Aurrea du Gazteon Eskutik ekimena Lezon!

Baixakun hasi eta Domeka arte Lezo euskal gazte borrokalarixan etxi ixango da! Bertan loratuko da udabarrixe. Ernai gazte antolakundik urtero modun formakuntza politikurako eta aisialdirako eskaintza zabala dauke udabarriko ekimenin.

Euskal Herri aske, sozialista eta feministi loratzen jarraitzeko inddarrak hartuko dabe ehundaka gazte iraultzailek egun honetan. Domekan Iruña jungo diz aberri eguneako EH Bilduk deitxu daben ekimeneta eta danok batea NAZIÑOI gazela aldarrikatuko dou.

Egualdixak lehenego egunin lagundu ez arren, ehunke gazte ixan diz Lezoa bertaratu dizenak! Zelan ez, Ondarrutarrak be bai!

Hamen lagaten douz bixaldu doskuezen argazki batzuk.

Jesus Artetxe Malaxetxebarriak 96 urte bete dotxuz gaur! Zoixonak!

Gaur gure “Zarrak” 96 urte handi betetxuz ta hori ospatzeko kuadrillatxu batu gaz berai egun hau gozua etxeko. Guk beti esan ixan dou gazte-zarrak dazela eta zar-gaztik, bera azkan honetaku dela baieztatzen dou. Beti bixarko egune programaten, datorren urtin hau eta besti eingou, gauzak hobetzeko (gaur be planukin baja gazku).

Zemat mille raziñoi Marmitxako eitxun ezingo genduke konta. Altxor handi baten latxeik gordetetxu botatzen dotzan, atun, patata, kipula… Kantidadik. Gorputzak laguntzen dotzan bittartin, Plazagañeko marmitxakun ekipu zuzentzen jarraitxuko dabela siñatu ban aspaldixan, ta berbi beteten da.

Arrantzali lanbidez (makiñetan), jubila ondoren, udaleko zinegotzixe, kartzeli be ezagutu ban urte pare baten, koziñero mayorra urte askun Plazagañin, Txokuko lan taldeko partaidi… Bertolt Brechten esaldixe berai espreski eindaku dala pentsatzen dou,…. Ta badaz bixi guztin borrokatzen dabenak, horrek diz ezinbestekuk.  Matxe zatxua Zarra!

Martxoak 31 (domeki) Danok ABERRI EGUNEA IRUÑA, NAZIOA GARA!

Datorren domekan (M-31) Euskaldunok ABERRI EGUNE ospatzen dou ta hori dala ta Ezker Abertzalik IRUÑA juteko deixe etxen dau NAZIOA GARA lelopin. Burujabetzin aldeko aldarrikapenak etxea jungo gaz, eta ospatzea be bai (zeatxik ez). Ondarrutik autobuse atako da berta juteko, emon ixenak ALAI eta ANAITASUNA tabernetan edo EH Bilduko Bilgunin. Autobusak 9:00xetan Zaldupetik urtengo dau. Emon ixenak lelengotik! Horreaz batea gogoratu domekan Ikurriñak iseitxi etxeko leihutan.

POSTA bidezko botu martxan!

Ondarruko EH Bilduk martxan ipini dau posta bidezko botuk etxeko aukeri Apirilak 21in eingo dizen hauteskunditako. Egun horretan herritxik kanpun bazaz edo biharra tokaten gatzulako ezinezku dozulako hautes mahaire jun edo makal zazelako edo…. erabili zeinke aukera hau.

Hau dana aurrea eruteko, Ondarruko EH Bilduk lokal barri bat zabaldu dau Alde zaharrin lenako Garoa dendan (Kebaban aurrin). Berta hurreatu zeinke edozer zalantza argitzeko ta horretaz gain telefono bat ipini de martxan helburu bardiñaz, 603211452. Lokala astelehenetik baixakure eongo da zabalik, goxitan eguerdiko 12:00 xetatik 13:00 ta, ta arratsalditan 18:00 tatik 19:30 ta. Zeuk be ERABAKIko dozulako ALDAKETA!

ANPOLAIk be lagagatxu!

Ixenez DOMEKA LARRINAGA AZPIAZU ezizenez ANPOLAI, gaur 87 urteaz agur esazku. Zeñek eztau ikusi Alde Zaharretik DOMEKA, ziarru ahuan ta jertsin pegatiniaz? PRESO ta IHESLAXAN aldeko pegatinakin, guk ez dakiau nundik ataten zitxun bañe bai ala bai beti eukan bat soñin. Guk ezagutu gendunin Eusko Alkartasunako bazkidi zan (dakauzen artxibutan halan agertzen da) hortik aurrea bera Herri Batasunaku eizanela kontatu ixan dosku. Plazagañeko Marmitxaku eintzallin lantaldeku, beran biharra, patatak txikitxi zan, eta halan jarraitxu ban osasun arazuk alla arte. Zemat mille kilo patata pasa ete diz beran eskutatik geuk be ez dakiau. Ez zan argazkixetan urteteku, asko kosta gazku topati bañe aspaldiko bat billatu dou.

Arduradunak beharrezkuk ixaten diz bañe holako jentiaz ezta iñor kapaz guri aurre etxeko, Betirarte LAGUN!

Gaur guk argi dakau, EH Bildu botako dou!

Gogoratu gaur hauteskunde egune dala ta gerua ta gexa gazela ezkertiar eta abertzalin aldeko bozki botaten douenok. Ez ahaztu bi boto paper sartu birdouzela hautesontzixetan, bata senaturako (sepia koloreku) eta besti kongresurako (sobre zurixin). Botuk bihir ixan ezkeo, EH Bilgunin eukikozue egun guztin tzir. Itxura guzti dauke olatu alde dakauela, emon bultzadi zeuk be ta bozkatu EH Bildu! Berbakuk gazelako eta esaten douena etxen douelako! Antifaxistak beti!

Betiko lez, TURRUNIN emaitzak sartzen jungo gaz illuntzeko 9 xetatik aurrea (kontaketak ein ahala).