TXILLARDEGIai omenaldixe Donostin


Deialdian esan bezala, gaurkoan Ezker Abertzaleak datorren igandean, hilak 29 Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegiri, eskainiko dion ekitaldia aurkeztu nahi du. Igandean, 11:30etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian burutuko den ekitaldiaren bitartez, Ezker Abertzaleak bere omena eta esker ona erakutsi nahi dio bere bizitzan zehar hainbeste merezimendu pilatu dituen abertzale handiari.

Izan ere, ekarpen erraldoia utzi digu Txillardegik alde askotatik begiratuta. Baina bereziki, bi izan dira bere borroka esparru nagusiak: aberria eta euskara, Txillardegi bera izan zelarik aberriaren funtsa hizkuntzan datzala defendituz bidea zabaldu zuena, ondotik hainbat belaunaldirentzat ikur bilakatuz.

Oparoa izan da, inondik ere, Txillardegiren politika eta kultura mailan buruturiko lan izugarriak utzi duen uzta, eta zalantzarik gabe bere lana funtsezkoa izan da Euskal Herriak, egun, bere etorkizunari zutik eta euskaraz erreparatu diezaion.

Matematikaria, filosofoa, politikaria, poeta, linguista, mistikoa, literatoa, Txillardegi asko aurki daitezke bidean, baina bere jarduna definitzeko klabeak hauexek: Maitatu, pentsatu eta ekin. Euskal Herria maitatu du; pentsalaria izan da, alor askotan bere ekarpenak utziz; eta ekintzailea, bere ideiak bururaino eramateko prest bizitza osoan zehar. Guztia, Euskal Herria euskalduna helburu hartuta.

Ekarpen zabal bezain aberats hori eskertu eta irudikatu nahi dugu datorren igandean “Agur eta ohore. Euskara, herriaren ondare” lelopean burutuko dugun ekitaldian.

Horretarako, kultur zein politika arloko lagun ezberdinek hartuko dute parte igandeko ekitaldian, bideoz zein musikaz lagundua izango dena. Musika arloan, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oreka TX zein Eñaut Elorrietaren parte hartzea nabarmendu nahi dugu.

Txillardegiren ametsa zen abertzaleon arteko batasun eta elkarlana. Azken urteotan, pauso handiak eman dira norabide horretan. Zentzu horretan, Ezker Abertzalearen nahia da igandeko ekitaldia abertzaleon batasunaren ispilu izatea. Horretarako, deia luzatzen diogu herritar abertzale orori ekitaldian parte hartzeko, guztion artean Txillardegik merezi duen agurra eman diezaiogun.

Milesker eta agur, Txillardegi!

Fraga beran ohian hildde, einddako krimenak ordainddu baik. Baine, zoixonez, Fraga beran ametsak errealidade bihurtu baik jun de jun dan lekure, Euskal Herrixan euskaltzaletasunak, euskerik eta abertzaletasunak inddartxu eta osasuntsu jarraitzen dabelako.

Ta hori holan da milaka eta milaka euskaldunen biharrai esker. Euretariko bat, Txillardegi, ongoxe egunetan hil gasku. Baine berak euskerin eta Euskal Herrixan alde einddako bihar guzti hor geatuko gasku. Milesker eta agur, Txillardegi!

(2007ko elkarrizketa interesgarri bat)

(EHEk on dala urtebete Txillardegiai einddako omenaldixe, eta beran azkanengoko jente aurreko berbaldixe)

Agur Matilde Agirretxea

Utzi gaituzu, Matilde. Zure bizitza guztian egin dozun moduan, isil-isilik joan zara gure artetik. Izan ere, Zer egin dozu zure bizitza guztian, zeure Euskal-Herria maitearen alde borrokatu besterik? Beti, bigarren mailan. Baina hutsik egin gabe.

Gogoratzen zaitugu, egia esan, herriko manifen aurrean pankartari eusten. Euskal-Herriaren garai beltzak ziren haiek.

Baina zure irudia, Ondarroako Ezker Abertzaleko kideok inoiz galduko ez duguna, Ondarroako Txokoari lotuta dago.

Nola ahaztuko zaituztegu, bada, zu eta zure koinata Asun, biok, Ondarroako txokoa egunero irekitzen. Urteko egun guztietan, jai eta astegun, han zineten, zuok biok, guri zerbitzeko prest.

Eta hori, zenbat urtetan! Herri Batasunaren garaian hasi eta zenbat urtetan! Eta DENA MUSUTRUK! BAI, DENA MUSUTRUK!

Matilde eta Asun maiteok, ahaztezinak zarete Ondarroako Ezker Abertzalearen historian. Lerro hauek gure esker onaren ezaugarri pobre bat besterik ez dituzue. Esker mila eta mila eta mila…

Eta, zure etxekoek zure errautsak Kantauri itsasoan hilobiratzen dituztenean, han izango gara zure ondoan, Matilde, Ondarroako Ezker Abertzalea.

Ondarroan, 2011ko urriaren 27an

Ondarroako Ezker Abertzalea.

IRAILAK 27 GUDARI EGUNA 2011

Aurten ere Irailak 27an Gudari Eguna ospatuko da. 36 urte pasa dira Txiki eta Otaegi eta FRAP taldeko beste hiru pertsona (Jose Luis Sanchez Bravo, Xoxe Humberto Baena eta Ramón García Sanz) fusilatu zituztenetik.

Berain heriotzak gogoratzeko eta oro har azken urte guzti hauetan Euskal Herriaren aldeko borrokan bere bizia eman duten guztiak oroitzeko.

Oroimena, duintasuna eta borroka !!

eta ONDARRUTARRAK egun hori urtez urte gogoratu izan dugun eguna izan dela baieztatzeko hor behean ikusten den kartela adibide lez,  berau 1980koa da ta memoria historikoaren barnean kokatzen degu

KABI GOITIA gogoratzen

ONDARRUTAR mordoak ezagutu genuen KABI, 4 urte egin bai zituen bertoko institutuan, eta beti gogoratuko dugu bere irriparra, bere izaera, beti laguntzeko prest, eta sasoi hartako borroka antinuklearran gainean zuen lan egiteko griña. Nahiz ta denbora aurrera joan gure oroitzapenetan beti izango du lekua. GOGOAN ZAITUGU, KABI