Alamedako PENTSIONISTAK BORROKAN!

Gaur be han ikusi douz herriko PENTSIONISTAK Alamedan batute. 12 xak puntun pankarti zabaldu dabe eta 20 minutuko egonaldixe eindabe 166 lagunek. Bertan euazen bittartin asteburun hego Euskal Herriko hiriburutan ein dizen mobilizaziñoin inguruko informaziñoi zabaldu dabe eta datorren astin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. JO TA KE LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Beste astelehen bat eta han egon diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan 12 xak puntun. Gaur 171 bat lagun egon eidiz esasku antolatzalletako batek (tartin alkati eta zinegotzi bat). 20 minutuko egon aldixe ein eta gero, Pentsionistak daruen borrokin inguruko informaziñoi zabaldu ondoren amatxu de gaurko bilkuri, Jo ta Ke Lortu arte! esanaz.

Urriak 8 (baixaku) DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK!

Elektrizitateko enpresak kaka etxezku burutik behera, argixe iñoiz baño karua gaz ordaintzen eta gu geldik? Ezta pentsa bez. Urriak 8 (baixaku) soplamoku emongotzau euran boltsillutan, gazen tokitako argi guztik amatakou danok batea illuntzeko 10 etatik 10,30 ta, ta tarte horretan kazulara hotsa zabaldukou herrixan. Deialdi honeaz estatuko inddar subiranista guztik bat einddabe.

Oharra: Ondarruko Udalak bat ein dau ‘Deskonektatu elektriketatik’ ekimenaz eta baixakun 22:00etatik 22:30 xeta kaleko argixan zati bat amata eingo da, herritarrak pasaten dazen argindarran prezixun geatu baiko gorakadi salatzeko.

Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Eguraldixe lagun, gaur beste behin, astelehenero lez Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK eguerdiko hamabixak puntun pankarta atzin, 20 minutu bertan egon ondoren eta daruen borrokin ingurun barrixak emon eta gero (Bruselasea eindaben irteerin ingurun,..), Jo ta Ke lortu arte! esanaz amatxu dabe ekitaldixe . Gaur 166 lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek (alkati ta zinegotzixak barne) eta gauza berezi lez Plaiko zubixan ata dabe argazkixe.

Alamedako PENTSIONISTAK martxan hasi diz!

Alla da egune ta herriko PENTSIONISTAK kalea urteten hasi diz osteabe, antolatziaillik esasku gaur 129 lagun batu dizela Alamedan. Beti lez, 12xak puntun batu diz pankarta atzin, aterkiñak eskutan eukezela, hogei minutuko geldialdixe eindabe. Daruen borrokin ingurun informaziñoi zabaldu eta datorren asteleheneako deialdixe einaz amatxu dabe gaurku.

Irailak 20 (astelehena) Alamedako PENTSIONISTAK bueltan datoz!

Merezitxako atsedena hartu eta gero hamen datoz osteabe Alameda herriko PENTSIONISTAK, danoi ikutu etxen doskun aldarrikapenakin. Lelengoko deialdixe datorren asteleheneako eindabe Irailak 20 eguerdiko 12 xetako. 20 minutuko konzentraziñoin betiko eskakizunak etxen jarraitzen dabe gure edadekuk: Pentsiñoi sistema propixu, publiku eta duin bat eta 1.080 euroko gutxieneko pentsiñoi. Jo ta Ke Lortu arte!

Erreferenduman aldeko mobilizaziñoi! Uzt-3an Bilbon

Gure eskuk antolatute, hamaika gara dinamikin barrun, mobilizaziñoi jendetsu da deitxute Uztailan 3rako Bilbon. Erreferenduman alde, errekin bueltan batuko gaz arratsaldeko 17:30etan.

Mobilizaziñoi animau ixango da eta musikai ezagunak ez dabe hutsik eingo.

Ondarrutik autobuse antolatu dabe eta 18:00etatik 20:00eta egongo da aukeri ixena emoteko eta txartela erosteko Gure Eskuko lokalin.