Azaroak 8 (baixaku) NESKA GAZTIN txokun aurkezpena Etxelilan

neska gaztin txoku


Geure zalantzak eta kezkak partekatzeko espazixo falti sumatzen dou. Zenbait problematikai buruz gehixa jakin nahiko geunke. Geure buru, pertsonalki eta kolektiboki, matxatzeko espazixuk irai nahi dou. Feminismun eta feminismuaz hazteko goguaz gaz. Gazte eta neska gaz, egoera batzukin nazkatute gaz eta horren aurrin zeozer etxeko gogu sentitzen dou, bañe ezin jakin zelan aurrea erun. Honen aurrin, txoko irai bat sortzeko asmuaz gaz: feminismu ezautzeko, parte hartzeko eta geure ekintza propixuk eraikitzeko. Bazatoz zeu be?

[IKASTARU] “Nik sinesten dizut”. Indarkeixa matxistiai buruzko diskurtsuk

ikastaru

DISKURTSUK: ZELAN INTERPRETATU, ZELAN ERANTZUN

   Irakasli: Samara Velte Moran, kazetarixe eta EHUko ikerlaixe, diskursun analisixetan espezializatu. “Nik sinesten dizut” (Elkar, 2019) liburun egili.

   Ikastaruai buruz: Indarkeixa matxistik adierazpen asko dauke: bere forma fisikoz harutzaua, osagai diskurtsibo garrantzitsu bat be badauke, gure eguneroko elkarrizketetan, komunikabiditan, justizxian edota erakunditan islatzen dana. Hainbat adibide praktiko behatuz, indarkeixinn alderdi diskurtsibo hori identifikatzen ikasti eta horrei erantzuteko interpretazio feministetan sakontzi de tailer honen helburu, foku batez be komunikabiditan eta justizia patriarkalin jarriz. 

    Egutegixe: Azaroak 15 eta 16      Ordutegixe: baixakun, 17:00-20:00 eta zapatun, 10:00-13:00       Leku: Etxelila      Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

[JABEKUNTZA ESKOLA: IKASTARU] EMAKUME ITALIARRAN LITERATURI

IKASTARU EAKUME ITALIARRAK

Ainhoa Aldazabal Gallastegin gidaritzapin, literaturaz gozatzeko, idazle barrixak ezautzeko eta ezagunak berrezagutzeko aukeri eukikou. Emakume italiarrek idatzitxako liburuk hizpide hartute, literatur kritika feministin tresnak baliatuz.

Erdi arotik emakume italiarrek emakumin egoera soziala salatu dabe alde batetik. Bestetik emakumin egunerokotasunai buruzko ikuspegi femenino eta feministi aldarrikatzen dabe euran literaturan.

(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

kale feminismu

   EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea

“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.

    Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin   Leku: Etxelila   Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

 

Maiatzak 24 eta 25 in ikastaru Etxelilan JULE GOIKOETXEAz

“Patriarkatu Euskal Herrian eta etorkizuneako alternatibak” ikastaru eskainiko dau Jule Goikoetxeak, maiatzan 24 eta 25 in.

Euskal Herriko patriarkatu aztertuko da ikastarun, dimentsio ezberdinak eta botere androzentrikun zirkuituk. Diagnostiku ein eta gero, alternatibak proposatuko diz, Euskal Herri feministin eraikuntzarako.

Animatu eta eman izena Etxelilan!

jule 2