Ezker Abertzali
ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAren HERRI BATZARRA bihar AZAROAK 27
NATURA izango da hizpide, bihar azaroak 26, ONDARROAN
EMAKUMEEN KONTRAKO ERASOEN AURREAN MOBILIZATU
Ondarroako ezker abertzaleak gogor salatzen du asteburu honetan emakume batek jasan duen indarkeria sexista. Agerian gelditu da, datu estatistikoen gainetik, emakumeon kontrako indarkeria sexista, egunekotasunean bizi dugun arazoa dela. 2010ean beraien bikote edo bikote-ohien eskuestan hil diren 6 emakumeen atzean, hainbat emakume zapaldu daude; beraien bizitza zapuztuta tratu txarrak modu sistematikoan jasotzen dituztenak.
Emakumeok indarkeri sexistarik gabe bizitzeko eskubidea dugu. Nahiz eta, emakumeon eskubideak ofizialki errekonozituak izan, errealitatean urratzen direnaren adibideak ugari dira. Berdintasun formalaren garaian gauden honetan, eskubideen jabekuntzaren auzian dauden hutsuneak agerian utzi behar ditugu.
Euskal Herrian garai berriak datozela esan arren, euskal emakumeon egoera bere horretan mantentzen da. Emakumeok sufritzen dugun indarkeria, patriarkatuaren oinarrituta dagoen botere erlazioen adierazle latzena da. Indarkeria hori, emakumeok jendartean sufritzen dugun gutxiestetik eratortzen da eta egiturazko arazoa izanik, jendartearen eraldaketa sozialean aurkitzen da bere gaindipenerako gakoa.
Ezinbestekoa da beraz, emakume eta gizonezkoen arteko parekidetasuna aldarrikapen hutsaletatik aldenduz, barneratzen eta gauzatzen den konpromisoa izatera pasatzea.
Euskal Herrian aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko prozesuaren garapenak jauzi berri eta kualitatibo bat ekarriko du gure herriaren askapen prozesuan. Emakumeok aldaketaren eragile eta aldaketan eragin beharra dugu, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egitea ezinbestekoa baita.
Hori dela eta, Ezker Abertzaleak bihar AZAROAK 24 arratsaldeko 7:30ean Alamedan Berdintasun Kontseiluak egingo duen konzentraziora dei egiten du, herrian izan dugun azken eraso hau salatzeko.
Beraz, indarkeri sexistari aurre egiteko denon konpromisoa ezinbestekoa da. Kalera atera gaitezen!!! Emakumeon aurkako eraso gehiagorik ez!!! Emakumeon borroka aurrera!!!
“HARTU BERBI” herri ekimena martxan
Ilegalizazioen garaia hasi eta 2003-2007 legealdian Ezker Abertzalea izan zen kanporatua. 2007-2011an, ordea, kanporatua herri osoa izan dela esan dezakegu, beti ere legealdi bietan kaltetu nagusia Ezker Abertzalea barik Ondarroako herria izan delarik.
Horregatik, bazterketa politikoaren etena eta udal funtzionamenduan iraulketa eragitea beharrezko da, azken bi legealdiok, Ondarroan izan duten ondorioak ikusita.
Ezker Abertzaleak aukera politiko guztiak ordezkatuak izango diren Udaletxea nahi du Ondarroarentzat. Are gehiago, indar politikoetaz harago, herri sektore guztiak udalaren parte aktibu bilakatu behar direla uste dugu, horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak ezarriz.
2011ko maiatzean burutuko diren udal hauteskundeen hurbiltasuna dela eta ezker abertzalea ideia berriekin, lanari ekiteko gogoz eta ilusioz eta herritarrekin landutako Herri Programa batekin aurkeztuko dela jakin arazi nahi dugu. Jada abian dugun HARTU BERBI, Herri Programa lantzeko diseinatu berri dugun kanpainarekin, herritarrekin batera landutako Herri Programa adostea dugu helburu.
Iza ere, HARTU BERBI herritarrak eta harremanak oinarri dituen ekimena da. Kultura, kirola, emakume, gazteria, 3.adina, hezkuntza, euskera, hirigintza, demokrazia parte hartzailea, ingurumena, soziolaborala, etorkinak, ongizatea, auzoak eta denbora librea esparruetan sailkatuta dauden 1000 herritar inguru bildu nahi dituen harreman dinamika da. Arloz-arlo jendearen ekarpenak jasoko ditu urtarrila-otsailerarteko lehen fase batean, urtarrila-otsailean mintegi eta jardunaldiak burutuko dira ekarpenen eztabaida eta sintesirako eta azken fase batean Herri Programan jasoko denaren zehaztasunak egingo dira.
Beraz, zeuk be hartu berbi!
JARDUNALDIEN HURRENGO EKITALDIA , AULESTIn
SANTI eta JOSU GOGOAN
ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAk SAHARAR HERRIARI ELKARTASUNEZ
SAHARAN GERTATZEN ARI DIREN GERTAEREN INGURUKO OHARRA: ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAK GURE ELKARTASUNA ETA DOLURIK SENTIKORRENA AGERTU NAHI DIOGU GAUR SAHARAKO HERRIARI ETA RASD ri(FRONTE POLISARIOari) , HONEKIN BATERA GURE HASERREA ETA MESPRETXUA MARRUEKOSeko GOBERNU TIRANO ETA DESPOTARI. URRIAREN 9tik BEREN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKAN DITUGU 20.000 SAHARAUI AAIUNeko HIRIAN. SAHARAUIAK BERAIEN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA BAKETSU BATEAN MURGILDUAK DIRA BAINA MARRUEKOSeko GOBERNUAK EZ DU GERRA ETA ZAPALKUNTZA BESTE EZER ESKEINTZEN. LEHENIK 14 URTEKO GAZTE BAT ERAIL ZUEN MARRUEKOSeko POLIZIAK ETA ATZO ASTELEHENEZ ERASO BORTITZ ETA KOLDAR BATEKIN , GUTXIENIK 11 HILDAKO , EHUNDAKA LAGUN ZAURITU ETA MILAKA SAHARAUIAR ( GAZTE, HELDU, GIZON ZEIN EMAKUME ) KANPORATU DITU ERREFUXIATU EREMUTIK. BASAKERI HONEN AURREAN. ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAK, EUSKAL HERRIAN ZEHAR ANTOLATZEN ARI DIREN PROTESTA EKITALDIETAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATZEN DIZUE . GORA SAHARA ASKEA.
![155553_unai_urruzuno[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2010/11/155553_unai_urruzuno1.jpg?w=636)









