KURDISTAN, estaturik baiko nazinoi de. Turkia, Irak, Iran eta Sirian artin banatute dakarre. Urte askun nazinoi askatzeko burrukan dabiz.
Herri zapaldun artin elkartasune adierazteko, abendun 14, 20 eta 31an mahaixe ipiniko dou alde zaharrin:
– Kurdistanen egoerin inguruko informazinoi banatuko dou.
– Öcalan, lider kurdun askatasune eskatzen nazioartin martxan ipini dan sinadura bilketi engou.
– Kurduk bixi daben gerra egoeriai aurre etxeko ekarpen ekonomiku etxeko aukeri be egongo da 5€ko bono-laguntzan bidez. Horrez gain, pinak be eukikouz salgai €1en.
Aurrekun azaldu gendun Errekaleorren (Gasteiz) herriko gazte batzuk dabizela biharrin. Hamentxe bideun dakazue informazinoi gexa, proiektu hobeto ezautzeko. Pozten gaz gure herriko gaztik Euskal Herrixantzir be lan eta lan dabizela ikusitxe. Animo!
Aurtengo jaxetan Plaza Musikan txosna berezi bat egon zan. Batek baino gehixauak galdetukoban: eta hau “Errekaleor Bizirik”, zer da ba?
Errekaleor da Gasteizko langile auzo bat. Akordako zaze on dala urte batzuk, toki guztixetan etxik ein eta ein ebizela. Negozixo handixe zan etxik etxi (konstruktorantzako, alderdi politikuntzako eta udalantzako), natxe on asko eta asko erdi hutsik dazen.
Gasteizko Udalak erabaki ban Errekaleor auzu bota eta etxe barrixak ein bir zitxule, eta auzokuk euran etxitatik botaten hasi zan. Asko jun ein zin, eta beste batzuk bertan geatu zin. Ez ben nahi jun, normala dan morun. Bixitxasunez betetako auzu, erdi hildde geatu zan.
Eta halako baten, Gasteizen ikasten daben Euskal Herri guztiko gazte batzuk batu zin eta pentsa ben auzu okupati: batetik, auzuai eta auzokuai bixitxasune emoteko, eta espekulazinoiai aurre etxeko; bestetik, eurak bixi ben egoera ekonomikuai be irtenbide bat topateko (kanpun ikasi dabenak badaki ze dirutza ordianddu bir dan pisuatxik, matrikuliatxik…).
Eta hor proiektun, Ondarruko gazte batzuk be sartute daz. Gu eurakin egon gaz, eta hamen dakazuez bertan atatako argazki batzuk.
(Gasteizen 1976ko martxun 3an hilddako langile bat auzoku zan eta gaztik mural bat einddabe beran omenez)
Bideo bat be topa dou, Errekaleor proiektu zer dan azaltzen dabena. Hamen be ondarrutarrak tartin.
Gaur agertu diz DEUSTUko San Pedro plazan Urtzi Martinez eta Jon Telletxea, urrixan 2tik ezkutun eon eta gero. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra emotze, 2012ko martxun 29ko greba orokorrin pintadak etxeatxik.
On dala aste batzuk Itsasuko (Lapurdiko) gaztik Ondarrure etorri zin, geure herriko gaztik ezautzea. Ongo asteburun, ostea, Ondarruko gaztik jun diz Lapurdire. Hango jentiaz eon eta Lapurtarran Biltzarrin parte hartu dabe.
Askotan esaten dou geure nazinoi eraiki ein bir douela, eta nazinoi eraikitzeko bideik onena euskaldunok alkar ezautzi de. Zoixonak Ondarruko eta Itsasuko gaztiai hau pausu emotearren.
Eta on enbidu nahi dou bota. Itsasuko eta Ondarruko gaztik alkar ezautu badiz, zeatxik ez gaz alkar ezautzen Itsasuko eta Ondarruko herritxar danok? Euskal Herrixan herri asko daz alkarreaz harremana dakarrenak eta senidetute dazenak: Antzuola eta Aiherra, Hazparne eta Azpeiti… Ondarru eta Itsasu, zeatxik ez?
Dakixuen modun beste 28 euskal gazte epaitzen hasi diz gaur euran bihar politikuatxik. Loiolan herri harresi bat be sortu dabe, atxiloketan eta epaiketin kontra etxeko. Eta Ondarrun be hasi diz elkartasun adierazpenak agertzen. Hau, institutun ikusi douena.
Herrixan ein dizen muralan ondorixoz sortu dizen tirabiran ingurun pare bat gauza dakauz esateko. Udin etorreriaz bat, mikromatxismu lantzen hasi zan Ernai. Lelengo ta behin mikromatxismu zer dan azaltzi de inportanti. Egunerokotasunin normaltasun guztiaz onartzen dizen jarrera matxistak diz, askotan ikusezinak. Adibide argixena erabiltxen douen hizkeri de, adibidez neska bat jantzitxe dun moduatxik guarra deitzetzauenin, edota neska bat hainbat mutileaz lia eta puta deitzetzauenin, aldiz mutile egoera bardinin puto amu ixango litxake.
Hainbat ekimen ein douz honen gaixan ingurun, honen artin 100 gazte baño geuxauaz ein douz elkarrizketak. Muralak etxen be parte hartu gendun. Gure asmu zeresana emon eta mikromatxismun ingurun eztabaidi sortzi zan, benetan pentsaten douelako feminismun bidin pauso asko dazela emoteko, eta gaztiok horretan asko dakau etxeko eta ikasteko. Gu prest gaz eta gogotsu ga gainea.
Azkenik nahi dou esan gure intentzinoi ez zanela hau muturreko egoeri sortzi, eta gitxiaua eztabaidi horrenbeste desbiderati, gure asmu ez zan konfrontaziñoi sortzi, benetan bixi douzen egoera injustun aurrin hausnartzi baño. Argi nahi dou laga, guk muralan ondorixoz pasa dizen gertaeretan ixelako zerikusirik ez douela euki.
Beti agertu ixan gazen morun, danon iritzixak entzun eta alkarreaz biharra etxeko prest gaz. Beste baik, Ondarruko Ernai