Gora emakumion borroki!

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.

Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.

ondarruko emakumik donostin 1977 manifan.JPG

ezker abertzaleko emakume beteranak TXOKUn.JPG

11.JPG

20130514_194651

alazne aristi, elisabet txaille manifan.JPG

Gora emakumion borroki!

Gora Ondarruko andrak!

Gure Esku Dago: kriseilun ekitaldixe bertan behera

kartel.jpg

Zoritxarrez ezingo dou ein pentsata geunkan ekimena urteko atzan egunin. Dana prest euan baine batzutan gauza batzuk eztaz gure esku, bat egueldixe. Danon ahuan da zelako nego epela eta siku dan ixaten eta horretxek erungatxu ekimen hau bertan behera lagatea. Dakixuen modun kriseilu hauek gora etxeko sue ibiltxen dabe eta emonda dazen errekaxikin sute handi bat sortzeko arrisku bat da. Ez dou nahi mendixak arriskun ipini eta zuzenena bertan behera lagati dala pentsa dou.

Hori bai, ez ahaztu (egueldixe ez modun) zenbat gauza dazen gure esku, zenbat gauza ahal douen ein geure erabakixe argitzeko. Urte barri bat laste hasikora eta adi egon mobilizaziñoi zein ekimen barrixeta, ez datoz gitxi eta!

Geure esku da geure etorkizune erabakitxi!            ondalogo2.jpg

 

 

 

Gaur eta bixar LIBRE EGUNE ospatuko dou ONDARRUn

Gaur illuntzin hasi eta bixar gabe arte hainbat ekitaldi ospatuko dou herrixan. MIKELTXOn epaiketin kontra, TXOKUko lapurreti salatzeko eta URTZAn askatasune ospatzeko egune antolatu de. Dokumentala, mahai inguru, hitzaldixe, mendi irteeri, manifi, bazkaxe, bertsolaxak, umintzako jolasak, musikeruk, sketxak,…Gaur eta bixar kalin ibiliko gaz.
LIBRE egune ONDARRUn 2015-11-14
Bazkaire jun nahi dabenak, tikik betiko lekutan ahalko dau hartu ( ondiokan badaz billetik ).
Eta egune ondo amaitzeko, URTZAi ongi etorrixe eingotzau, erunben leko bardiñin. Egun horretako irudixak burun dakauz ondioik, eta orduko nearrak bixar barre algarak bihurtuko douz. EZ gaz bentxankorrak bañe eztou ahaztuko ha egune.
zipik beheko kalin3

zipik beheko kalin4

urtza herrixe zeuaz

zipik beheko kalin6

zipik beheko kalin

Lagun bat jun gazku, ERRAPEL GARALDE ALDARONDO

2002an bilbon sentadi errapel
80 urteaz hilde ERRAPEL. Herriko talde desberdiñetan lan asko eindako gixona. Preso eta iheslaxan alde, Ezker Abertzalin, Kresala kultur elkartin, Zubi-Zahar herri ikastolan, Mendi taldin,…nun ez? Kalin mobilizaziñoik euazenela ta, han euan bera. Plazagañin montajin txikotak falta zinela, han etortezan bera. Mamuk altzateko fokuk ipintxeko zein? Bera prest beti esku bat botateko. Faltan botako zatxuau LAGUN!!!
2008 manifan ondarrutarrak errapel

1975 gorozika imanol edur adrian eta errapel

2002an bilbon enkarteladi errapel

errrapel

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

errapel

Agur eta ohore, Periko!

Gaur Periko Solabarria hildde, ezker abertzaleko militante historiku. Abari ixandaku, franko denporetan sotani albo batea laga eta biharrin hasi zan, eta langile mugimendun sartu zan. Hortik aurrea, beran bixitxa guztin egon da langile klasin eta Euskal Herrixan alde burrukatzen. Eredu bat ixan da gutzako danontzako.

Bide batez omenaldi bat nahi dotzau ein Perikok latxeik sotanak albo batea laga, herrixaz bat ein eta frankon kontra burrukatu ben apaiz guztiai. Batez be Ondarrukuai, edo Ondarrun ibilitxakuai: Imanol Oruemazaga, Abel Muniategi, Xabier Amuriza, Jon Etxabe, Juan Mari Zulaika, Felipe Eizagirre, Alberto Gabikagogeaskoa…

Eskerrik asko Periko! Eta eskerrik asko danoi!

Perikon esaldi bateaz gelditzen ga:

“Si no nos dejan soñar, no les dejaremos dormir”

CIQ5X7kWsAA0m41

91 urteaz jun gasku ARANTZA BADIOLA

1Kastako emakumi ixan da ARANTZA. Danan gañetik emakume abertzali. On dala gitxi esate bateako azaleratu de berak eukibala gordeta 1936xan BEASAINgo udaletxin euan  ikurriñe. Kontserba fabrika baten eitteban biarra eta okurriu gakon antxoi gordetezan kupel baten izkutati ikurriñe. Diktadori hil eta gero iñoi ixe esan baik ata eta beran etxea erun ban. On dala urtebete ARANZADIkuk aurrin euazela testigo lez BEASAINgo udalai bueltan emotzan, azpixan ikusten dan lez bertako alkatiai

2

3.