Atzo jaso gendun albisti, IÑAKI gure artetik jun zala 70 urte eukazela Medellinen (KOLONBIA). Urte batzuk diz bertaratu zala bañe inoiz ez da ahaztu beran herrixaz, gorputze han buru hamen eukala esan ixan dosku behin baño gexauatan. IÑAKIn ibilbidi ezautu douenok, gogoratzen gaz Cikautxoko kooperatibista latxeik, H.A.S.I.ko militanti 80.hamarkadan, L.A.B. sindikatuko kidi eta akuilu urte askun, Amnisti mugimendun mobilizaziñoi ugaritxan partaidi, pare bat bidar atxilotu ixan zan (gure akordutan) azkenengoz 9 hillabete espetxin (Aranjuezeko kartzelan), GURASOAKeko partaidi (atxilotun senidik), Ezker Abertzaleko estruktura desbardiñetan, HERRI BATASUNAko zinegotzixe ixandaku, herri mugimendun KRESALA kultur elkarteko batzordin partaidi, tanborradako antolatzalletako bat, kortxeleko mamutan be esko bat botaten….
TURRUNE etxen douenon partetik musu handi bat etxekuai. IÑAKIk emondako guztiaz gelditzen gaz!
GOTZON SUTARGIkuai lagunarteko omenaldixe eingotze ongo zapatun hainbat ekintzen bidez. Hasteko 12xetan zuhaitz landaketi eingotze Zaldupe udal futbol zelaxan, gero eguerdiko ordu batetan omenaldixe eingotzau Latxanbre plazan eta amaitzeko ta legezku dan latxeik jan edana musikin laguntziaz. Jun ziñan bañe geure artin jarraitzen dozu GOTZON! MATXE ZATXUAU!
46 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkenengoko presu ixan zan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ban Guardia zibillak.
Franek beran konpromiso militantiaz aurrea jarraitzeko autu ein ban eta bi urte berandua KAA ko kide zala hil ben Guardia Zibilak enboskada baten. Hauxe da erailketin momentun euazen lekukun testigantzi:
«Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro».
Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.
Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.
Gaur arratsaldin junde gure artetik MAIA. Nausixauontzat Maria Rosario, gaztiauantzat Maia, eta gutzat ixiko Maia! 85 urte eukazen ta bixitxa guztin borrokatzen ibili de, ez da egon herrixan mobilizaziñoirik berak ez dabenik parte hartu. PRESO ta IHESLAXAN aldeko konzentretan, gaztin eskabidikin bat etxen, Euskal Naziñoin aldarrikapenetan, hizkuntzin aldeko ekimenetan, Ezker Abertzaleko Iñaki Deuna auzoko lan taldeko partaidi, Plazagañeko lomo ta tortilla eintzaili, Zubi-Zahar herri ikastolako hasierako txoznan jo ta su koziñan… Beti Euskal Herrixan borrokiaz konprometiute.
Aspaldi baten makal ebillela bistaku zan, bañe ez zan etxin geatzeko pertsoni. EH Bilduko mitiñe euala ta, han euan aulki mugikorrin Juanito albun eukala. Geure arteko ospakizunen bat geunkala, MAIAk ez eban hutsik etxen.
Azkanengo eon giñanin be, gauzak zelan duzen galdetu eiskun, eta begiradan ezaun erantzunak ez eutsala balixo. Ondio borrokatzen jarraitzen douelako, gauza batzuk lortzen guzelako, bañe ondio preso eta iheslarixan etxeratzi ez douelako lortu, euskal errepublikaik bez, eta borrokan jarraizten dou, eta borrokan jarraitxu bir dou. Eta ez euki dudaik jarraitxuko douenik. Ordun bai, esangotsuau; Ongun bai, lortu dou! Aillako gaz horra be. Egon lasai, osaba Juanito danon artin zainddukou.
TURRUNE etxen douen guztin partez muso handi bat gure Juanitoi eta etxekuai.
Gaur (urriak 8 ) arratsaldin tanatoxun batuko gaz beran lagunak (arratsaldeko 5tatik 7reta) eta azkan agurre emongotzau bertan handik Kanposature zuzenin jungo da, Agur MAIA!
1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea. Aurten 50 urte bete diz Euskal Nazio Askapen Mugimendu gelditxu nahi ixan ben exekuziñoi horretatik. Lemik diñon modun, gazte belaunaldi harek askatzea lotu zin, eta guk 50 urte gerua be Euskal Herrixe askatzea lotute jarraitzen dou.
Atzo, Irailak 26an herrixan ekitaldi xume bateaz oriotxu zin Euskal Herrixan askatasunan aldeko bidin bixitxi galdu daben herritxarrak.
Gaur ostea, milaka lagun batuko gaz Iruñeako Anaitasunan SORTUk antolatu daben ekitaldi nazionalin.
Iruñako Anaitasuna kiroldegixe gañezka Txiki eta Otaegin 50. fusilamendun urteurrena gogoratzen.
Kataluñan be gogoratu zitxuezen fusilatutako Euskal GUDARIAK
DONOSTIko ZINEMALDIXAN aurkeztu eta handik egun gitxire KARMELE pelikuli eskeinikozku MANUELISTAK bere sorterrixan, Ondarrun. KARMELE URRESTI ITURRIOZ eta TXOMIN LETAMENDI MURUA bikotin histoixako pasartin eta KIRMEN URIBE idazlin liburun oinarritxu diz pelikula hau etxeko.
Gogoratu: Irailak 11an illuntzeko 8:30xetan eta 5 euron trukin herriko frontoin (eurixe baleo polikiroldegixan). Sarrerak aurretixaz: KLIL-KLAK argazki dendan, FRIASeneko dendan eta ALAI tabernan.
Aurkezpenin KIRMEN URIBE URBIETA idazli ASIER ALTUNA IZA zuzendaxe eta familixakuk eongo diz.
Baten batek jakin nahi badau zein ixan zan KARMELE URRESTI ITURRIOZ, azpixan dakazue GARA egunkarixak ata ban heriotz-oharrin bera hil zan hurrengo egunin (2010eko maiatzan 23an).
Begixetatik ezin kendute gabiz malkuk, eztou nahi sinistu. GOTZON BASTERRETXEA URRUTIA zan beran ixena, gutzako Sutargiko GOTZON ta 46 urteaz junde gure artetik. Gaur goxin zabaldu de albisti herrixan, oporretan euala bixotza gelditxu ta azkan arnasiaz jun eide. Zer esan beratxik? ATXE BIKAINE, SENAR HOBI, Beti baikorra, barra atzin beti irribarre bateaz, Tabernero lez number one, bezeruk beran altxorra eta bera bezerun itsasargixe, pertsona maitagarrixe danak matxatzen bena, AURRERISTI danan aurretik, jokalari ohia, kirolzale amorratu, SAKE OKERRAko partaidi, ATHLETICeko zale amorratu, lagunan lagu, GUTARIKO BAT.
AURRERAko plantillan (nahiz ta ule luziaz askorek ezautu ez)
ATHLETIxe be kamisetan ta bixotzin beti.
SAKE OKERRA taldiaz Zaldupen.
Aurtengo Andra Maxetako Tanborradan prest lagun artin!
Parrandako be lehen lerrun!
Aurten estreñakoz (biharra zala ta eziñezku ixanban onarte parte hartu) PLAZAGAÑEko lan talde baten parte hartu ixandau eta emozionata ikusi gendun (argazkixan ikusten dan latxeik).
TURRUNEtik dolumiñak eta besarkada handi bat nahi dotzau bixaldu etxekuai eta lagunai. GUK LAGUN HANDI BAT GALDU DOU, IXILEKO KONPLIZI ta KIDI!
GOTZON SUTARGI, LAGUN JATOR ETA GARBI. IZAR ARTIN AGERTUKO ZA. SU TA ARGI!
Angel 34ku gutzako, gaurko egunez hil ben beran “etxin” on dala 45 urte. Gaur de egune ondioik ez dala argitxu zeñek hil ban (nahiz eta guk beti leko batea beire egon). Zeatxik? Danan gañetik ABERTZALI zalako, beran herrixe matxe balako, beti aurrez aurre, frankismo garaxan bihar asko einddaku birbenai esko bat botaten hori dala ta kartzelan sartu ben behin baño gexauatan.
Memoixi gorde einbirde ta ANGEL herri honetako parte ixanik eztou ahazten. Errudunan ixenak jakin nahi dou!
Aurrera kirol elkartik bideo honeaz gogoratu dau Angel:
JOSE MARI ARANBARRI ETXABURU zan beran ixena bañe gutzako BOTX zan, 81 urteaz agur esazku. Danan gañetik ABERTZALI, euskal herrixan alde lan asko eindaku. Horretaz gain Bertsolaxe, pelotaxe, lagunan lagun… Ez da egon ekitaldirik herrixan beran parte hartze baik. Bardin zan, Presun aldeku ixan, zapato azule ixan, arrantzale egune ixan, kultur ekimenen baten…
Frankismo garaxan atxilotu ben lelengoko aldiz beste lagun batzukin batea (Gora Euskadi Askatuta pintadi etxearren paret baten) hortik aurrea Pikoletun artxibutan geatu zan beran arpexe (34.argazkixan ikusten dan latxeik).
Baten batek pentsa baban kikilduko zala horreatxik, ez ban ezautu BOTX. ETXEBARRIETA anaxin lagun miñe bihurtu zan (Halan dakau jasota beran oroitzapenetan).
Sasoi hartako antifrankismun adierazpenetako bat mendi irteerak etxi ixaten zan. Han batzen zin alkar ezautzeko, abesteko, ikurriñak zabaltzeko…. (beste garai batzuk zin), ta BOTX horren partaidi zan.
Eztakiau noiz hasi zan bertso mundun bañe aspaldi ixan zala badakiau horren adierazle beheko argazkixe da.
Hortik aurrea, bikoti hartu (JON ARRIZABALAGA) eta gaur arte eszenatokixetatik ez dau urten.
Urtero Plazagañeko bertso emanaldixan entzuten genduzen hiru lagunak ( JON MAIA, JON ARRIZABALAGA ta BOTX), aurten beran hutsuni nabaritukou,
Jon Maiak idatzi dabena beran sare sozialetan Botxen omenez:
Trasmisiñoin garrantzixe ondo uleru ban BOTXek eta belaunaldi barrixai jasotaku erakutsitzan eta ordaiñin sufriuti toka gakon (semin ihesaldixan ondorixoz), horrek be atzea ez ban bota beran helburutan. Tenporaliai aurre etxi toka gakon
Txalopi hartu eta Hondartzetako enkarteladetan beti lelengoko lerrun ikusi ixan dou, herrixan falta dizenak ETXERATZEKO eskakizunin, eta zer esanik ez kale mobilizaziñoitxan.
Mamarro kristu beran bixitxan sartu (20 bat urte inguru) eta hondoratuko zala ta pentsa leike baten batek? Ezta, pentsabez. Ikusi einbizin parez pare Galdakaoko ospitxalin BOTX eta LUKEN, bat besti baño jodidua ta .. umoriaz AURREA! Euran esaldi gustokuenaz, JO TA KE IRABAZI ARTE!
*Argazki hau hauteskunde egunin atata da eta euran pena bakarra ezin ixabenela bozkatu.
On betiko jun zaz gure artetik, zure bixitxeko amorru eta bizipoza guaz gelditzen da, Fisikoki ez zaz bañe jakiñin jun zaz borrokan jarraitzeko gelditxu gazela hamen.
Etxekuai besarkada handi bat nahi dotzau emon hamendik eta berak esango leuken latxeik AURRERA BOLIE!
TURRUNEko zure lagunak muso handi bat bixaltzen dotzuau zazen tokire. MATXE ixan zatxuau BOTX!.