PENTSIONISTAn urteko azkan mobilizaziñoi!

Gaur emotze amaieri urteko mobilizaziñoiai herriko PENTSIODUNAK. Egueldixe lagun euki dabe, fresko xamar bañe euzki izpixak be euren alde. Pankarta atzin 145 lagun batu diz Alamedan (tartin alkati ta zinegotzi bat).

Azaldu dabe martxan dala euskal pentsiodunen aldetik Herri Ekimen Legegilea (HEL) gutxieneko pentsiñoik osatu ahal ixateko. Firmak eta batu biko diz eta hori jungo diz azaltzen zelan ein bihir dan.

Gaurko konzentraziñoi amaitzeko zubixan argazkixe ata dabe ekimen horrei babesa emoten.

On iddarrak hartzi tokaten da eta urte barrixaz batea hilan 13an hasiko diz ostabe elkartzen astelehenero Alamedan.

Jo ta ke, lortu arte!!! Pentsiñoi duinen alde!!!

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Nego giru euki dabe gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 115 lagun batu diz (egueldixai aurre etxeko Zumardi etxeko atarixan). Beti lez 20 minutun egon diz eta datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. Jo ta Ke LORTU ARTE!

PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE gaur be Alamedan!

Ez dabe euki egun atsegiñe gaur eguerdixan Alamedan (jente aldetik igarri dabe) bañe han batu diz beste behin herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 81 lagun egon dizela esazku antolatzallik ta 20 minutu bertan egon ondoren ta asteko albistin barri jakin eta gero datorren asteleheneako deixe eindabe bertan batzeko. Etxin egonda ezti hobetuko PENTSIODUNEN baldintzak. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Herriko PENTSIONISTAK eta ROALeko langillik bat eindde!

Astelehenero lez, herriko Pentsionistak pankarti zabaldu dabe Alameda erdixan, nahitxe egueldi gozoik ez daben euki. Gaur 125 lagun batu diz eta nobedade lez ROALeko langillik eukitxuez albun. Aurreko astin Gasteizeko parlemento aurrin eindako elkarretaratzin barri emon dabe; eta horrez gain, martxan ipinitxako HEL (Herri Ekimen Legegilea)ri buruzko eskuorrixak be banatutxuez. HEL horrekin “Pentsioen Osagarria Bermatzeko Neurriak” eskatuko dotxuez, horretako sinadura bilketi abiatuko dabe hurrengo astitan.

Pentsionistan elkarretaratzi amaitxu danin ROALeko bihargiñak euren aldarrikapenan aldeko enkarteladi egin dabe, hainbat pentsionista lagun dotxuezela.

JO Ta KE lortu arte!!! Datorren astelehenin be hantxe batuko diz.

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Gaur be ez dabe hutsik ein herriko PENTSIONISTAK. Hamabixak puntun batu diz Alamedan pankarta atzin PENTSIÑOI DUIÑAN eskakizune etxen, gaur 130 lagun zenbatutxue konzentraziñoin. Borrokatu baik ixe ez dala lortzen argi dauke bertaratzen dizenak, Onurak danentzako ixango litxake, kalea urteten dizenantzako eta epeletan gelditzen dizenantzako be (nahiz eta justu ez ixan). JO TA KE LORTU ARTE!

ROALeko langillik GREBA MUGAGABIN!

Berritxuko ROALeko langillik bi hilabete darue soldati kobra baik. Cikautxoko azpikontrata dan enpresik gainea, ez dotze inolako azalpenik emoten. Hamarkada urte lanin egon eta gero, errespetu minimoik baik jokatzen dabiz enpresaixak langileekiko. Nahiku de! Horren aurrin, bihargiñak euran lanpostun defentsan greba mugagabi deitu dabe astelehenetik aurrea. Jo ta Ke langillin eskubidik bete arte! Borroki de bide bakarra!


Herriko PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

12xak puntun batu diz Alamedan gaur be pankarta atzin herriko PENTSIONISTAK pentsiñoi duiñak eskatzen DANONTZAKO. Gaur 130 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik, tartin herriko bi zinegotzi. 20 minutun bertan egon da gero, datorren astin be eztabela hutsik eingo esanaz amatxu dabe gaurko ekimenaz. Jo ta Ke gure eskakizunak LORTU ARTE!

Herriko PENTSIONISTAK kalin jarraitzen dabe!

Ohitxu gaz astelehen eguerdixetan Alamedan ikusten herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin ta gaur be hutsik ez dabe ein. Gaur 130 lagun batu eidiz bertan (tartin herriko alkati ta bi zinegotzi) esazku antolatzalletako batek. PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzi zilegizku eta beharrezku dalako, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK kurtso barrixe hasi dabe!

Indarraz hasi dabe gaur eguerdixan kurtso barrixe herriko PENTSIONISTAK. Antolatzallik esazku 155 kontatxuela pankarta atzin gaurko konzentraziñoin. Ez dabe aldatu euran helburuk, PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT, 1080 euro pertsonako. GIZARTE SEGURANTZA NORBERANA eta DISKRIMINAZIÑOIRIK EZ GENERO MALLAN. Iñor eon leike eskakizun honen kontra? Datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo Ta Ke LORTU ARTE!