Herriko gaztik Bilbon, adierazpen askatasunan alde

2013-07-02 11.53.28

Ondarruko gaztik hauxe mezu bixaldusku gaur:

Ernaiko kidi dan Irati Sienra inputa ben aurreko baten, Gazte Topagunin, Gudarixan omenaldixan esanbanaatxik. Gaurko egunin ondiokan Euskal Gazterixi erasotzen jarraitzen dabe, euran espetxe politikin ondorixoz gerta dizen erahilketak salatzearren. Neskionen auzixe salatu eta berai elkartasune adierazteko Bilboko auzitegixan aurrin kontzentraziñoi endde; ta Ondarruko Gaztik be han eonga!

“¡Que soy periodista!”, eta txapelgorrixak GOR.

Asko diz interneten dabizen bideuak Donostiko gaztin atxiloketan ingurukuk, baine azpixan ikusiko dozuena berezixe dala erizten gazku. Bertan ARGIA astekariko kazetari batek, bai berbaz, bai akreditaziñoi erakutsiz, agertzen dau beran buru kazetari latxeik. Txapelgorrixak ni puto kaso. Nun daz askatasun informatibu egon behar dala esaten ahue beteten gakuenak? EITB mutu.

Azkanin be, morrontza lana bete dabe Txapelgorrixak. Gaztik ASKATU!!!

Gaur azkanin be erun eitxue Donostiko gazte auziperatuk. Bañe eurak esan ben morun eztotxue erun alperrik. Bulebarreko Aske Guni erreferentzixa bihurtu de gaztiontzako, bertan egunetan zir batu ga milaka ta milaka gazte. Sententzixik urten banetik zutabik antolatu zin, gazte talde handixak gazte auzipetuai goxin etxetik urten eta aske gunea juten laguntzeko eta gero etxea buelta etxeko bebai. Atxilotze arriskun euazela jakin arazitzenin 24 ordu Aske Gunin pasati erabaki zan. Milaka lagun mobiliza ga auzipetun alde; Segikuk ixateatxik, antolatzeatxik, euran idea politikukatxik kartzelaratzeko arriskun euazen gaztik babesteko herri harresixe sortuz. Nahiku dela esaten. Eguaztenin PNVei be luzatu gakon esku Aske Gunetik, herri harresixan parte hartzeko gonbiti etxen eta esaten mesedez ez bixaltzeko ertzainak Madrideko tribunal inkisidorin agindduk betetea. Bañe keba, betiko txakurrak betiko txakurrak ixaten jarraitzen dabe. Dana dala, 40 furgona euazen gaur Donostin, ehundaka z…..k, 8 gazte atxilotzea… dana oso proportzionau. Hori bai, 1000 gaztek osatutako herri harresixaz topa di, eta eztabe erreza euki.

BIMmhriCAAAW8rq

BIMaXkFCIAEITiE
BIMqyLtCEAAFEJe
Hamen, atxilotzea etorri dizen momentuko bideue
Copia de donosti1
Copia de donosti2