Epi zabaldu dabe posta bidezko botu etxeko ta EH Bildun prest gaz edozer zalantza argitzeko, Nasa kaleko Bilgunin eongo gaz behian agertzen dizen ordutegixetan edo azpixan agertzen dan telefonure diar einde. Ezkertiar eta abertzale bozka guztik beharrezkuk diz, ABANTE Ondarru!
MAITE DUGUN HERRIA lelopin ospatuko da aurten ABERRI EGUNE Iruñan. Opor usañin ibiliko gaz gexenok handik eta hamendik, bañe Iruñan batuko gaz domekan aberrixan egun handixin. Herritxik autobuse ata da berta juteko eta ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz 10 euron trukin, autobuse goxeko 9:30 tan urtengo dau Zaldupe aurretik.
Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.
Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.
Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…
🟢📢📌 Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra, biak iheslari ohiak, Euskal Herrira itzuli dira.
Tenporali zala ta bertan behera laga gendun berbaldixak badauke data barrixe, ongoxe astelehenin arratsaldeko 6:30 xetan Kofrai Zaharrin. Hizlari lez MIKEL OTERO GABIRONDO (EH Bilduko trantsizio ekologikorako idazkarixe) ta moderatzalle lez LEIRE BEITIA ANABITARTE eongo da. Naturiaz arduratute bazaz ezin zeinke galdu hitzaldixe.
Udal hauteskundik ate joka dakauz eta GU hasitxe gaz biharrin URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA patroi lez Ondarru herriko udal buru ixateko bidin. Berak idatzitxaku de: Merezi douelako bixitxa duin bat, ta kapaz gazelako hori lortzeko…. Zuekin batea mundun amaiera arte! Ta GUK sinisten dotzau, erakutsi ixan dabelako. Injustizixan aurrin ezta ixilik egon, eztau albo batea beatu, beti hortxe egon da. Danon beharra dakau helburu lortzeko, URTZA ALKATE!
Abuztun 16an ein ben Txokure sartzeko lehen saiakeri. Handik gitxire bigarrena. Eta atzo 3.saiakeran lortu eben. Onarte lapurreta saiakerak zile pentsaten gendun, baine gaurkuk duda handixak sortu doskuz… Zeatxik? “Balixoko” ixe ez dabelako erun.
Ondarruko Ezker Abertzalik ondorengo oharra ata dau gertakarixak salatzeko:
Txoko barrun, itxitxe euazen geletako atik apurtu dotxuez, behin iratxe ixe ez eruteko.
Danan alde onaz geatzi gustaten gaskunez; arotzai biharra emoten gazela esango dou. Baine inor ez datxile konfundiu; umoretik eta gogotsu, ixan dana, ixan dala; ez gaittule gelditxuko! Guk geure bihar politikuaz segi eingo dou.