Geure jenti
KABI GOITIA gogoratzen
ONDARRUTAR mordoak ezagutu genuen KABI, 4 urte egin bai zituen bertoko institutuan, eta beti gogoratuko dugu bere irriparra, bere izaera, beti laguntzeko prest, eta sasoi hartako borroka antinuklearran gainean zuen lan egiteko griña. Nahiz ta denbora aurrera joan gure oroitzapenetan beti izango du lekua. GOGOAN ZAITUGU, KABI
Honek bai fenomenuk!
Patxi eta Artetxe, honek bai etorrixe!
Honek bideuk http://www.ahotsak.com proiektun jasotakuk diz. Horren proiektun asmu de Euskal Herriko leko desbardinetako euskalkixak jasoti, eta sasoi bateko histoixak be bai. Ondarrutarrok be badakau geure lekutxu bertan: http://www.ahotsak.com/ondarroa/
AURRERAk Anjel Etxaniz omendu du, egindako lanagatik, urrezko oroigarria eskeiniz.
ANJELEN EMAZTE ETA SEME-ALABEN IDATZIXAK
Sekule ezta berandu aitortza bat etxeko.
Benetan baten batek merezitxe baeukan hau medalliau, hori geure atxe zan.
Eztai jakingozuen bañe hil beneko egun guzti Zaldupen pasaban, haxe zan beran bigarren etxi.
Arro sentiutengaz Aurrera eta Euskal Herrixatxik emoban guztiatxik.
Eskerrik asko danoi Anjelen eta etxekun ixenin.
Konturatuko ziñen Aiert ez dala hamen geuekin. Atzo “Quebranta” etxea jun aurretik hauxe idatzixau lagaztan zeuei gaur irakurri ahal ixateko:
Atsaldeon etorri zazen guztioi eta Aurreratxik zeoze eizuen guztioi.
Direktibiai eskerrik asko oroigarrixatxik eta batezbe geure amai eukiban pazientzixa guztiatxik, ze hori baik gurin aitxak ezingoban Zaldupen horren beste ordu sartu.
Muso handi bat etxekuai eta eskerrik asko danoi bixotzez.
Aupa Aurrera eta gora Ondarru!
2011-06-17 Ondarrun
Omenaldiari egin zion tartea Aurreraren urteko batzarrak barikuan. Urrezko oroigarria emon zioten Etxanizen emazte ta famili guztiari.
Argia astekariak elkarrizketa egin dio Imanol Oruemazagari
Argia astekariak Imanol Oruemazaga Basetari egindako elkarrizketa interesgarri bat argitaratu du aste honetan. Bertan, bere bizitzaz, Ondarroako historiaz eta herriko gaur egungo egoeraz berba egiten du.
Zamorako espetxean egondako apaizen bizipenak jasotzen dituen liburua ere laster kaleratuko dute, eta bertan Imanolen gogoetak agertuko dira
Elkarrizketa hemen irakurri dezakezue:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2277/imanol-oruemazaga-baseta
Baita aste honetako paperezko edizioan ere.
MARIANO GONZALEZ MANGADAren poema
No puedo resignarme.
No me trago el ser inacabado,
tan trozo y tan esquina,
con el barro anudado en las rodillas.
Ni quiero paz a puños guardada en el bolsillo
si se me está cayendo a cada paso.
Ya estoy harto de estar en la ventana
esperando a lo menos ver tu sombra
cuando te va siguiendo como un perrillo atado.
Es duro aguantar ante las cosas
cuando pasan y pasan sin que uno te comprenda
-parece todo igual si tú no estuvieras-.
Y este ser siempre de noche en plena calle,
o el amargor de vislumbrarte a medias
como un susto en un trago,
o el cruzarnos los hombres como barcos extraños
mirándonos el cuerpo.
Asómate a tu puerta y oye el gemir del mundo:
como una sierra vieja,
como un fuego sin fuego,
como la lata rodando tristemente
por la triste pendiente de la noche…
No puedo resignarme.
Por tu culpa.
No puedo.
Zure ONDARROAKO LAGUNAK
JOSEPH, ONDARROAKO HERRITARRA hil da isilean
Aspaldian ezagutu genuen JOSEPH, urrunetik etorritakoa, isila ta langilea. Urteetan Ondarroako portuan egin zuen lan eta nahiz eta kale zalea ez izan, behin baino gehiagotan BRAINen tragoren bat edo beste elkarrekin artu izan dogu (kristau izan arren ez zuen alkohoik edaten). Geroxeago portuko egoeraren ondoren Markinako kanteran jarraitu zuen lanean eta azken denboretan lanik gabe geratu zen. Gaixotasun larri baten ondoren Gorlizen eman du bere bizitzako azken eguna. Nahiz eta beste herri batetik etorri, ondo ulertu zuen EUSKAL HERRIra etorria zela eta inoiz PLAZA GAÑEKO montajin ere ikusi izan dugu.
![la_foto[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/la_foto11.jpg?w=636)

![018[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/0181.jpg?w=636&h=477)
![025[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/0251.jpg?w=636&h=477)

![1-Mariano1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/1-mariano11.jpg?w=636)
![Joseph-eskela[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/joseph-eskela1.jpg?w=636&h=416)
![img_84591[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/img_8459111.jpg?w=636)





