Ikasturte hasieran, Lekeition dinamiki aurkeztu benetik, euskal preso eta iheslaixan gaxe lantzen ibili diz herriz herri Lea- Artibai ta Mutriku aldin. Allustin eindako ekitaldixaz amaitutzat emon dabe dinamika hau, bañe konpromisu hartu dabe ekimenin parte hartu dabenak, on arte latxeik, euskal preso ta iheslaixak etxeratu arte lanin jarraittuko dabela, “Denak ala inor ez” dinamikin filosofixiaz jarraitxuaz. Amaitzeko, bideo hau ata dabe ekimena zelan jun dan azaltzeko
Gaztik
Ondarruko ERNAIk dispertsiñoin kontrako kanpañi aurrea daru
Atzo goxin, Allustin batu zin Lea Artibaiko ERNAIko gaztik eta bertan ezautu ben dispertsiñoik zer kosto dauken, bai diru aldetik eta baitte arriskun aldetik be. Asti jun eta asti etorri, presuk bixitxatea juten dizenak bidea urteten dabenin ez dakixe ze topako daben, zelako buelti eingo daben.
Behian ikusten dan argazkixan, MIRENTXIN furgonak eruten dotxuezen boluntaixuk agertzen diz. Euran zeregiñe presun senidik eruti de, eta konta ben noa juten dizen eta zenbatero.
Atsaldin ostea, herriko Alde zaharrin, antzerki bat einben erakustea emoteko presuk bixitxatea juten dizenai bidin gertatu ixan gakuezen auto istripuk.
Esku orrixan bidez azaldu ben dispertsiñoik onarte euki dotxuzen ondorixuk. Eta dispersinoiaz amaitzeko eskatu ben!
Otsailak 15 (zapatu), AULESTIre guz dispersinoiatxik berba eittea. Bazatoz?
Otsailak 8 (zapatu) egurre gaztetxin!
Urtarrilak 4 (zapatu) Bazkai Arabiarra Ondarruko GAZTETXIN
Gallardonen haurtzaindegixe, derrigortutaku
Ernaiko gaztik, Soriako kartzelan
Ernaik Soriako kartzelan ekimen bat einddau euskal preso politikuai elkartasune adierazteko, eta Ondarruko gaztik bertan egon diz. Barruko patixo bixeta pelotak botatxuez mezu ezberdiñakin eta globukin pankarta bat aireratu dabe. Soriako kartzelan dazen presuk momentu horretan patixun euazen eta pankarti patixo barrure jauzire. Jenti baserritxar jantzitxe euan, eta kartzela arte kalejiri enddabe, alboki eta panderuaz lagundute.
Ondarruko GAZTETXIN gabonetako egitarau
Abenduak 23, 24 eta 26. Formakuntza feministi gaztetxin.
“Denak ala inor ez” dinamiki martxan!!! ERNAIko gaztin eskutik
Preso ta iheslaxak bixi daben egoeri zabaldu eta horren aurrin konpromisuk hartzi da dinamika honen helburu nausixe eta nahiz eta Euskal Herri guztire zabalduko dizen ekintzak, honek diz gure eskualdin eingo dizen lelengokuk:
-Abendun 26xan, 17:00etan: Bikote harremanak kartzelan, hitzaldixe Mutrikuko gaztetxin.
-Abendun 27xan: Preso eta iheslaxan aldeko bertso afaixe, Lekeitioko ikastolan.
-Urtarrilan 17xan, 19:30ean: Espetxi eta espazixu, ekimena Oier Gonzalezen eskutik Mutrikun.
Esan birde bi hileko iraupena eukiko dabela kanpaña honek eta amaieri otsailak 8xan ixango dala.


















