Lea-Artibaiko PTPari kritikak ezkerretik

Lea-Artibaiko Ezker Abertzaleak eskualdeko irakurketa eta aurrera begira planteatzen duen alternatiba landu nahi du, lurralde antolaketaren ikuspegitik. Hori dala eta, datozen asteetan eztabaida gune desberdinak zabaltzea erabaki dugu.

Lurralde bat antolatzerako orduan tresna desberdinak jartzen ditu mahai gainean Foru Aldundiak:
Lurralde arloko planak (sektore jakin batzuei begirako planak) eta LURRALDE ZATIKO PLANAK (LZP edo PTP).
Momentu honetan,nahiz eta oso atzeratuta dagoen,Lea-Artibairako LZPa egiten ari da, Busturialdearekin batera, GERNIKA-MARKINA izena duena.

Gure ustez eskualde biok batera plan batetan tratatzeak, eragozpenak baino ez lituzke ekarriko. Eskualde batak bestearekin ez bai du zerikusirik. Hori dela eta,uste dugu, eskualde mailan, hau da, Lea-Artibai mailan,herrien arteko harremanak eta komunikazio hobetze aldera egin behar dugula lana, horregaitik Lea-Artibaiko PTPa independientea izan behar duela Busturialdeko PTParekiko deritzogu, eta bi eskualdeak muga egiten dutenez gero, bien arteko koordinazio tresnak bilatu beharko liratekeela.

Beste alde batetik Lurralde Zatiko plan bat egiterako orduan ezinbestekoa jotzen dugu partehartzailea izatea,ateak zabalik izan beharko lituzkeen prozesu bat, herritarren partehartzea sustatuko duen prozesua. Eskualdeko eragile guztiek esateko dutena aintzat hartuz eta denon artean gorpuztutako plana izan beharko lukeela deritzogu. Zelako Lea-Artibai izan beharko lukeen pentsatzeko eta disenatzerako orduan, danok parte hartu behar dugu, danon etorkizuna dagoelako jokoan.

Lurralde Zatiko Planak arlo desberdin asko jasotzen ditu bere baitan. Honen aurrean, garrantzitsua iruditzen zaigu arlo desberdinetako eragileei entzutea, eztabaidatzea, proposamenak egitea eta denon artean gure eskualdearen argazkia egitea.

Horretarako hitzaldi, mahai-inguru… desberdinak antolatu ditugu urrengo asteetan zehar, eta dei egiten dizuegu parte hartzera ,gure eskualdeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala benetan jasangarria egin asmoz.

HITZALDI – MAHAI INGURUAK
AZAROAK 5
GAIA: ETXEBIZITZA
NON :Markina-Xemeingo Kultur Aretoa
ORDUA: Arratsaldeko 7etan

AZAROAK 12
GAIA:EUSKERA MAHAI-INGURUA
NON:Lekeitioko Azkue aretoan.
ORDUA: Arratsaldeko 7etan

AZAROAK 19
GAIA:GARAPEN EKONOMIKOA MAHAI-INGURUA
NON:Aulestiko Aretoan
ORDUA:Arratsaldeko 7etan

AZAROAK 26
GAIA: INGURUGIROA
Non: Ondarroako Guzur-Etxean
Ordua:7etan.

ABENDUAK 17
GAIA: HERRI TXIKIAK. Zerain herriko esperientzia
NON: Bolibarko Udal Aretoan
ORDUA: Arratsaldeko 7etan

Fiskalak Loren Arkotxarentzako kartzela zigor eskaera 15 urtetik 10era jaitsi du

‘Udalbiltza auziko’ akusazio ekonomikoa erretiratu ostean eman du neurriaren berri Juan Moralek. Ondorioz, 21 auzipetuentzako hamarna urteko espetxea eskatzen du. Gaur ekin diote epaiketari, eta asko jota etzi amaituko da.

Loren Arkotxa, Joseba Garmendia, Xabier Alegria eta Xabier Iragorri Udalbiltzako auzipetuentzako kartzela zigor eskaera jaitsi egin du Juan Moral Espainiako fiskalak gaur: hamabost urtetik hamarrera. Auziko akusazio ekonomikoa -“diru erabilera okerra”- erretiratu egin du fiskalak, eta ondoren murriztu du lau haientzako zigor eskaera. Gaur ekin diote berriro epaiketari, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda da. Asko jota etzi amaituko da epaiketa, eta sententzia ematea faltako da.

ONDARROAKO EZKER ABERTZALEKO EMAKUMEAK

Danak dauke abizenak, eta geixenak ezixena, bañe ez ordun, eta gaur bez, ezdotzau etsaixai aztarna txiki bat be emongo.

Diñue, Ondarruko emakumik dizela dizen morukuk, itxasoko kresalai esker. BEREZIXAK diz.

HERME, ELISABETH, KARMELE, MANUELA, AGURTZANE, MIREN, MARIA PAZ, MARIA ELEN, ROSA, MATILDE, KARMELE, PILI, MARIA PURA, BELEN, ABARNE, BITTORE, IKERNE, LOREA, DORITA, MARIA ROSA, PURITA, JUANITA, SORKUNDE, GURUZNE, …… eta horrela ehundaka emakume ixan diz ONDARROAKO EZKER ABERTZALEKO bizkar hezurre.

1960tik aurrera, eurak ixan diz, ONDARRUN erun dizen hainbat eta hainbat borrokan (borroka antifrankisti, kulturala, hezkuntza euskaldune, ekologisti, instituzionala….) kide fiñak.

Kontaten dabe, ANDONI ARRIZABALAGAn sasoin, emakume ekintzalle talde handi te zabala antolatute euala, KONTXITA, NEKANE, MANOLITA, RAKEL, MAITE, AMAIA, SORKUNDE, MIREN JOSUNE, BELEN …Zer ez dabe ein EZKER ABERTZALEKO emakumik. Aurreko lerrotan ekintzalle fiñak, eta atzin, babesa. Paperak banatu, jenti gorde, ixilik egon, paretak margotu…

JUANJOSE ETXABEK esateban ONDARRURE etortzen zanin, IPARRALDEA allati modure zela. TXABI ETXEBARRIETAk, GOROSTIDIk,TEO URIARTEk, JOSE FELIX AZURMENDIk, EUSTAKIO MENDIZABALek, BIKILAk, …dan danak goraipatzen zitxuezen gure emakumik.

Beti egon diz gixonan parin. Esaldi hau baieztatzeko beste adibide bat, lehenengotariko diru libreta ata zanin be Ondarrun, 6 lagunen izenin euan, eta hauetariko bi, emakumik zin (1977 caja de ahorros vizcaina).

Urteak aurrea egin ahala,  belaunaldiz-belaunaldi zeuen griñe eta borrokako atxikimendu pasaten junde Ondarruko beste emakume batzukana. Hain xuxen be, zeuek eta zeuen borondate mugagabi eta herrionekiko erakutsi dozuen konpromisu ixan da gaur egun Ezker Abertzalin militaten douen emakume eta gizonezkun eredu eta inspiraziñoi. Eta argi ra etorkizuneko belaunaldixak be zeuen jarraitzaile sutsu ixan dizela.

Ziurrenik, ixen asko ahaztu gazku, (BARKAMENA), beste asko bixitza guztin, ixilpin egon eta egongo diz, bañe, jakin datxela, beharrezkuk ixan dizela eta gaur ONDARROAKO EZKER ABERTZALI dan tokixan dala eurai esker. MILLE ESKER.

Ondarroako Ezker Abertzalearen adierazpena Eneko Etxabururen espetxeratzea dela eta.


Bere sostengu guztia adierazi dio Ezker Abertzaleak Eneko Etxabururi. Gazte eta independetista delako 6 urteko espetxealdia betearizoko dio Espainiako “justiziak´´.
Horren aurrean gaur Irailak 20, herriko jende multzo batek bere elkartasuna adierazi dio. Hauxe izan da Ezker Abertzaleak egindako irakurketa:

“Ondarroako Ezker Abertzaleak, datorren osteguna irailak 23an espetxeratua izango den Eneko Etxabururi bere elkartasunik sentikorrena adierazi nahi dio. Espainiar Polizia Nazionalaren esku egondako gau eta egunetan, komisarian, torturaz baliatuz ateratako deklarazioak izango dira kasu honetan ere espetxeratzeko bitarteko eta harritzekoa bada ere Segikoa izate hutsa sei urtetako kartzela zigorra balioko dion kausa.

30 urte beteak dituen Segi erakundearen ikurrak militantzia, entrega eta borroka izan dira, beraz gaurkoan Enekori elkartasuna adierazteaz gain Euskal Herriaren aldeko borrokan, gazteriak egindako ekarpena onartu eta eskertu nahi dugu, aipatu baloreak aldarri izan, lehen bezala aurrerantzean ere horiexek izango baitira askatasuna lortzeko balio sendoenak. “iraultza baten zainak kolore gorriz, iraganeko zubi eta geroaren iturri…” horra hor 30 urtez Jarrai, Haika eta Segi.

Iharduera horrek espetxeratuko du Eneko, antolakuntzarako gaitasunak, ilusioak eraberritzeak, eskerga militanteak, bestelako aurpegi bat ere ezagutu behar izan duelako ezinbestean, etsaiaren jopuntuan etengabean egotearen aurpegia.

Lan politikoa bortizki erasotzen duenak berak ateratzen du demokrazia honen argazkirik zehatzena, eskubideak bahitu eta hitza ixilarazten duenak berak nabarmenduko ditu demokrazia honen alderik ilunenak eta etorkizuna kartzelez eta errepresioz erein nahi duenak, gero eta argiago ikus dezakegun demokrazia honen argazki lausotua baino aurkeztu ezingo du .

2010. urte hau bereziki gogorra izaten ari da ondarrutarrontzat, urte hasieran pairatu behar izan genuen erasoalditik, orain Enekoren espetxeratzea dator, Loren urteetan herriko alkate izandakoa Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren bitartean. Testuinguru honetan, Estatuak ezein Prozesu Demokratiko zapuzteko erabakiaren erdigunean egin beharko diogu aurre independentziaren bidean marraztu berri dugun bideari. Izan ere, espainiar estatuak ez du inoiz “soilik bide politiko eta baketsuen” aldeko hauturik egingo.

Estrategia politikoaren berdefinizioa egin dugu, “Zutik Euskal Herria” ebazpenak mugimendu anitz eragin ditu, Bruselako Adierazpenak Euskal Herria munduan dagokion oiartzunaz eta lekuan jarri du eta Euskadi Ta Askatasunak argi hitz egiteaz gain oztopoak non dauden agerian utzi du. Honakoa da Ezker Abertzaleak hautatu duena, unilateralki baina ez gaitezen nahastu, aldebakarkortasunez erabakiak hartzeak, ez ditu gainontzeko eragileak dagozkien arduretatik kanpo uzten. Salbuespen egoera gaindituko duten gutxiengoak adosteaz, independentziaren aldeko mugimendua sendotzeaz eta eratzeaz, marko demokratikoa egikaritzeaz ari garenean, Estatuaren urduritasuna nabaria da eta ondo ikasi dugu urteetan urduritasunetik zer eratorri den. Beraz, antolakuntzarako eta borrokarako garaiak izaten jarraitzen dute honakook. Enekori, senide eta lagunei gure babes eta elkartasunik beroenak eskaintzeaz batera gaurkoan era berezian helarazi nahi dugun mezua hau da: antolakuntza eta borroka. Irabaziko dugu!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
GORA SEGI!
GORA ENEKO!”

ONDARROAN ere MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEN

ONDARRU beti izan da herri bizixe,eta horren adibide argixe gure kaleetako paretak eta buzoik ixan diz.Hori historixi re.Badaruau denbora bat ,geure herrixan agertu ixan dan hainbat mateixal jasotzen,(kartelak .aldizkarixak,diru libretak.eskutitzak……)eta horrela jasotzen jarraitzeko asmoa daukagu.Hori aurrea eruteko zuen beharra ere badakau eta hori dela ta mezu honen helburu horixe da.Danok gordeten douz ,paper hau edo beste aldizkari edo argazki interesanten bat edo… EZKER ABERTZALI bere osotasunin, AMNISTIXAN MUGIMENDU edo ta Borroka desberdiñakin (langile ,gazte,ekologia…) loturiko mateixala ixango litzateke.Aldez aurretik eskerrak,eta gurekin harremanetan jartzeko TXOKOra edo gure korreo elektronikora bideratu dezakezue.