Gazte egunin be reziklaten!

Gazte eguneko bazkaxe antolatzi ezta gauza erreza: 500 pertsonantzako bazkaxe prepara, maxak ipini, jateku banatu, dana jaso eta garbitxu…bihar asko eskatzen dau!

Baine halan da be, gazte egune antolatzen daben gaztik aurten beste pauso bat emon dabe: ahal dan guzti reziklati erabaki dabe. Eta bai lortu be! Plastiko guztik birziklatea erutxuez, eta jateko sobrante guzti txarrixantzako ixan da!

Atzo esan gendun, eta gaur errepikatzen dou: gora Ondarruko gaztik!

P1080816DSC_0138IMG-20140814-WA0008txarri

Gazte egune, motorrak berotzen

Gaur gazte eguneko kamisetak banatutxuez gaztetxin. Eta ikusi douenatxik, esan geinke aurten be gazte asko batuko dizela.

Turubin soki be ipinitxe da! Gitxi falta da andramaxak hasteko!

(Eta ez laga bixarko bazkaiko tiki, astixe da ondiokan bañe hegan eitten ei daz, espabila)

bazkaiko tiki

image

Lea-artibai eta Mutrikuko gazte eguneko irudixak

Goxin goxa hasi eta egun guztin zir antolatu daben ekitaldixetako argazkixak bixalduzkuz bertatik, Lekatxotik. Tailerrak, poteu, bazkaxe, kantaldixe… Hori bai, ondo bazkaldute daz, irudixai beatu bestelan

11

2

Ikusi besteik ez da zelan laga daben marmitxakun topiñe (Zaharrak ikusiko baleuke argazkixe…)

1

Natillak postreako (Lekittar erara)

7

Ondioik sasoiz zabize nahi ixan ezkeo jun, onena geatzen eide ta

6

12

Badator gazte egune 2014!

Badator aurtengo gazte egune be, eta bazkatxako TIKIK euaztenin (abuztuak 6) saldukotxuez 18:00etatik aurrea GAZTETXIN. Tiki+kamiseti 10eusko.

Antolatzailik esasku jenti bir dabela egun guztiko gauzak antolatzeko. Anima, eta lagundu zeuk be.

IMG-20140804-WA0007

Lekatxarran hor dagu Ondarruko eta eskualdeko gaztetxiai!

Lekatxoko gaztetxin urteurrena dala eta, okupazinoin inguruko egitarau antolatu dabe. Eta horreaz batea eskualdeko gaztetxik desafia dotxuez, euran herrire juteko.

Abuztun 6xan Lekatxoa jun eta hor daguai aurre etxeko kapazak ixango diz Ondarruko gaztik?

Lekitxarran mezu:

Gaztetxien okupazinoiaren urteurrenaren harira, abuztuaren 3tik 7ra OKUPAZIONO JARDUNALDIJAK antolatu doguz Lekitxon. Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetako esperientziJak ezagutzeko aukerIa eta aurrera begira hartu bIharreko bidia zehazteko oinarrij…ak finkatzeko erabiliko doguz.

Horrez gain, eskualdeko beste herrijetako gaztetxietako kidiak be gonbidatuta dagoz, elkar ezagutu eta proiektuen artian harremanak saretzen juateko asmoz. Eskualdeko gaztetxiari, ganera, DESAFIJUA bota dotsagu. Kontzertuakin emongo dotsagu amaieria jardunaldijari, El Baston de la vieja (Sevillako SKA taldia) eta Lekittoko Sustrajah Band taldeakin.

Ikusi arte ta gaiztuak ixan!

okupazio

Asteburun, ez ga aspertu!

Ongo asteburu be ekitaldiz beteta euki dou Ondarrun.

Herriko Casa de Galiciak euran jaxe aurreratu einddau aurten, Madalenakin ez kointzidiuteko. Olabarru jan, albariñu eran eta gaiteruk kalin ikusteko aukeri euki dou.

P1080801

Gaztetxin, ostea, errebelde eguna ospatu ben zapatun, eta gazte asko urreatu zin berta, bazkaltzea, kontzertuk ikustea…

IMG_20140712_154509