Egueldixai aurre eiñaz gaur be Alamedan batu diz gure nausixak (250 bat lagun) gitxieneko pentsiñoi 1080 euro eskatzen.

Egueldixai aurre eiñaz gaur be Alamedan batu diz gure nausixak (250 bat lagun) gitxieneko pentsiñoi 1080 euro eskatzen.

Urte barrixaz batea kalea urten dabe herriko Pentsionistak. Opor txikixak hartu ondoren Alamedan batu diz gaur be 260 bat lagun pankarta atzin ta aurrea jarraitzeko inddarrakin datozela diñue.

Gaur eguerdiko argazkixe da beheku. 300 bat lagun batu diz Alamedan PENTSIÑOI duin bat eskatzen. Ez dauke gelditzeko esperantzaik bañe urte amaieri datorrela ta hurrengo deialdixe URTARRILLAK 7 rako eindabe.

Euskal Herriko herri askotan latxeik Ondarrun be PENTSIONISTAK kalea urten dabe euran eskubidin defentsan. 1.080 euroko gutxieneko pentsiñoi ordaintzeko diru badala diñue, bañe borondateik eza salatzen dabe gaur kalea urten dabenak.






Herriko Pentsionistak dei zabal bat ein dabe zapatun eingo dan manifestaziñoire juteko. Gaur egun, eurai ikutu etxen dotzen gaxe da, bañe bixar beste guztioi ikutu eingozkule azaltzen dabe euran mezun, horretxeatxik deixe etxen dotze herrittar guztiai manifestaziñoin parte hartzea. Gogoratu Alamedan eguerdiko 12 xetan hasi eta Zubi Zaharrin amatxuko dala eta Pentsio duinak eta publikuk, 1.080 minimo pankarti jungo dala aurretik.

Beste astelehen batez, herriko Pentsionistak Alamedan batu diz euran eskubidik eskatzen. Gaur 293 lagun egon dizela diñosku antolatzallik.

Aterkin azpixan batu diz gaur be gure herriko nausixak (270 bat lagun) euran eskubidin alde. 1.080 euroko gutxienenko pentsiñoi aldarrikatu dabe Alamedan, bixitxa duin bat merezi dabelako gure zaharrak. Gaur herriko agintari gorena euki dabe albun, Zunbeltz alkati.

Argazkixan agertzen dan latxeik, gaur be Alamedan batu diz herriko pentsionistak. Asti jun asti etorri astelehenero hitzordu ipinitxe dauke. Gaur 285 lagun batu diz. Ondarrutar kasti ezta galtzeik gure nausixak kalin jarraitzen daben bittartin. Aupa zuek!

Kontserberetan biharra etxen daben langillik, euran lan hitzarmenan aldeko mobilizaziñoik ein dotxue gaur goxin. Fabrika desberdiñan aurrin batu diz KONTSERBA KONBENIXU BIXI AHAL IXATEKO pankartin atzin. Hamen irudixak.




Aterkin azpixan batu diz gaur be gure edadekuk. Pankarti eskun hartu eta euran eskubidin defentsan. Argi diñue, zahartzarurako bixi baldintza ekonomiku egokixan alde, kalea urteten jarraitxuko dabela.
