Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Etxin geatzekuk ez diz gure herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti Alamedan. Gaur 135 lagun batu diz ta 20 minutuz egon diz bertan eta betiko modun astin egon dizen albistik kontatxuez: alde batetik, baixakun anbulatoxo aurrin egon zile bertako langilliai elkartasune emoten ta ongun be han eongo eidiz baieztatu dabe; beste alde batetik, datorren asteako herri mailako manifestaziñoi bat etxi be proposa dabe eta beste eragile batzukin landuko dabela. Etxin geatute ixer ez da lortzen, borrokatuaz bai. Jo ta Ke LORTU ARTE!

OSASUNGINTZIk danok ikutzen gatxu! Baixakun Anbulatoxun aurrin egon zan konzentraziñoiko irudixak diz azpikuk (PENTSIONISTA ugari agertu zin berta) ta Zubi-Zahar herri ikastolako umik be ELKARTASUN keinu bixaldutzen bertako langilliai.

Herriko PENTSIONISTAK BORROKAN jarraitzen dabe!!

Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Gaur 135 lagun batu diz pankarta atzin bertan egon diz 20 minutu ingurun eta astin eon dizen albistik kontatxue: Ikusirik Anbolatuxun egoeri zelan dan, talde bat (Ikastetxitako gurasuk, ZATOZTE, bertako langillik…) hasi de elkartzen zeozer etxeko asmuaz eta Alamedako PENTSIONISTAK horraxe taldea batu dizela argitxu dabe. Horretaz gain, datorren baixakun Anbulatoxo aurrin dazen etxen konzentraziñoitxa (goxeko 10etan) batuko diz herriko PENTSIONISTAK elkartasune erakusteko. PENTSIÑOIK dizela edo ta OSASUNGINTZI babestu birdouelako, kalea urteten jarraitxu birdou. JO TA KE LORTU ARTE!

PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Astelehenetako ohitxuriai jarraitxuz gaur be Alamedan ikusi douz herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun batu diz pankarta atzin 127 herrittar eta 20 minutun egon diz bertan. Pentsiñoi duiñak eskatziaz gain, herriko Anbulatoxun dan egoera kazkarraz arduratute agertu diz. Herrixan firma bilketa bat etxen hasitxe daz eta eurak be bat eindabe ekimen horreaz. Horretaz gain Anbulatoxuko langillik egunero elkarretaratzik etxen hasitxe daz (goxeko 10etatik 10 eta 10 bittartin) eta jenti animaten dabe berta hurreatzeko Elkartasune erakusteko. Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Eskubide Sozialan alde gaur be Alamedan!

PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzeko batu diz gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 137 herrittar jarri diz (tartin alkati eta bi zinegotzi). 20 minutuko egonaldixe eindabe (beti lez) eta astin egon dizen ta egongo dizen barrixak entzun ondoren (Hainbat udaletan aurkeztutako moziñik onartute gero hurrengoko pausuk EAEko gobernu barrixai euran eskakizunak aurkezti ixango da, Antxoa egunin M-18xan, eskualdeko elkarretaratzi eongo da kalekutzeko eskillaretan, horrez gain boletuk hasi diz saltzen Europar batasuneko herrietako pentsiodunen topaketak finantzixateko,...) datorren astelehenin be osteabe bertan batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

MAIATZAK 1 LANGILLE EGUNE, guazen IRUÑA!

LANGILE BORROKA ZABALTZEN! Eskubidik-Subirotasune- Aldaketi, lelopin ospatuko dau L.A.B sindikatuk Iruñan aurtengo Maiatzak 1a. Badalako zertaz borrokatu: lan baldintza duiñak,estabilidadi,…batu zeube borroka. Aurtengo Maiatzak 1a berezixe ixango da, 50 urte betetetxulako L. A. B. sindikatuk eta manifestaziñoin ostin ekitaldi bat eingo dau Anaitasuna kiroldegixan. Herritxik autobuse ata dabe berta juteko, azpixan dakazue egitarau.

PENTSIONISTAK BORROKAN gaur be!

Alamedan ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 135 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk. 20 minutu bertan egon diz ohiku dan latxeik eta gaurkun komenta dabe Langillin egunaz (MAIATZAK 1)eko mobilizaziñoikin bat etxen dabela. Borrokatuz gauzak lortzen diz, etxin egonda ixebez! Jo ta Ke LORTU ARTE!

PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Euzkixe bai bañe fresko euki dabe gaur Alamedan batu dizen PENTSIONISTAK.12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 180 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik. 20 minutu bertan egon ondoren amaitu dabe eta datorren astelehenin osteabe bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Ondo merezitxako oporrak amatxu ta gero, gaur hasi diz osteabe Alamedako konzentraziñoikin herriko PENTSIONISTAK. Egueldixe lagun eukela,12xak puntun zabaldu dabe pankarti (1.080 euro gutxieneku Pentsiodun bakotxantzako, IPC erreala eta genero arrakalakin amatxu), antolatzallin esanetan gaur 115 lagun batu eidiz, tartin alkati eta bi zinegotzi. Borroki einaz gauzak lortzen diz, borroka baik iñoiz bez. Jo ta ke LORTU ARTE!