PNV eta Deia guzurretan dabizela salatu dau Ondarruko Bilduk

bildu.info/ondarroa

Badakigu hauteskunde kanpainan gaudela eta Ondarroako PNVk Bildurekin duen jarrera erasokorra are gehiago nabarmendu daitekeela egunotan. Gezurrak asmatu eta zabaltzeraino heltzea ordea, ez dakigu urduritasun kontua ala zer den, baina ez dugu onartuko.

Irailaren 20ko Deia eta El Correoren edizio digitaletan, Ondarroako Udalak udal langileei gabonetako paga gehiagarria ez ordaintzea erabaki duela argitaratu zen, Ondarroako PNVren adierazpen gisa. Irailaren 21ean, aldiz, Deiaren paperezko edizioan, berri berbera agetru zen, Laura Mintegik bezperan izandako ekitaldiko erreportaiaren aldamenean, oso nabarmendua. Baina oraingoan, Ondarroako jeltzaleen berbetan barik, erabakia (paga gehigarria ez ordaintzea) egintzat ematen zen Humberto Unzueta kazetariaren ahotan.

Baina zer da Ondarroako Bilduk egin duena? Ba aparteko diru-poltsa bat sortu du eta soldata gehigarria bertan laga du. Horrela, Madrilek soldaten boltsatik gabonetako dirusaria ordaintzen lagako ez balu be, boltsa berri horretatik ordainduko luke ordainsaria. Hain zuzen ere, diru mugimendu hau paga gehigarria ordaindu ahal izateko egin du Ondarroako Bilduk. Baina Ondarroako EAJk gezurra esan eta dena nahastu nahi izan du.

Behin behineko langileei hileroko soldatan gabonetako pagaren gehigarri proportzionala eman izan bagenio (Raxoiren dekretua medio), ziur gaude PNV izango zela lehenrngoa horren kontrako erreklamazioa aurkezten, orain arte egin duen bezala.

Ez da ahaztu behar Zapateroren 8/2010 dekretua (udal langileen %5eko soldata jeitsiera agintzen zuena), lehen unetik aplikatu zuela EAJk. Gainera, aurten udal brigadaren soldaten %10eko igoera salatu du PNVk, eta horren kontra erreklamazioa sartu du. Eta Lea Artibaiko Mankomunitatean lan konbenioaren negoziazio mahaia hautsi dute jeltzaleek, Bilduk eta langileen ordezkaritzak langileen soldatentzako proposatzen zutenak Madrildik agindutako dekretuek onartzen ez dutela argudiatuz.

Hortaz, nola liteke, egun batean ondarroako PNVk kale garbiketarako langileen soldata igoera kritikatzea eta, aldi berez, Bilduko udal gobernuak gabonetako ordainsariarekin hartu duen erabakia kritikatzea? Erabakia, ondarroako udala eta udal langileak kaltetuak ez izateko hartu dugu, baina PNVri ez dio axola gezurra esatea, Bildu erasotzeko balio badio.

Uste dugu Ondarroako eta nazio mailako PNV itsutu egiten direla Bilduren kontra ekitean. Badirudi ez direla konturatu gabonetako ordainsari dagokion erabakia, adibidez, udal batzak erabakiko duela eta ez udal gobernuak. Ondorioz, udalbatzak hartu behar badu erabaki hori eta udalbatza hori oraindik egin ez bada, gezurretan dabiltza.

Honen aurrean honakoa galdetu nahi diogu bai Ondarroako PNVri, bai Deiako kazetari Humberto Unzuetari, posible da zuzentzea eta egia bere osotasunean esatea?

Gertakaria oso larritzat jotzen dugu. Hauteskunde kanpainan edota kanpainatik kanpo Bilduren erabakiak kritikatzea zilegi da, ez ordea egin ez duenikpublikatzea. Eta larria da oso etekin alderdikoiak medio gezurrak zabaltzeraino heltzea.

Beraz, Deiari, gezurra zabaltzeko baliatu zen orrialde berberetan zuzenketa exijitzen diogu, horrela egin ezean artikulua sinatu zuen kazetariaren kontra salaketa jartzea aztertuko dugu.

Ondarroako Bildu, Ondarroan 2012ko irailean

LAZKAOko BENEDITARRAK ONDARRUN egon diz

Aspaldi geunkan alkarren barri, ta alla da egune  ONDARRUKO EZKER ABERTZALIn artxibategi historiku ezagutzea etorri dizena. Dakixuen modun, Lazkaon Euskal Herriko histoixa politikuai buruzko artxibategixe dakarre beneditarrak.

Dokumentuz gain, argazki, kartel, esku orri, mateixal informatiku eta abar ixan diz JUAN JOSE AGIRRE ta lagunai erakutsi dotzauenak. Urte gogorretan asko ixan diz euran arriskun gorde ixan dotxuen paperak, leku ezberdiñetan gordeta egon dizen tokixak. Eurai danai esker LAZKAOTARRAK diñozku altxor bat dakauela. Beatu bestelan dokumentu hauek

AMNISTIA taldeko lelengoko diru libreta, edo beste hau ANGEL 34 hil benin gertatutako pistola baten desagerketa

Edota ezker abertzaleko talde ezberdinen harremanak

Ta nahiz da gaur egun digitalizatata dakauzen argazkixak, paperin dakauzenak erakutsi dotzau: Ondarrutarrak Londresen manifan edo Kandido Cartagenako espetxin euana edo Angel 34kun enterru edo ipurdixak geure jendiai txapelgorrixak berotutakuk…

Amaitzeko, elkarren arteko harremanak sendotzeko, bidik ipini douz

EH BILDUn herri batzarra ONDARRUN

Berez eguaztenin deittute euan herri batzarra, bañe IGORREN atxiloketi zala ta atzeratu ein zan. Atzo arratsaldeko 5etan egin zan, bertako gai nagusixe hurrengo hauteskunde autonomikuk ixan zan.

Gogoratu be bai ezin dozuenak hauteskunde egunin egon, bai Nafarroa oinezea zuzelako, bai Benidorm aldin zazelako oporretan, bai presun bixitxan zazelako, edo futbolin kanpun jokatu bizuelako, … aukeri dakazuela postaz bozkatzeko ta hori eitteko aste barrun egunero arratsaldeko 6retatik 8reta TXOKUn jenti dala zeuei laguntzeko.  Inoiz baño aukera gexen dakau aurten gorenea allateko, beraz boto bat be ezin geinke galdu. LAURA LEHENDAKARI!