Jente asko batu de kofraxan Arraiz entzuteko

image

image

Ikusten dozuen latxeik kofrai zarra jendez bete da HASIER entzuteko. UNAIk hitzaldixai sarreri emotza

3eta hortik aurrea 20 bat minutuko hitzaldi txiki bat bota dau HASIERrek. Argitxu dau berak nahixa ixaten dauela jentin kezkai eta zalantzai erantzun, eta holan ixan da.

12Ordu bat terdixak pasata amatxure ekitaldixe eta amaitzeko argazki bat ata dabe gogoratzen nartxoak 7xan BECea juteko gonbiti dakauela. Autobusetako zerrendak zabalik daz ANAITAn eta KULIXKAn.

14Amaitzeko esan birdou laster epaitegire jun birkodala gogoratu dotzauela (erdi katxondeuan) eta berak irrifar hau eskeñi doskule kofrai zaharreko eskillaretan

hasier arraiz kofraxako eskillaretan 2015-02-28

Hauxe idatzixe jaso dou, aurreko legegintzaldiko (2007-2011) udal gestorin kontrako desobedientzixiai buruz

“ESKUBIDERIK EZ BETEBEHARRIK EZ” DESOBEDIENTZIA KANPAINA DELA ETA HERRITAR BATEK JASOTAKO MEHATXUAREN AURREAN KANPAINA HAU BEHIN BETIKOZ IXTEKO HONAKO HAU ADIERAZI NAHI DUGU:

2004ko abuztuan, “Eskubiderik ez, bete beharrik ez!” kanpaina habiatu genuen. Kanpaina horretan sakonduz, 2005eko urtarrilean desobedientzia zibilari ekin genion udal zerga eta tasak ordaintzeari uko eginez.

Ilegalizazio garaiak ziren, apartheid egoera genuen udalean. Hauteskunde emaitzak kontuan hartu gabe, ezker abertzalea udaletik kanpo utzi zuten. Bigarren mailako herritarrak ginen, eskubiderik gabeak, eta ondorioz udalak ez zuen gure zilegitasuna merezi.

Irakurtzen jarraitu

Zer bir dau Ondarruk?

Hurrengo lau urtitan zer bir dau Ondarruk?

Hauteskundik datozela eta, hoixe galderi etxen dosku EH Bilduk. Hauteskunditako programi herritxarrakin batea nahi dau ein, eta horretako hauxe ixango da egutegixe:

– Martxun 8rarte proposamenak jasoko diz batzarretan, mintegixetan, buzoitxan eta inkestakin.

– Martxun 14an herritxarrakin batzarra eingo da, jasotako proposamenetatik prioridadik aukeratzeko.

– Apirilin hauteskunditako programi eta zerrendi onartzeko batzarra eingo da.

Parte hartu eta emon zeure iritzixe!

Ondarru, danon artin!

image

Udalan 4 urteko biharra baloraten

Gaur EH Bilduk antolatu dau udalan 4 urtik balorateko ekitaldixe.

On dala 4 urte “herrixe udaletxea” esan gendun, eta on einddako biharra balorateko momentu de.

4 urtin gauza asko einddiz: batzordik eta auzo batzarrak martxan ipini, etxelila zabaldu, Iturribarri eta Iperkali konpondu, Zaldupen bedar artifiziala ipini, subkontratazinoi prekaixuk eten eta kalidadezko lanposto publikuk sortu, zergak ordaintzeko dirulaguntzak pobretute dazen familixantzako, prezixo publiko justuauak eta progresibuauak, UEMAn sartu, konposta, sorkuntza guni Guzur Etxin, Alfa zabaldu…

Bai, gauza asko einddiz, eta hurrengo urtitan gauza gexa einbir douz, Ondarru iraixe, solidaxu, euskaldune eta alaixe lortzeko. Baine horretako herritxarran inplikazinoi derrigorrezku de. Ondarru, danon artin!

image

image

image

image

image