
Giza eskubidik
Bixar danok Donostire!
Bixar Donostin SARE herrittarrak deittute eingo dan manifestaziñoi urgentzixazku de, denpori larriki gaxoik dazen presun kontran du!
Hamen Angelitai (Ibonen ama) eta Urtzai (SARE herrittarreko kidi)-ai HITZAN eindako alkarrizketi irakurteko loturi:
Angelita Burgoa eta Urtza Alkorta: “Larrialdi egoerako manifestazio bat da biharkoa, presazkoa”
Bixar zeatxik jun bihir douen Donostire?
Autobusak egongo diz. Apuntateko Anaitasuna eta Kulixkan!
Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!
Geuk be… Salatzen dut!!!
Autobusak Ondarrutik U15eako!
Urrian 15in, datorren zapatun, larriki gaxoik dazen presuk etxeratzeko manifestasiñoi antolatu dau SAREk Donostin.
Autobuseako zerrendak zabalik: Anaitasuna eta Kulixkan. (Autobusak 1530ean urtengo dau Zaldupetik)

10 diz larriki gaxoik preso mantentzen doittuezen presuk, euran artin herrittarra douen Ibon Iparragirre Burgoa.
Berandu baino lehen etxin bihir douzelako:
Urrixan 15in danok Donostire!
Turrunak be #SalatzenDut !!!
NBEk tramitea onartu dau Ibon Iparran aldeko neurri kautelarra

Flashmobeako entsaxaten hasi!
Jaxetako programan ikusiko zenduen modun Sarek, dispertsiñoi salatu asmoz eta preso/iheslai eta senidin giza eskubidik aldarrikatzeko asmoz, jaxetan flashmobak eitteko deixe ein eban eta hainbat ondarrutarrek enbidu hartu eta Kuadrilla eguneako ein dabe Saren deialdixe, Ondarrutarrok be giza eskubidin alde dantzan eitteko.
Danok dantzatzeko moduku de. Hasi etxin, hondartzan, familixan, lagunartin, oporretan… dantzi ikasten.
Abuztun 16an, Kuadrilla egunin, 17:45in Behiko Txosna gunin danok batea guazen dantzan eittea dispertsiñoi salatu eta preso/iheslai eta senidin eskubidik aldarrikatzeko!!!
Gu jungo gaz, etorri zeuek be eta zabaldu ingurun!!!
Ekainak 20, ERREFUXIATUn nazioarteko egune
Atzo Ekainak 20, nazioarteko errefuxiatun egune ixan zan. Europan askatasun eta segurtasun bille dazen migratzaile eta errefuxiatun egoera larrixe ikusitxe, herritxik eskatu nahi dou beste behinbe Europako politikak aldatzeko, eskubide urraketa gexauarik ez eoteko eta babes egoerak bermatzeko! Gizarte konprometitu bat eskatu nahi dou, pertsona danak eukiaz herrixan tokixe.

Eta zelan ez, herrixe dalako arnas leku, euskal errefuxiatuk geure artin nahi douzela euki be eskatzen dou, geure artin eta LIBRE!

Ekainak 21 (martitzena), hitzaldixe ETXELILAn: La diversidad sexual en el deporte

Lea-Artibai be galdeketetako bidin!

Gaur prentsaurreko eta argazki bateaz Ispasterrek Lea-Artibaiko eskualde guztiai pasatza 2017ko udabarrixan erabakitxeko eskubidi gauzatzeko testigu. Ondarruaz batea gitxienez Aulesti, Etxebarri, Markina, Mendexa eta Lekittok engorabe galdeketi datorren udabarrixan.

Erabakitxeko eskubidi gauzatziaz zer ikusixe dakarren barri bakarra ezta hau ixan gaur, ixan be 16 udalerri Nafarrek iragarri dabe eurak be erabakitxea duzela datorren urtin.
Danok batea… aurrea!!! GEURE ESKUN DA!!!
Hamen Hitzan bideu:
LEIKE proiektuaz bat
Idatzi hau bixaldu dozku LEIKE proieku aurrea daruenak:
2016ko urtarrilan 10in hasi gendun ibilbidi, jada bukatzear da. Hilabete hauetan tzir, euran herrixetan modu autonomun bixitxeko eskubidi bermatu dotzau hiru gaztei, batxe be eskualdin dazen beharrizanak azaleratu be. On, erakunde publikuai dagokie alor honetan aldaketak ein, eta eskubidik bermatzi.

Honenbestez, ondorengo adierazpena ein, eta hilan 16xan 20:00etan MARKIÑAko Karmengo Plazan atako dan argazki erraldoirako deialdixe luzatzen dou.

EH Bildun HAUTESKUNDE batzar iraixe
Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!