Jai usañe igarten dozue daneako? Zapato Azule ate joka dakau eta Andramaxak be uste baino lehenaua allako diz! Jaxak plazerez lehertu nahi dou eta horretako eraso eta zurrumurru matxistai aurre etxeko kanpaina bat prestatu nahi dou, JAIAK ASKE BIZI NAHI DITUGULAKO!
Sorginkexak pentsatu eta alkarreaz inddarrak eta ideak trukateko asmoz EKAINAk 21in, EGUENA, 19:00etan alkartuko gaz Etxelilan!
Urtero latxeik, ikasturte amaieri emoteko, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa antolatu dabe, ongun, ‘Zurrumurru matxistarik ez’ ekimenai buruz arituko diz. Ermun, Ondarrun eta Basaurin landu dizen estrategixa ezberdinak ezautu, eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko dabe. Animatu!
Egitarau:
11:00 Ongietorrixe eta aurkezpena
11:10 ZURRUMURRU MATXISTARIK EZ ekimenan aurkezpena. Miren Aranguren (Emagin elkartea).
12:00 Lan prozesu azaltzen daben bideo-emanaldixe.
12:30 Zurrumurru matxistin aurrin erantzun feministak sortzeko talde dinamiki. Alaitz Mañes Payo eta Naroa Argoitia Iñurrita (Emagin Elkartea).
14:00 Zurrumurru matxistin kontrako kale ekintzi, Alamedan.
14:30 Bazkaxe. 5€ (Langabetuentzat eta 20 urtetik beherakuntzat: 3€)
GARRANTZITSU:Ixena emoteko Etxelilatik pasa edo izen-emate fitxa etxelila@ondarroa.eus helbidea bixaldu.
Ikastaruaz: Ondarroako Andrabanda Feminista, 2011 urteko udabarrixan, Jabekuntza Eskolain barrun antolatutako ikastaro baten ondorena da. Sortze momentutik ixe zazpi urte pasa dizen honetan, taldi indartu asmoz, ikastaro hau zabaltzen da taldea batu nahi daben orori aukera luzatzeko. Andrabandaren xedi hurrengu de: perkusiñoi eta abestixak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakuminganako indarkeixa matxistin aurkako borrokiai ekarpena egiti.
Erakusketiaz: Histoixa ofizialak alde batea laga dau eragin handiko emakumin lana. Erakusketa honek gorazarre egiten dotze aktibismun bitxartez berdintsuaua dan mundu eraikitzen aritu dizen emakume ospetsu zein anonimuai.
Irakasli: Jule Goikoetxea (EHUko Zientzia Politikoetako irakasli, Gobernantza eta Ikasketa Politikuk Masterreko zuzendaixe eta University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartu) Egutegixe: Apirilak 20 eta 21
Ikastaru: Zelan ulertzen da gatazki eta baki gure gizartin? Zer da normalizaziñoi? Zeatxik dauke emakumik boterearekiko ikuspuntu negatibu? Ikastaro honetan, zibilizazio kristauk eta hortik jaxotako ideologixi (eta alderdi) nagusixak boterearekiko eta gatazkarekiko dauken fobixi azalduko dou. Ikuspuntu feminista batetik boteri, gatazki eta baki birpentsatzeko beharra proposatuko da. Politikin dimentsiñoi gatazkatsu aztertuko dou beraz, eta zeatxik gatazkak aldaketa politiku posible egiten daben.
Hizlarixe: Staša Zajović (Feministi eta antimilitaristi) Ordutegixe: 19:00tan Leku: Etxelilan Hitzaldixaz: Memoixa feministi eta antimilitaristin eta gerran kontrako hitzaldixe eingo dau Zajovicek. Bereziki, gerra, gatazka armatu eta bortxazko lekualdaketetan estrategixa feministak zeintzuk ixan dizen eta ixan daitezken azalduko dau.
RADIXU Irratixak Mugimendu Feministik deitxutako grebiaz bat etxen dau. Hori dela ta, martxoak 8xan programaziñoi berezixe eskeiniko dau eta beste ordu guztixetan MUTUTUTE eongo da.