Erabakitxea guz !!!

Herri bat gaz, erabakitxeko eskubidi dakau eta herritxarron denbori re. Euskal Herrixan inoiz baino indar handixauaz dator erabakitxeko gogu.

Aldarrikapenetik ekintzeta salto ein dou, salto borondati ixatetik borondatiai bidi emotea eta bidi diseinatetik bidi eitxea.

Eta Ondarrun?

Gure ordu alla da. Gure eskualdeko herri geixenak erabakixe hartu dabe. Ezin gaz atzin gelditxu, horretxeatxik datorren udabarrixan geuk be Ondarrun Herri galdeketi bideratu nahi dou.

Ondarru eta ondarrutar guztik batu leiken adierazpen bat aurkeztea guz. Plazaratuko douen adierazpen hau, danok batu eta alkarreaz aurrera etxeko aukeri ixan daixela.

Etorri eta hartu parte!!!                                                                                                                                                     Ondarruko Gure Esku Dago.

ADI5.jpg

LAB prekarietatin kontra (aste honetako ekimenak)

PREKARIETATIN KONTRA konzentri 2016-06-02Eskualdeko LAB sindikatuk ohar hau bixaldu dozku:

“Langileok bideak batuz, Euskal Herria prekarietatearen kontra” dinamikiaz jarraituz, eskualdin prekarietati salatzea guz aste honetan, orokorrin eta  Cikautxoko azpikontratetan emoten dana be bai.

Zentzu honetan LAB latxeik ekimen ezberdinak antolatu douz ekainan 2xan:

-Ekainan 2xan, eguenin, 9:30 -11:30 KOTXE KARABANA eta AGERRALDIXE: Hasi 9:30etan Okamikan eta amatxu 11:30etan Cikautxo aurrin (Berritxun). Agerraldixe 11:30etan Cikautxo aurrin eingo dou. Lemi: “langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietati borrokatu”

Ekainan 2xan, eguenin, 19:30etan KONTZENTRAZIÑOI ONDARRUN Alde Zaharrin. Lemi: “langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietati borrokatu. Ondarroa prekaritetatin kontra

 

INDEPENDENTZIXI, langabezixiai eta prekarietatiai aurre etxeko

Hauxe da EHBilduk Euskal Herritxarrantzako etxen daben apostu: danok hobeto bixitxeko Euskal Estatu barri bat eraikitxik ezkerretik. Kalitan eta instituziñoitxan indarra einde lortukora indepedentzixa hori eskuratzi, eta horren bidin hauteskunde Españoletan be emaitz onak atati beharrezku de.

Telebistan ez da agertuko EHBildu. Hauxe dalako min gexen etxetzen alderdixe, EHBilduk kaletik eingorau kanpañi herritxar guztik eukitxeko aukeri parte hartu eta gauza barrixak ikasteko.

Ekainan 1in lelengoko hitzaldixe Joseba Permach eta Jone Etxeberrian eskutik, 19:00etan kofrai zaharrin. Ezta ixango atzana, hiltzaldi ziklo bat da preparata eta ekain guztirako!

 

 

BILBOn eon gaz PREKARIETATI salatzen

Gaur arratsaldin herrittar talde eder bat eon gaz LAB sindikatuk deitxutako mobilizaziñoin. Lau leku desbardiñetatik urten (Udaletxetik, Abandotik, Jesusen bihotzetik eta Zubiartetik) eta Moyua plazan amatxu de ekitaldixe. Borrokan dazen hainbat empresetako langillik batu diz mobilizaziñoire (Arcelor Mittal, jantokixetako langillik, etxitako langillik, pentsionistak, gaztik,…)Hamen bertan atatako argazki batzuk.

4

10

8

7

6

5

1

2

9

MAIATZAK 1 LANGILLIN egune

13Hamen da, 2016ko lana etxen douenon egune. Ondarrun on dala gitxirarte, biarra, portuaz lotzen gendun. Mariñelak, saregillik, mekanikuk, kamioilaxak, deskargetako langillik, dendak, tabernak, kontserba fabrikak… Herrittarrak eta kanpotik etorritxako jenti bixi giñan itsosuai esker.

11

10

9

Denboriaz herrixe aldatzen junde eta itsosuaz geunkan loturi amataten junde. Baxurako txalopak desagertu ein diz (ixe) eta Alturakuk bidin duz (gauzak ez badiz aldatzen behintzat), hori dala ta herriko gaztik inguruko lantegixeta duz biarrea gaur egun.

Zeatxik gerta da hori? Eztouelako borrokatu gure lan postun alde?

8

7

6

5

Guk, gauza bat dakau argi, geuk ez badou borrokatzen gure eskubidin alde, iñok ez dozkule ixer oparitxuko.

2.JPG

 

Duintxasune berreskuratu, M1 borrokatu!

MAIATZAn 1 hurreatzen du eta horreaz lotute Ondarruko ERNAIk idatzi hau bixalduzku.
“Hamen da argazkixetan bildute Ondarruko ernaik M1an harire eindako ekimen desbardiñak, geure egoera prekaxu eta esplotatzailin paradisuk zeintzuk dizen argi eta garbi adierazten. Deixe etxetzau gazte guztiai mobilizaziñoitxan parte hartzea, batez be LABek deitxutako Portugalete-Sestaoko mobilizaziñoin zein#MobilizatGu-re aurreko egunin (apirilan 30in)”
5
8
Maxatzan 1in langilion nazioarteko egune da, kalik geure aldarriz beteteko egune. 1886an Chicagoko kalitan   emondako burruki ardatz hartzen bada egun hau be, ezti gitxi ixan mundu mailan bizitxa hobe bat lortzeko bidin ein dizen burrukak.
Gaur egun sistema kapitalisti sarture beste zurrunbilo baten. Austeritate neurrixak, langabezi tasin igoeri, FMIn adierazpenak… inposatutako krisi honetatik urteteko sakrifizixu derrigorra dala pentsatea eruten gatxue. Ez da egixe. Neurri honek herritxarron bixitxi hobetzeko baino dato makroekonomiko hobik lortzeko di bakarrik, langile klasin esplotaziñoi handitxuz.
Zoritxarrez gaur egun be ez gazku motiboik falta kalea urteteko. Egoera honen aurrin gaztiok barakau zer esan, geu gazelako kapitalismun gose ezin asetu honek bete-betin atrapagatxun belaunaldixe. Gaztiok lan esku merki ga     patronalantzako, euran menpin jarri eta irabazixak geure konture atateko ibilikoraben tresna bat besteik ez gatxue bihurtzen, prekarietatea kondenatuz. Prekarietatik sortutako ziurtasun ezak sekulako miñe etxezku gaztioi, ez dozkulako lagaten pentsaten zelan erun aurrea geure bixi eredu. Bilurraz eukitxen gatxue: ia lanetik botakoatxuen, ezin gazela emantzipa… eta guk gazte modun ezin dou onartu halako menpekotasun baten bixitxi.
9
6
Gainea, arpei guztiaz, esaten dabe geu gazela “belaunaldirik prestatuena”, baine zer nolako prestakuntzi jasoten dou? Unibertsidade, langile heziketa… sartzen gazenin gure bizitxin erdigunin egon bir dizen gauzaik eztozku eskaintzen. Horren ordez patronal zapaltzailik sortutako eredu produktibuk bir daben lan esku merki ixateko amoldaten gatxue. Zeinentzako da benetan balixozku hau hezkuntziau behin ikasketak amatxu eta gero beste pieza bat modun ibiltxen bagatxue bestelako alternatiba baik?
Ez dozku lagaten norberan bizitxi erdigunin ipintxen, lanpostu prekarixuk eskeintzezku bakarrik eurak patrikarak beteten dazela. Beste batzutan, paga baiko praktikak eskaini edo langabezixa kondenaten gatxue mehatxupin. Behin eta berriz prometiutezku etorriko ez dan etorkizun ideal bat gerua eta eskubide gexa kentzezkun bitxartin. Etorkizun ideal guzti ezileike aia ze, merkatu kapitalistin logikan, gexen dakarrenak gerua eta gexa pilatzen dau beste gutxiengun konture. Ixan be, aberastasune banatu baino, sistemik aberastasune zentraliza etxendau gutxiengun mesedetan. Horretxen adierazgarrixe da 2015in munduko %1ak %99an beste eukitxi adibidez.
Inok ez dozku ixe emongo, gitxia Estatu Espainolan atzaparretan baga. Sinistu erain bazku be prekariedadi dela bide bakarra, ezta. Zeozer ikasi badou gauzak borroka bidez aldatzen dizela da eta horretxeatxik beratxik ezin ga      makurtute egon egoeri bakarrik aldatuko dalakun. Eredu ekonomiko hau sortu daben modun beste batzuk be sortu leikez, bizitxi erdigunin kokatuko daben bat. Eskapa enbia, horretako eraik onena emoten ez dozkun gauzak eraikitxi de,         bakotxan bixitxi erdigunin ipini eta era kolektibo baten herrixe herritxik eraikitzen hasti. Dakauen apurrakin ezin gazenetik konforma geure kabuz lortzea bidin jarriko ga.
7
4
2
Ez ga jaxo lana geure bixitxin erdigunin ipintxeko, dana lan horren arabera pentsateko (planak, emantzipaziñoi, harreman afektibuk…). Ez ga jaxo gure lanaz bestik aberasten dazen bitxartin gu egoera ez duin baten bixitxeko. Ez ga jaxo banketxe hiltzailik geure miserixiaz aberasteko. Ez ga jaxo patronalan diro-gosiatxik lan prekaxoa kondena eta bertan hiltxeko.
Ez guz gexa emotezkunaz tragatea, ez dou onartuko gutxiengo bat geure egoera prekaixuaz aberasti eta gitxia   dakauen gitxixe galtzeko billurraz geldik eoti ze dana dakau irabazteko. Baguz egunero zapaltzen gatxun eredu kapitalista patriarkaletik kanpoa behingoz duintasun osuaz bixitxea. Baguz duintxasune berreskuratzea bidin merezi douen eskubide guztik borrokatzea eta horretako argi esangotzau gure esplotatzaile guztiai zer pentsatendouen euran txantxullukatxik.
3
1

.

Ez ga jaxo piezak ixateko, ezta bestin menpin bixitxeko!
Baguz Euskal Herri sozialista, euskaldun, feminista eta askerutz!

EZ gazelako jaxo biarrin hiltxeko…

PORTUN pankarti langillin lan baldintzak salatzen 2016-04-25Asteburu honetan pankarta hau agertu de iseitxe portun dan izotz fabrikan. Bertan, lan baldintza duiñan premiñi aldarrikatzen da. Aurten (2016), 3 langille hil diz ONDARRUko portuaz loturi eukenak, bi izotz fabrikan eta beste bat txalopa galego (CAPRICHO DE PERSEBELLOS) bateko mariñela. Biarra etxen dou soldata baten truke,  diru horreaz bizi baldintza onak eukitxeko bañe ez bixitxi bertan lagateko.

PORTUN pankarti langillin lan baldintzak salatzen 2016-04-25 2

Martxoak 20 (domeki),Prekarietati garaitu eskualdeko manifi Lekeition BERKOKAPENA

Martxoan 20xan LABek eskualdeko manifestaziñoi deituta eukan Lekeition 12:30etan Eskolapetik “prekarietatea garaitu: 35 orduko lanastea, ordu estraik ez, 1.200 euro gutxieneko soldata” lemapin.

Astelenin Ondarrun egondako lan istripun ondorixoz, LABek eskualdeko manifestaziñoi berkokatu dau. Ordu eta toki bardiñin hasiko bada be, “prekarietatea garaitu: lan istripu gehiagorik ez, lan heriotzarik ez ” lemapin burutuko dou manifestaziñoi eta amaieran gure agurrik beroena eskainiko dotzau Alberto eta Jabiai.

Lekeitio manifa kartela berkokatuta

Gaztik be berta juteko deixe etxen dabe

LEKATXOn manifi 2016-03-20 lan prekarioik ez