Bixotza banatute

Gaur zapatu, ONDARRUTAR askorek bixotza banatute eukiko dou. Asko BECea jungo diz

Ta beste askok AITZOL ARAMAIOaz gogoratzeko dazen ekitaldixetan parte hartuko dabe.

 

Be bai erakutsi dozku pertsona bat bi tokitxan ezin leikela egon, beraz, bai batzuok bai bestiok bat etxen dou bi ekitaldixekin. Ondo pasa ta gabaz Ruperreaz gozatu ahal ixango dou.

Urriak 9 (martitzena): Turrune berbetan, Radixun

Gogoratu: bixar turrune irratsaxu hasiko da, 12etatik 13era, Radixu irratian. Datorren hauteskundin ingurun eingo dabe berba EHbilduko zerrendetan dun jente ezagunaz. Nahibazue, bixaldu zeuen galderak honaxe: otzara@hotmail.com

Hauxe ixango da irratsaio berezixan egitarau:
Martitzena: Oscar Matute
Baixakun: Pello Urizar
Urriak 16: Laura Mintegi
Urriak 19: Maribi Ugarteburu

Eta gogoratu Radixu Irratia internetetik be entzun ahal dozuela: www.radixu.info

111 ONDARRUTARREK dagoeneko bozkatu dabe korreoz. LAURA lehendakari!

Daneako 111 lagun pasa diz  ONDARRUKO Txokutik postaz bozkatzeko. Korreoz botu emongo dabenan inoizko kopururik handixena da. Egixe da, sasoi honetan pila bat herrittar, gehixen bat edadekuk, oporreta juten dizela, gehixen bat Levante aldea. Datu bat emongo dou, adibidez BENIDORMen 27 herrittarrek bozkatuko dabe (laster martxa honetan TXOKU zabaldu biko dou bertan), bañe beste talde batek Kanariar irletan be bozkatuko dau. Gero Bartzelonan, Granadan, … Esandaku, gure boto guztik beharrezkuk diz, ta ondiokan bada astixe, egun horretan ez bazaz herrixan bozkatu ahal ixateko, urrixak 11 da azkanengo egune korreoz botu emoteko. Ez laga atzanengoko eguneako. Edozelako dudaik badakazu be, agertu TXOKUTIK aste barrun arratsaldeko 6retatik 8reta bittartin ta bertan ahaleginduko diz esku bat botaten.