Urriak 4 (eguaztena) konzentraziñoi Zubi-Zahar ikastolan, Bizkaiko ostalaritza Greban!

Bizkaiko ostalaritzi mobilizaziñoikin hasi de ( jangeletako bihargiñak, ospitaletako sukalde eta kafetegixetako langillik, 3. adiñeko egoitzako langillik..), lan eta soldata duiñak eskatzeko eta Urrixan 4an 11an eta 12rako Greba deialdixe ein dabe. Hori dala ta, Urrixan 4 an (eguaztena) konzentraziñoi bat eingo dabe herrixan Zubi-Zahar herri ikastolin atarixan eguerdiko 12:30tan. Biharra etxen dabenak, kondiziñoi duiñak eukibitxuelako, jo ta ke eskubidik lortu arte!

PENTSIONISTAK BORROKAN!

Euritzan egoti Alameda erdixan ezta gozu ixaten bañe gaurko beru ezta osasuntsu halan da be han egon diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin euran eta danon erreibindikaziñoin alde etxen. Gaur 150 lagun batu eidiz esazku antolatzalletako batek, tartin alkati ta kontzejal bat. Borrokan eindde gauzak lortzen diz etxin egonda jamonik be eztozku eingo! Astelehenin osteabe Alamedan batuko dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK hasieri emotze kurtso barrixai!

Egueldixe lagun euki dabe gaur herriko PENTSIONISTAK kurtso barriko lelengoko enkarteladan. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta atzin 150 lagun batu eidiz esazku antolakuntzako batek, tartin alkati eta bi zinegotzi, 20 minutuko egonaldixe ein eta gero JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi ta datorren astelehenin be han batuko dizela eskakizun bardiñakin: IPC erreala, PENTSIÑOI publikuk eta duiñak eta Genero-arrakalak ezabatzi.

PENTSIONISTAK kalin!

Gaur eguerdixan batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK opor aurreko azkan konzentraziñoin. Gaur 167 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik, tartin herriko alkate barrixe. Inddarrak hartute Irailan 25 in bueltatuko dizela konzentraziñoitxa be esan dozku, on udiaz gozati tokaten gakue. Jo ta Ke helburuk LORTU ARTE!

ALAMEDAko PENTSIONISTAK JO TA KE!

Beste behin be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 165 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik. Datorren asteleheneku ixango dala ongo kurtsoko atzanengoko elkarretaratzi be esan dabe ta udan inddarrak hartu eta Iraillak 25 in osteabe jarraitxuko dabela konzentraziñoikin. Badakixue, astelehenin DANOK ALAMEDA! JO TA KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

PENTSIÑOI DUIÑAK danontzat!

Astelehena, ta hantxe ikusi douz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Egueldixe lagun euken gaur pankarti zabaldu dabenin. Gaur 155 lagun egon eidiz esazku antolakuntzatik ta 20 minutu bertan egon da gero datorren astelehenin be bertan batzeko geatu diz. Jo Ta ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Astelehenero latxeik han eon diz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. 1080 euro eta Gizarte segurantza propixuk eskatzi ez da justu? edozeñek jaso bileuke gutxieneko hori bixitxa duin bat aurrea eruteko, kalea urten biharrik baik. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, ta datorren astelehenin be han eongo eidiz. Jo ta Ke lortu arte! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi.

Gaur be pentsionistak kalin!

Astelehenero morun herriko pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata dotxuez!

150 bat lagun batu diz alamedan IPC erreala, pentsiñoi publiko eta duinak, genero-arrakali ezabatzi… eskatzen.

Datorren astelehenin be bertaratzeko deixe ein dabe eta zapatu honetan 12:00etan kalekutzeko eskilaretan eingo dan kontzentraziñoire batzea anima dotxuez herritxarrak!