Hezkidetza Egitasmotik, FAMILIA ESKOLAK eingo diz Etxelilan. “Zure seme-alabek pornoa ikusten al dute? Pornografixin kontsumun aurrin alternatibak eraikitzen Martxoak 24 an eta 25 in, arratsaldeko 17:30etan. Aforu mugatute ixango da eta ez da aurretixaz ixenik emon biko.
Irudi honek bixaldu doskuez gaur eguerdixan. Herriko gaztik, bide mozketak ein dotxuez azkan aldixan Euskal Herri osure zabaldu dan gaztik kriminalizateko joerin kontra protesti etxeko. Donostire elkartasun keinu modun ein dabe ekimen hau.
Azkan aldixan, komunikabidik buru belarri dabiz gaztin kontrako kanpaña mediatiku burutzen eta euran kontrako kriminalizaziñoi alimentaten. Ikusti besteik ez da San Sebastian jai bueltan Donostin gertatutakuk, osasun egoerin atxakixiaz alde zaharran okupaziñoi poliziala, atxiloketak, heritxuk… Honen aurrin Ondarrutik be elkartasune adierazi eta erasun aurrin erantzuteko prest dazela nahi ixandabe laga argi eta garbi.
Atzo (Urtarrilak 2) preso eta iheslaxan aldeko ekimenak burutu ben Ernai gazte antolakundeko kidik herri ezberdinetan. Ondarrutarrak Bilbon eon zin presun alde korrikan eta ekitaldi politikun.
Gaurko gaztin aru, borroka armatun ondorixuk bixiko dotxun azkanengoko belaunaldixe ixan bir dela aldarrikatuben eta horretako preso eta iheslai guztik etxea ekarteko burrukan jarraitxuko dabela argi lagaben.
Ondarruko gazte mugimenduk bideo bidez zapatun herrixan gertazana nahi ixan dau azaldu. Komunikabidik bertsiñoi distortsionau emom eta gaztik kriminalizateko intentziñoi dauken bitxartin bideo honetan beste era batea azaltzen da gerta zana.
Hauxe mezuau aia gazku. Covid garaixin herrixan emon dizen gehiegikeixa polizialai, kontrol sozialai, gaztin kriminalizaziñoiai erantzuteko PRENTSAURREKU deitxu dabe herriko gazte talde eta norbanako ezberdinak.
HERRIXE GEURI DE! JAZARPEN POLIZIALIK EZ!
Bereziki pandemixa garaixin, gure herrixan jazotako jazarpen poliziala eta gaztion kontrako kriminalizaziñoin ingurun prentsaurreku deitxu dou gaixe lantzen hasi gazen herriko gazte eragile eta norbanakuk.
PRENTSAURREKU 🗓️ Abendun 24 🕐13:00etan 📌 Herriko frontoin
Danak eztau balixo! Gaztion kontrako kriminalizaziñoi gelditxu!
Pasa dan baixakun (abenduak 4) Ondarruko Ernaiko kidik, ekimena burutuben zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen. Pandemixi parateko neurrixak ipintxen hasizinetik gauza batzuk exijiu doskue baine beste batzuk ez dabe aldatu. Horren adibide garbixena, kalin 6 launeko talditan batzea behartzen gatxuen bitxartin eunero autobusak, ikasgelak, trenak… bete-bete eindde. Neurri batzuk bai eta beste batzuk ez? Badakarre efikazixaik neurri honek?
Hau danau salatzeko eta garraio publiku inddartzeko eskatzeko, Kamiñazpiko autobus geltoki parin bidi itxi eben.
Pasan astin eta aste honetan Ondarruko ERNAIko gaztik aldarrikapenez bete dotxuez herriko txoko ezberdiñak. Osasun egoerin eragiñez ipinitxako murrizketak, jende jakin batei eragitxen dotsela eta kontrol soziala bultzatzeko dala salatu dabe.
Osasun baliabide gexa, krisise kapitxalak ordaindu bir dabela, inddar polizialan ordez zerbitzu publikuk inddartzeko be aldarrikatu dabe.
Arimen gaba datorrela ta Literatur Amuak jaialdixan “Euskal herrietako istorio gaiztoak” kontako dotxuz JUAN KRUZ IGERABIDE Idazlik, zazpi urtetik gorakuntzako.
Bi saio eongo diz: 12:30 tan eta 18:30 tan Kofrai Zaharrin. Gonbidapenak Turismo bulegun daz.