaz atzin geatzen eta trena ta dana eukikou!

IMG-20160310-WA0004

Domekan ia ahalik herritxar gehixen trenea altzaten gazen, konpromizu eta aktibaziñoi de tren honek billatzen dabena, giza eskubidin defentsatik, konponbidea eta herrixe bakea erungo daben trena nahi dabelako ixan.

Domekan danok 12:00etako Anbulatoxo parea beraz!

IMG-20160304-WA0021

Ta esko bat botateko prest bazaz… Domekan 10:00an Monjetako parea agertzen bazaz primeran, herrixan trenbideik ez eukieran trena mobiu eiñ bihir dou Ibaiondoarte-eta! 🙂

Iheslari eta presun eskubidin defentsan, konbonbidin bidin, eta azken geltoki baki hartute, #HartuTrena zeuk be!

Triki-traka, triki-traka…

Txuuuuuuu, txuuuuuuuu…

Iheslari eta presuk etxea!

Trenea altzateko listo gero!

Sarek Hartu Trena dinamiki ipini dau martxan. Presun giza eskubidin urraketa guztikin amaitzi dau helburu tren horrek. Eskubide urraketa ugari emoten diz, baine bada urgentzixako urraketa larri bat; larriki gaxoik dazen presuk egunero sufriuten dabena.

Hori dela eta, Hartu Trenan barrun larriki gaxoik dazen presun etxeratzin aldeko dinamika berezitu ipiñi de martxan.

Larriki gaxoik dazen presun herrixetatik testigu pasaten jungo da hilero. Gorriti eskultorik ein dau eta bideotxo honetan Porrotxek esplikaten dau zetan inspirata dan eskultura hau.

 

Otsailin Orereta aldin ibilli de testigu eta atzoko ekimenin ondarrutarrak hartu eben berau.

IMG-20160227-WA0016.jpg

 

Ondarrun ze ekimen ein… pentsateko; O29an, astelehenin, atsaldeko 19:00an batzar zabala egongo da. Herritxar guztiai deixe einde, danon erantzunkizune dalako giza eskubidik betearatxi. Guazen pentsatea danon artin ondarrutarrok zelan osatu geinken tren hori, ze bagoi, ze ekimen… presuk etxea ekarte bidin danok gaz beharrezkuk-eta!

Oreretatik Ondarrure eta Ondarrutik… laster esango dabe trena noa jungo dan.

LARRIKI GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA!

mani ibon eta aitzol

(Ondo etorri Lorentxa!)

IBON ETXEA!