Aurreko zapatun, Sortzaile prozesun parte hartzen ari garen dozenaka lagunok SORTUk garatu beharreko komunikaziñoi ereduaz eztabaidatzeko batzarra ein gendun Andoainen. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herri ezberdinetako 80 lagun inguruk, komunikaziñoi politiku errotik berritzeko premiaz eztabaidatu zuten, eta norabide horretan Sortu-k burutu beharreko hausnarketa eta lanaz. TURRUNE bertan egon zan.
Ezker Abertzali
Ondarruko SORTU batzarra (antolaketiai buruz)
Gogoratu, gaur arratsaldin Ondarroako SORTU batzarra, animatu eta parte hartu
U26, zapatu, SORTUn herri batzarra ONDARRUN
Eskerrik asko 2012xan geuaz egon zazen guztioi!
Badu 2012. urti eta badator 2013.a. Turrune ahaleginddu de egunez egun herrixan barri emoten, eta lortu douela pentsaten dou. Einddouena ezin ixango gendun ein dakauzen laguntzailik euki baik. Eskerrik asko notizixak, idatzixak, argazkixak, kartelak… bixalduzuezen danoi!! Segi laguntzen hamendik aurrea be!
Turrunak inddartute amatxuko dau urte zaharra, eta inddartute hasiko dau barrixe. Ixan be, aurten sendotu eindde gure proiektu. Urtarrilin 15.000 bisitxa euki genduzen; Abendu 25.000 bisitxaz amatxukou. Turrune sortu gendunetik 430.000 bisitxa euki douz, munduko txoko desberdinetatik. Eta egunero egunero 700 bisitxa inguru eukitxen douz. Eskerrik asko Turrune irakurten dozuenoi. Anima, eta bixaldu zeuen aportazinoik.
(Ezin jakin zemat bixitxa dazen benetan Spain eta Francetik, eta zemat Euskal Herritxik!)
Datorren urteako notizixa batzuk preparata dakauz ya: danak etxea ekarrikouzela, autodeterminazinoi erreferenduman fetxi ipinikouela… Geure eskutan da horrek notizixok publika ahal ixati! Baine horretako bihar asko ein bir dou.
Urte barri on danoi!
TXOMIN, Askatasun haixi za
Zapato arratsaldin 2. SORTU batzarra ONDARRUN. Parte hartu!
Bigarren ponentzixi HEMEN, irakurri eta gero, edozer duda edo zalantza euki ezkero zapatun danon artin eztabaidatuko dou. Gainea zapatun umikin jun leike batzarrea, haurtzandegixe egongo da ta. Barriztasun gexa jungo gaz sartzen geldike-geldike.
Abenduan 15 zapatu, bigarren SORTU batzarra ONDARRUN
Sortzaile prozesu martxan da bixi-bixi eta horren erakusle, SORTUk kaleratu daben lehen batzarrei buruzko datuk:
- Oinarri Ideologikoen inguruko lehen batzarra 240 herrietan burutu da.
- 208 herrietako datuak bildu ditugu oraingoz, hauek lirateke:
- 5.044 lagunek hartu dute parte 208 batzar horietan. Guztira, falta diren herriak kontuan izanda, 5.500 lagun inguruko parte hartzea aurreikusten da lehen batzarretan.
- 3.265 gizonezkoak eta 1.779 emakumezkoak.
- Parte-hartzaileen %53,5a 35 urtetik beherakoa da, 2.700 Lagun hain zuzen.
- Parte-hartze handiko batzarrak izan dira, eta hainbat herrietan, bigarren saio bat burutu behar izan dute.
- Ekarpen asko bildu dira: 400 emendakin alternatibo inguru bildu dira eta 500 testu hobekuntza inguru jaso dira.
Datorren abenduaren 15ean, SORTUren eratze prozesuaren bigarren batzarretan parte hartuko duten lagunek landu eta eztabaidatuko dituzten eduki eta ideia nagusiak hementxe:
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da SORTUren ildo politikoaren elementu nagusiak zehaztea, SORTUk haietan oinarrituta jarraituko baitu hasitako bidetik eta beraiek izango baitira proiektu independentista, sozialista, feminista eta euskaldunean jasotako helburuak erdiesteko bidean gure borroka politikoaren egokitasuna ziurtatzeko bermea eta euskarria.
Horrela bada, honakoak lirateke elementu nagusi horiek:
- Estrategia politikoa
- Taktika politikoa
- Konfrontazio Demokratikoaren fasea
- Gatazkaren Konponbidea
- Nazio eta Jendarte Eraikuntza











