NAFARRAn egunin eonga BAIGORRIn

IMG_20140427_120705

Urtero latxeik sasoi honetan NAFARRUn eguneko ospakizunetan eon ga Izpegi azpixan. Han ikusi dou, adibidez, “Inglesa” Pamielako liburuk saltzen, edo Nekane panderu joten… Egueldixe nahastau euki dou, ontxe aterkinak zabaltzen eta minutuk pasata eguzki galdatan, baine jentik ez dotsa huts ein urteroko deixai.

IMG_20140427_120747

Ez da ikuskizun faltaik eon. Bezperan MIKEL LABOAn omenez antzerki ta kantu emanaldixe eon zan (ahue zabalik laga ginuzen a capela kantabenin MIKELen kantak) ta gaur egun guztintzir musika, kanta, dantza…

IMG_20140427_120737(1)

TURRUNEruk oporretan

Asko diz egun hauetan kanpoa urteten daben herrittarrak opor txikixak hartzea eta bide batez egunerokotasunetik deskonektaten dabenak. Kanarieta edo Landeta, Benidorm aldea edo Rioja, Londres, Sevilla… eta beste asko Euskal Herriko lurralde desberdiñak ezautzea mobiuten dizenak. Ziur argazki pila bat ataten dozuela, ba guk zuek atatako argazkixak gustoa hartuko gendukez, beatu adibidez ARALAR aldetik bixaldu doskune:

oneAnima zeuek be eta bixaldu argazkixak helbide honeta: otzara@hotmail.com

Apirilan 20xan Aberri Egune IRUÑAn: ‘Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA’

2014ko aberri egune

Aurtengo ABERRI EGUNE IRUÑAn ospatuko dou, datorren domekan apirilak 20xan eta lemi ixango da “Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA”. Egun osoko egitarau antolatu dabe Independentista mugimenduko kidik. Martxi eguerdiko 12:00xetan hasiko da Golemetan eta Sarasate Pasealekun amaittuko da, gero, bertan ixango da ekitaldi politiku. 15:00etan herri bazkaxe Anaitasuna kiroldegixan, eta INDEFESTA arratsaldi eta gabaz Iruñeko Alde Zaharrin. Adin guztixetako jentintzat ikuskizunak eta jaixe! Zeure zain egongo gaz!