BAIMENIK EZ ASKE IXATEKO!!!

Ernaiko gaztik Kataluñako prosezu independentistiai babesa adierazteko eta Euskal Herrixan be ASKIK nahi douela ixan aldarrikatzeko “Baimenik ez aske izateko” lemiaz kanpañi hasi eben! Ondarrun be igarri de kanpañi… horren adibide pasan astin agertu zin muralak eta esteladak zebrabiditan.

Hau kanpañi dala eta eguenin (irailak28an) manifestaziñoik eongo di hegoaldeko hiriburutan. Gu bilboa jungoaz eta horretako kedadi ipini de 10:10eko Bizkaibuse hartzeko Mesonanako geltokixan!


Iluntzin, 19:30etatik aurrea boto paperak banatu eta alde zaharrin egongo dan HAUTESONTZIXAN sinbolikoki bozkatzeko aukeri eongo da!

Gaztiok argi dakau ASKE ixateko iñon baimenik ez douela bir! EUSKAL HERRIXAK INDEPENDENTZIXI!

Eta hau gaur Institutuko Ikasle Abertzalik ata daben argazkixe, egueneako ikasliai deialdixe etxen!

MARABILLI GAZTETXIN!

Gazte Asanbladako launak hauxe bixaldu doskue:

Badator 4. MARABILLI Festibala eta horren atxikixiaz bi zitxa dakau Gaztetxin URRIXAN 7an.

Batetik eguerdiko 12etan IV.IGOERA BERTIKALA gaztetxetik tontorramendire Aurrera mendi taldik eta Gazte Asanbladik antolatute.

bertikala 2.aukeri.JPG

 

Eta gabaz Beikozinako kontzertuk amatxu eta gero 00:00etan LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldi eukikou Gaztetxin, MARABILLIK antolatute! sarreri 3 eusko ixango da eta daneako salgai daz tiketak Zurrumurru liburudendan! 

a3e63ef2-5cb1-4e37-bd74-ae3b11ba1cc3

 

ONDARRUko jaxetan TXOSNETAKO EGITARAU!!!

Hamen da urtero modun txosna batzordi Andramaxetan egurre emoteko prest! Jaxetan auzolanin eta elkarlanin antolatuko dizen ekimenan kartela ata dabe!

Aurten gainea nobedade batzukin! Txosna gune bixeta mugatu baik herriko beste leko batzutan be prestatu dotxuez gauzak…Elegante egune, baltsa jeitsieri, pala-zartain txapelketi, play-back ak….

…baine beti be…

JAXAK HERRITXIK ETA HERRIXANTZAT!!!

Ondarruko gaztik Tolosako gaztiai elkartasune adierazi dotse!

Hauxe bixalduzku uztailak12-13 egunak Donostin pasa daben Gazte Asanbladako kidik:

Ondarruko Gazte Asanbladako hainbat kide arañun donostin zihir ibiligiñan, ixan be, bat eingendun Gazteak Kalean plataforma antierrepresibuk antolatutako ekimenakin. 

Azken urtiotan Tolosaldin, gizarte kapitalistiai aurre ein eta okupaziñoi bidelagun hartuz gaztin ametsak gauzatzeko balixo ixango daben gaztetxin aldeko apostu irmu einndaben gazte mugimendu errebelde eta iraultzaile bat sortu de. Ta tamalez histoixik erakutsizkun morun, estatuk beran boteri gordete aldea errepresiñoi ibilidau gizarti ahalik eta menperatuen mantentzeko, beti be, burgesixin onurako.

 Hortik dator, Tolosako gaztik gazte mugimendu potenti sortzearren jasan daben errepresiñoi, zehazki esanda, montaje poliziala. Hau de, eztou inundik inoa kasualidadetzat joten gazte mugimenduko 3 militantei 8 urte eta 50.000€ arteko isun ekonomikuk eskatzi Tolosan emondako liskar baten aitzakipin. Hau guzti kontun hartute, OGAko kidik geure elkartasun guzti erakutsi gentzan auziperatuai. 

Donostin hainbat ekimenetan parte hartu gendun , manifan, kanpaldixan, sistema kapitalistin inguruko eztabaidetan, etab.Tolosako gaztik atzo eukiben epaiketi eta akusaziñoi partikularra, fiskala eta akusatun defentsi akordixure aia zin epaiketi bertan behera lagaz eta gaztiai sei hilabeteko espetxe zigorra ipiniaz(ezti espetxea junbiko). Horrez gain, 37.000 euroko indemnizaziñoi ordaindu biko dabe hiru gaztik batea.

Gehixa jakin nahi ixan ezkeo hamen lagatetzuau Gazteak Kalean plataformik einddako dokumentala: