Feminismu
Jaxetako erasun inguruko polemikiaz amaitzeko
Jaxetan egondako erasun temik atzanin geu be tartin atrapa gatxu. Idatzi bat ez ei dou nahi publika zabaldu de interneten. Hamen gure iritzixe.
Guk jaxetan emakumin idatzixe jaso gendun, eraso bat salatzen, eta ez gendun zuzenin argitaratu ixenak agertzen zilako eta ez gendulako nahi hainkaik sartu eta min gexa sortu.
On egun batzuk beste idatzi bat jaso dou hilan 13an gerta zan erasun ingurun. Ongun mutil batek idatzisku esaten bera ez zala ixan guapa deitxu bana baine beran ixena zabaldu zala erasotzaile modun eta hori beran kontrako atake bat ixan zala. Beran kuadrilako mutil bat ixan eizan pintadi eiban neska batei guapa deitxutsana, eta kuadrilakuk barre ein eixeben. Hau idatzixe be eztou zuzenin publika eztouelako nahi polemiki handitxu.
Hau polemiki amaitzi nahi douenez, hauxe ixango da honen ingurun argitaratuko douen azkanengoko idatzixe.
Argi geatu gasku hilan 13an mural feministi eiban neska baten kontrako eraso berbal bat egon zala. Eraso deitxu baik, nahibazue esan honei neskiai barre eta burle eitsenela mutil batzuk. Hori be atake bat da azken baten.
Ezin geinke onartu eraso pertsonalik ez dakarren pintada bat etxeatxik neska batei barre eta burle etxeik. Jarrera eskasa ereizten gasku.
Beste alde batetik, erasuk zelan salatu ondo pentsa biko geunke. Berotasunin mobiletatik ustezko erasotzailin ixena zabaltzik kalte gexa ahal dau ein mesedi baino, bai salatutakuai eta batxe salatzailiai be. Eztabaidi desbideratu eta gaiztotu ein leike, hamen kasun pasa dan modun. Ta hainka sartzik egon leikez. Ze mobiletako mezuk asko zabaltzen diz eta gero atzea bueltaik ez dabe eukitxen.
Bardin pasa da geure kontra interneteko sare sozialetan ein dizen salaketakin be: mobiletatik eta internetetik euran ixena kaltetu dala pentsaten daben pertsonak ezin dabe turrunan ixena kaltetu interneten bidez eta guzurrak esanda. Eurak kritikaten daben bide bardine daz erabiltxen, eta hori kontraesan bat da.
Esan douen latxeik, honen polemikin ingurun ixe gexauarik ez dou argitaratuko, ez douelako nahi morbun jausi. Turrune zabalik da iritzixak emoteko, baine ez atake pertsonalak ein eta polemiki handitzeko. Guk uste dou garbi jokatu douela hamen polemika guztin, geure iritzixe emonda baine inoaz sartu baik eta ixenik argitaratu baik. Irakurliok balorakozue einddouena ondo edo txarto egon dan, baine borondate onenaz einddou.
Hori bai, emakumin kontrako burla eta erasuk ez douz sekule onartuko eta danak salatuko douz turrunin.
Guazen jaxetan alkar errespetatea!
Kalitan agertu dizen muralak hari luzi daz ekarten. Interneteko eta mobiletako sare sozialetan bolo bolo dabil gaxe. Eta geuk be mezu asko jaso douz, eta ondo pentsa bir ixan dou zer publika eta zer ez.
Atzo jaso gendun lehenengoko mezu, esaten hilan 13an mutil bat murala ein daben neska bateaz sartu zala, guapa deitzen eta molestaten, eta egoera oso biolentu sortu bala. Handik ordu batzuta mezu bardine zabaldu zan mobiletatik, mutile zein zan eta zer eiban esaten.
Mutilan ikuspegixe ezautzeko aukeri be euki dou, interneteko sare sozialan bidez. Beran ustez mural bat etxen daben pertsona batek kritikak jasoten jakin bileuke.
Guk pentsaten dou duda baik muralak kritika ein bir dizela, eta kontrako kritikak be entzun ein bir dizela. Baine eraso pertsonalik ez dakarren mural batei ezin gako erantzun eraso pertsonal bateaz. Eztabaidi eta kritiki bai. Atake pertsonalik ez.
Beste alde batetik, peni emotesku eztabaidi desbideratu ein dalako. Emakumik jasoten daben biolentzixin kontrako pintadak herrixan agertu eta eztabaida guzti zentra da ia guapa deitxu leiken edo ez diskutiutea.
Gauza bat da lagun batei esati oso mutil edo neska guapu dala; beste gauza oso diferente bat da gabaz neska baten atzetik ibiltxi guapa deitzen eta baboseaten, natxe neskik kasoik ez ein.
Bigarren situazinoi askotan gertaten da eta emakumin kontrako biolentzixi de duda baik. Eta bai, horren aurrin emakumik defendiuteko eskubidi dauke.
Amaitzeko, nahi dou esan honen temin ingurun dakazuen iritzixak argitaratzeko prest gazela, beti be atake pertsonalik ez dan bitxartin.
Ondo ondo pasa andramaxak, eta alkar errespeta.
Emakumin aldarrikapenak herriko paetetan
Atzo maitxasunatxik berbetan egon ginan
Corral Herrera etorri zan hitzaldixe emotea, eta matxasune garai desberdinetan eta leko desberdinetan zelan bixi ixan dan ikusi gendun.
Argi geatu gaskun matxasune bixitxeko eran kulturik eragin handixe daukela, eta geure inguruko jentiaz matxasun harreman sanuk eukitxen ahaleginddu bir gazela, errespetuaz.
Uztailak 15 (martitzena) hitzaldixe: Me cago en el amor
Printze urdinen merkatua oso gaizki dago… me cago en el amor!!!
Izenburua: Me cago en el amor
Hizlaria: Coral Herrera – Costa Rican bizi den madrildarra, humanitate eta ikus- entzumenezko komunikazio doktorea eta blogera feminista da. Bere tesia errealitatea, generoa eta emozioak eraikitzeko moduak ikertzen oinarritzen da. Une honetan Campus Relatorasen egiten du lan ,maitasun erromantikoaren inguruko on line bidezko ikastaroak ematen
Data: Uztailak 15, 19:30
Lekua: Etxelilan
Hizkuntza: gazteleraz
Gaiaz: “Printze eta printzesa urdinen merkatua oso gaizki dago” Kexa zaitez, adierazi, hustu barrua, kanporatu kontraesanak, beldurrak, oztopoak. Ausardiaz berrikusi eta irakurri norbere maitasun istorioak. Tailerra norbere burua hobeto ulertu nahi duen ororentzat zuzenduta dago, gure maitatzeko kultura ezagutzeko, autokritika gaitasuna garatzeko, teoria eta praktika uztartzeko tresnak eskuratzeko, beldurrei aurre egiteko tresnak birziklatzeko, maitasunari buruzko irudipenak zabaltzeko, afektu sareak eraikitzen ikasteko, erlazio parekideak eraikitzeko …
Aldizkari berri bat etorri de… GEUGAZ
– Geu gaz Etxelilan parte hartzen dogunon aldarrixe da, geu ga eta gure bizipen, kezka eta ikastetik berba eingo dou, hemen ein eta pentsatzen dana zabalduz.
– Geu(g)az danok dakauelako berdintasun bidin zer ein eta emon, geuaz, zeuk be zeure leku dozulako hamen eta zeure sentitzi nahi douelako.
Ikuspegi feministatik eztabaidatu eta beatuko da inguru. Bertan, antolatzen dizen ekintza ezberdinen eta topagunin lekuko ixango da, emakumin berdintasunerantz partaidetza eta presentzia sustatzeko tresna. Eta mundua betaurreko moreen bitartez beatzeko saiakeri ixango da ere, gaurkotasunezko eta intereseko gaxai buruzko hausnarketan lekuko. Gazte, heldu ero zahar eon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko edo ta beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak.
Hamentxe ahal dozue irakurri:
http://issuu.com/etxelila/docs/geugaz1_baxu
Nahizu Ondarruko Andrabanda feministan jo?
AL AAIUNen (Mendebaldeko Saharan) sartzi ukatu dosku marokiarrak
Emakume Saharauixan Batasun Nazionala-i babesa emoteko Euskal Saretik, Etxelila eta Ondarruko udalan ixenin ixuzen herrikide birei eta Londres eta Manchester-etik ixuzen beste birei UKATU EIN DOTSE Al Aaiún-ea sartzi!!!
“Ez dosku ezta hegazkinetik urteten be laga, geure ixenak eukezen eta herrialdea sarrerai debekatzea etorri diz zuzenin”.
Herri Saharauixak zelako errepresinoi bixi daben erakusten dau honek. Guk hau gertaeri salatu etxen dou, eta herri Saharauiarekiko elkartasun mezu zabaldu nahi dou. Oztopun gainetik Euskal Sareko kidiok elkarlan eta elkartrukin jarraituko douela adierazi nahi dou!
SAHARA HURRA!














