Gaur, Abenduak 12 (baixaku) Zahartzaro Feministarantz BOGA-BOGA, dokumentala Kofrai Zaharrin!

‘Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga’ dokumentala eskainiko dabe Udalak eta Boga-Boga elkartik gaur,baixaku (abenduak 12) arratsaldeko 18:30etan Kofradia Zaharrin. 30 urte daru biharrin BOGA-BOGA elkartik herrixan eta dokumentalin euran bixipenak kontakotxuez ahalduntze kolektibun ingurun. Ez da sarreraik bihir sartzeko, aforu bete arte ixango da.

Gaur, Azaroak 25 (martitzena) INDARKEIXA MATXISTIN AURKAKO EGUNE! manifestaziñoi Zaldupeko zubitxik

Ondarruko maugimendu feministik deitxute manifestaziñoi eingo da INDARKEIXA MATXISTIN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNIN (A-25) aldarrikatzeko. Zaldupeko Zubitxik urtengo dau arratsaldeko 7retan manifestaziñoik. Kartelak diñon latxeik, Konplizitate sarin aurrin, ERRESISTENTZIA FEMINISTA! Bat ikutzen badabe, DANOK ikutzen gatzulako! Etorri zeu be.

Uma Ulazia Zubeldian liburu aurkezpena. Martxoak 27 (eguena) 18:30etan ETXELILAN

Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik. liburu aurkeztu dau Uma Ulazia Zubeldia politologa eta militante transfeminista Mutrikuarrak. Lan honetan Euskal Herriko Greba Feministak aztertu dotxuz LISIPE bildumako lan honetan.

Patriarkatu ulertzeko bi modu desberdinez, estatun eta politika publikun paperaz, eta 2019ko eta 2023ko greban inpaktuai buruz ibiliko da Uma Ulazia Zubeldia, Garazi Burgoa Aldarondo kazetari eta militantik dinamizatako solasaldi estiloko aurkezpenin. Martxoak 27an (eguena), 18:30 etan ETXELILAN.

Hamen lagaten dou 2024ko Azarun BERRIA egunkarixak einddako erreportaji:

https://www.berria.eus/euskal-herria/materialismoak-ez-du-blokeatzen-emakumeei-berez-eta-naturaren-izenean-inposatu-nahi-zaien-ezer_2133433_102.html

Martxoak 14 (baixaku), (min)bizi podcasta Etxelilan!

Ongo baixakun arratsaldeko 6:30tatik aurrea (min) bizi podcasta zuzenin entzuteko aukeri eukikou Etxelilan. Hizlari lez, OLATZ MERCADER, ALAITZ ZUMALDE, AINTZANE ARGAIZ, LOREA ARRIETA eta GARBIÑE LONGARTE eongo diz. Galdera sakon bateaz aurkeztu dabe ekitaldixe: ZER GERTATEN DA ETXEKO ZAINTZA ROLa DUEN EMAKUME BATEK MINBIZI DIAGNOSTIKOA JASOTZEN DUENEAN?

*Sarreri debaldeku de. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku, Hurreatu entzutea!

MARTXOAK 8 (zapatu) EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNE! Danok kalea!

Etxin geatzeko egune ezta Martxoak 8xe. Balkoik morez jazteko egune da, kalea urteteko egune, aldarrikatzeko egune (lortzeko dazen eskubidik dazelako ondioik) ospatzeku be bai (lortutakuk goraipatzeko). Belaunaldi zaharrak diñue len aldin gauza dezente lortu eidiz, gaztiauak, ondioik gauza asko gelditzen dizela eskuratzeko. Danak dauke euran errezoi, bide asko da etxeko. Bidi, Borrokiaz etxen da. DANOK KALEA!

Hor dakazue Ondarruko MUGIMENDU FEMINISTIK egun horretako antolatu daben egitarau.