Gaur, Apirilak 20 eguerdiko 12etan asteleheneko mobilizaziñoiai jarraipena emonaz BURRUNBADI egongo da etxeko balkoi eta bentanetatik. P
entsiñoi duinan aldeko burrukan ez da etenik!

Gaur, Apirilak 20 eguerdiko 12etan asteleheneko mobilizaziñoiai jarraipena emonaz BURRUNBADI egongo da etxeko balkoi eta bentanetatik. P
entsiñoi duinan aldeko burrukan ez da etenik!

Aurreko astelehenin hasi zin mobilizaziñoi mota honeaz Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsionistak. Konfinamentu egon arren euran eskakizunak aldarrikatzea deixe etxen dotse herritxarrai!
Gaur (Apirilak 13) eguerdiko 12 etan BURRUNBARI etxeko balkoi edo bentanetatik!


Ondarruko udalak martxan ipini dau herritxarrak bixilagunai laguntzea animateko kanpaini. Idea nagusixe, bakotxak beran komunidadeko bixilagunai laguntzi eskeintzi de, batez be etxetik urteteko sailtxasunak dakarrezen auzolidiai, erosketak etxeko, botika juteko, zamarrak atateko…
Hamen da Udalak ata daben kartela herritxarrak informateko eta boluntaxo sare horretan parte hartzea deixe etxeko.


Gaur euripin batu diz Alamedan herriko pentsionistak eguerdiko 12 xetan. Pankarti zabaldu eta 260 bat lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek.

Aterkin azpixan eurixai aurrea etxen batu diz gaur herriko PENTSIONISTAK euran eskubidin alde. Gaur be betiko jente kopuru (250 bat lagun) batu dela esasku antolatzalletako batek. Bi urte bete dabe Alamedan batzen ta eztauke errie etxeko asmoik. Zahartzaro duine merezi dabelako danok babesa emon bitzau. AURRERA!

Herriko PENTSIONISTAK ez diz kikiltzen euri bixkat bateaz. Gaur be Alamedan batu diz DANON eskubidin alde pankarta atzin. Antolatzallin arabera betiko jende kopuru batu de gaur (250 bat lagun) ta gogoratu dosku datorren astelehenekuaz BI urte beteko dizela hasi zinetik Alamedan batzen.

Beste astelehen bat eta herriko pentsionistak kalin batu diz PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Gaur 250 lagun batu diz Alamedan pankarta atzin.

Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko pentsionistak euran eskakizunan pankarta aurrin. Gaur be 260 bat lagun batu dizela esasku antolatzallik ta U-30 eko Grebin ostin kalin jarraitzeko asmu daukela baieztatu dabe.

Greba orokorra amaitzen dala, egunin tzir jasoten jun gazen argazkixak lagako dotsuau hamen.
Harro egoteko herrixe ta herritarrak osotzen dou ONDARRU!
Esan leike Ondarrun grebi ixe osotasunin burutu dala, herriko komertzixo eta tabernak itxitxe egon diz egun guztin eta grebiaz bat dazela erakusteko “itxita” kartela euki dabe ipinitxe. Portun bodegak, kofraxe, izotz fabrikik… ez dabe irai euran atik. Industrialgunik hutsik egon diz, horren adibide, Kide, Cikautxo, Eika, Nemak… eskualdeko enpresa handixenak.
Betiko modun egon diz burruka kolektibu errespeta ez eta euran etekin partikularreako irai daben enpresak, langiliai greba eskubidi errespeta ez eta presiñoik jaso dabezen kasuk be egon diz. Goxaldetik ibili diz pikete informatibuk langiliai grebi etxeko eskatzen eta langile askorek bat einddabe grebalaixakin.




Piketitan ebizen bitxartin, bide mozketi egon da 2020 xan prekariedadik eraildako 9 langilik gogoratzen.




Piketikin jarraitxuz, inddarrak hartzeko gosari herrikoi ein de portuko rotonda parin. (Batzuk gonbidatute egon ez arren euran buru gonbidatu dabe)


9:30ak aldea urten dabe hainbat herritxarrek Bilboko mobilizaziñoitxan parte hartzeko, irudi ederra emon dau manifestaziñoik. Milaka ta milaka lagunek (50.000 mille) bat einddou lema bakarraz, “Lan pentsiñoi eta bixi duinak!”

Herrixan gelditxu dizen pentsionistak be mobiliza diz herrixan:

Eta arratsaldin ehunke herritxarrek parte hartu dou grebiai amaieri emoteko herri mobilizaziñoin:







Gaur gabaz 10 etatik 10 eta bostea BURRUNBADI atakou etxetatik U-30 GREBIai bultzadi emoteko. Kazularak, sartañak…. edozerrek balixo dau. Turrunak eta bolanderak emongotze hasieri gabeko ekimenai.
Bixen bitxartin GREBIai atxikipenak jasoten jarraitzen dou: KIDE, BURDIÑOLA, Markiñako eskola laborala….
