Egune eiñaz batea isei dabe herriko mastetan Ondarruko udaleko ikurre ta LGTBIn askatasune lotzen daben ikurre.


Etxelilako egoitza aurrin beste hau ipiñi dabe

Egune eiñaz batea isei dabe herriko mastetan Ondarruko udaleko ikurre ta LGTBIn askatasune lotzen daben ikurre.


Etxelilako egoitza aurrin beste hau ipiñi dabe

Gaur langille gehixenok (Ondarruko portun ixan ezik) jai egune dakau. Jai egune bañe batxe be borroka egune. Gaur egun bixi douzen bizi baldintzak ez diz jausi zerutik, BORROKA bidez lortu dizelako asko ta asko. Lagun batek irudi honek bixaldu dozkuz, ze sarritxan ez douz eurok kontutan eukitxen.



Gaztik be bat etorri diz gaurko egune BORROKAtzeko egune dala gogoratzeko eta herrixe apaindu eindabe euran kezkak azaleratzen.






PARTE HARTUKOT JAIALDIA ETA GERO
2016ko urriaren 15ean “Parte hartukot” jaialdia antolatu dugu Gure Esku Dago Ondarroako herri ekimeneko kideok. Hilabete luzeetako hausnarketa, lana eta konpromisoa behar izan du aipatu jaialdiak eta dagoeneko “parte hartukot” esaldia ondarrutarron artean zabaldu da.
Zoriona eta esker ona da jaialdia bukatu eta gero jaso genuen saria, a zelako saria!!! Diruz ordaintzen ez den horietakoa, sentimenduetatik ateratzen dena, bene benetakoa dena, zirrarak eta emozioak sortuz azaleratzen dena.
Zorioneko gaua izan zen eta harro sentitzen gara zorion hori ondarrutarroi eta Ondarroako herriari zabaltzeko gai izan bagara. Beste ekimen askotan ez bezala, eguraldia ere lagun izan genuen eta jarritako 400 aulki motz geratu ziren bildu zen jendetzarentzat. Herritarrok “parte hartukot” zer izango zen ikusteko gogoz bertaratu ziren eta han bertan hainbatek jaialdiaren izenburuari erantzuna aurkitu zioten: jaialdian parte hartzeaz gain, udaberrian Lea-Artibai eskualdean egin nahi dugun herri-galdeketan NEUK BE PARTE HARTUKOT. Hauxe zen mezua eta hauxe konpromisoa!!
Jaialdia herritarrok egina eta herriarentzat izan behar zela argi izan genuen lehen unetik. Talentu handidun herria gara eta talentu handidun herritar ugari ditugu Ondarroan eta honi bai norbanakoek eta baita taldeek ere agertu duten prestutasuna gehitzen badiogu, bere zailtasunean, erraza izan da “parte hartukot” antolatzea. Esker ona geurea da zuekiko, guztiekiko!!
Herritar ugari hurbildu zaizkigu euren iritzia emanez, herritar ugarik ikusi ahal izan dute Gure Esku Dago herri dinamikak pertsona asko biltzeko gunea eskaini dezakeela eta horren adierazle garbiena jarritako bideoa izan zen. Pentsaera desberdinetako jendea, ibilbide desberdineko jendea, ondarrutarrak guztiak eta baita euskal herritarrak ere. Aniztasunaren munduan, gurea ere aniztasuna bildu, eztabaidatu eta adostasunetara iristen lagunduko duen gunea izan nahi: inor arrotz sentituko ez den topaleku.
Ondarroako GED taldeak eskerrak banatu nahi ditu: eskerrak eszenatokian izan genituen artistei, eskerrak euren lan isilarekin guzti hau bideratu zutenei, eskerrak ideiaren sortzaileei, eskerrak guztia lotzeko erronkari baiezkoa emandakoei, eskerrak hilabete luzeetan arratsalde-iluntzean “parte hartukot” sortzen lagundu diguzuenoi eta batik bat eskerrak ondarrutarroi. Zubi Zaharra eta honen inguruak anfiteatro txiki bat bihurtu genuen, berezko edertasunari ondarrutar askoren ametsa lotu genion: jende zoriontsua herri libre batean.
Asko dugu egiteko, baina “ danon artin eingou”.
Ondarroako GED herri ekimena
2016ko urriak 16
Ondarroako Parte hartukot jaialdia, arrakastatsua bezain jendetsua

LAB sindikatuk idatzi hau bixalduzku:
Gaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.
Roal CBko langillik mezu argixe zabaldu nahi dabe: aldaketi posibli de eta borrokatzik merezi dabela. Horreatxik, Lagunonbi, Azken Ikutu, Aurrez eta Cikautxoko beste azpikontrata batzuetako langillik animatu nahi dotxuez gutxiengo lan baldintzen aldeko bidi etxea. Bide horretan laguntzeko prest eongo diz Roal CBko langillik eta LAB sindikatu.
LAB sindikatutik, idatzi hau jaso dou hitzarmen horrei lotutako barrixai buruz:
“Astelehenin, Bizkaiko kontserba hitzarmen barrixe sinatu gendun. Horren
aurrin, gaur, LAB sindikatutik mahai-negoziatzailea juten dizen
ordezkarixak eta LABeko kontserbatako arduradunak (Jobi) prentsaurreku
emon dabe Bermeoko Salica Alimentaria (“Conservas Campos”) enpresa aurrin. Azpixan dakazue hori dala ta enpresetan banatzen gazen esku orrixe”.

Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34. zenbakixe dauken etxi okupatzi erabaki ben 2011ko irailin, eta geroztik, eraikin osu bete arte, beste hainbatek bide bera jarratxu dabe, momentu honetan 15 bat gazte bixi diz bertan. Etxebizitzaz gain, herriko artisten eskultura, margo eta joste tailer bana be badaz eraikinin. Euran proiektu ezagutzea eman nahi dabe eta hori dala ta jardunaldi batzuk antolatu dotxue. Zapatun adibidez, eraikiñe barrutik ezautzeko aukeri eongo da berta hurreatzen dizenentzako. Hamen dakazue jardunaldixetako programi:

Idatzi hau bixaldu dozku LEIKE proieku aurrea daruenak:
2016ko urtarrilan 10in hasi gendun ibilbidi, jada bukatzear da. Hilabete hauetan tzir, euran herrixetan modu autonomun bixitxeko eskubidi bermatu dotzau hiru gaztei, batxe be eskualdin dazen beharrizanak azaleratu be. On, erakunde publikuai dagokie alor honetan aldaketak ein, eta eskubidik bermatzi.

Honenbestez, ondorengo adierazpena ein, eta hilan 16xan 20:00etan MARKIÑAko Karmengo Plazan atako dan argazki erraldoirako deialdixe luzatzen dou.

Alamedan gaur eguerdixan Ondarruko Adierazpena aurkeztu de eta datorren udabarrixan, jentik laguntzen badau, beste hainbat herrixakin batea, urnak jarriko diz gure herrixan.


