Ekainak 2 (zapatu) ZURRUMURRU MATXISTAIK EZ topaketak Kofrai Zaharrin

ad

Urtero latxeik, ikasturte amaieri emoteko, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa antolatu dabe, ongun, ‘Zurrumurru matxistarik ez’ ekimenai buruz arituko diz. Ermun, Ondarrun eta Basaurin landu dizen estrategixa ezberdinak ezautu, eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko dabe. Animatu!

Egitarau:

 11:00 Ongietorrixe eta aurkezpena

 11:10 ZURRUMURRU MATXISTARIK EZ ekimenan aurkezpena. Miren Aranguren (Emagin elkartea).

12:00 Lan prozesu azaltzen daben bideo-emanaldixe.

12:30 Zurrumurru matxistin aurrin erantzun feministak sortzeko talde dinamiki. Alaitz Mañes Payo eta Naroa Argoitia Iñurrita (Emagin Elkartea).

14:00 Zurrumurru matxistin kontrako kale ekintzi, Alamedan.

 14:30 Bazkaxe. 5€ (Langabetuentzat eta 20 urtetik beherakuntzat: 3€)

 

GARRANTZITSU: Ixena emoteko Etxelilatik pasa edo izen-emate fitxa etxelila@ondarroa.eus helbidea bixaldu.

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.