SORTUn laneako prest

Hasi de martxan  SORTUn eratze prozesu. SORTU Ezker Abertzalin erreferente politiku ixan bihir de; eta Euskal Herri askin alde lanin eta burrukan dabizen sozialista eta independentiston adierazpen politiko barrixe ixango da. Hori dala ta, beronen oinarri ideologikuk, ildo politikuk eta antolaketa eredu definiuteko ponentzixi landuko dou herriz-herri, baitte Ondarrun be.

Horretarako ponentzixi bera azaltzen dan kuadernilluk banatuko diz eta eztabaidak emoteko herri batzarrak antolatuko douz. Hortaz, adi datozen hilabetitan eingo dizen deialdixai.

Ixan zeu be Sortzaile eta parte hartu!     http://sortu.net/ie.htm

Bialdekotasunaren ordua da

Tasio Erkiziarekin batera idatzitako artikulua

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irteera eman behar zaio. Aski eta nahiko da etengabeko sufrimendua eta giza eskubideen urraketekin! Enara Rodriguezek, Logroñoko kartzelatik irteeran bizi izan zuen kalbarioari stop esan behar zaio. Preso gaixoekin daramaten politika kriminala gelditu araztea premiazkoa da. “Parot” doktrina aplikatzea jasangaitza egiten zaigu.

Gobernuarekiko disidentziak torturatua izateko arrisku bizia du. Eta egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketa armak desegiteko, presoak herriratzeko eta biktima guztiei zor zaien aitorpena egiteko. Herriak modu ezberdinetan ozenki eta zorrozki esan digu zein den bere nahia eta exijentzia. Baina batzuk entzungor darraite. Ez dirudi, herritar gehiengoaren oihu ozena askorik inporta zaienik. Beraien kezka ez da giza eskubideak errespetatzea, interes politiko partikularrak zaintzea baizik. Eta horretarako, denak balio du.

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irtenbidea eman behar zaio. Egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da.

Irakurtzen jarraitu