LEA-ARTIBAIko mankomunidadik kartel hau zabaldu dau herrittarrak jakitun egoteko.

LEA-ARTIBAIko mankomunidadik kartel hau zabaldu dau herrittarrak jakitun egoteko.

Datorren eguenin (apirilak 14) hitzaldixe eongo da, argindarran fakturi irakurten ikasteko eta energi berriztagarrixan kooperatibak zer dizen azaltzeko.
Jendik bere etxeko fakturi ekartzen badau, ze potentzi dauken kontratatute ikusiko dou, eta potentzixa baja ahal douen azalduko dabe, holaik diru aurrezteko.

Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:
Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!




Udaletxetik ohar hau bixaldu dosku:
Domekako iragarritako zuhaitz egune bertan behera lagati erabaki dau
Ondarroako Udalak eguraldi txarra emonda dalako. Aurreraua
Larruskaineko baso autoktonun landaketak eingo dizen ala ez
erabakitzeko da ondioik bañe zer edo zer dakiauenin abisako dotzuau.
Naturi gustaten bagatzu eta esku bat nahi bazu bota, etorri arbolak sartzea AMALLOA, ein bizun gauza bakarra telefono dei bat ziurtatzen bazatozela.

Gaur goxaldeko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Astilleru, Kantxopi, Portu,… erreka ondun dazen denda, lokal eta taberna askotan sartu de ure pleamarraz batea. Portun euazen txalopa askotako txikotak apurtu diz eta goxaldin ezin lotute ibili diz bertan.



Bideuk be argi erakusten dabe urak euki daben indarra:

Ondarruko Udalak hondakinak bereizteko zamarpotuk nahi dau ipini. Hasiera baten Kamiñazpiko parkin ipinikodau. Ze iritzi dakazu zamarpoto barrixan kokapena? Emon zeure iritzixe: Udaletxeko telefonure detxute (900314053) edo korreo elektronikun bitxartez,(komunikazioa@ondarroakoudala.net).
Gutxitu-Berrerabili-Birziklatu, danon esku da!!!

Hauxe mezu bixaldusku Ondarruko eguzki talde ekologistakuk:
Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro zabaldu nahi duelako, Lea Artibaiko Eguzkik bat egiten du #selfiekontragaroña kanpainarekin
Gogoratu Garoñako zentral nuklearra gure eskualdetik 100 kilometrora dagoela, eta eztanda egin zuen Fukushima zentralaren teknologia zahar berdina daukala.
Garoña ez zabaldu!

Lea-Artibaiko EGUZKIk ata daben idatzixe:
Gabonetako oparixe, gure seme-alabantzat.
Gabonak familixiaz eoteko egunak diz pertsona askorentzat, aspaldiko lagun eta senidik ikusteko egunak.
Bañe azkan urtitan beste zeozer be bihurtu diz: neurririk baik konsumiuteko egunak. Neurririk baiko horrek konsumuorrek ondorixo txar asko daukez. Bat da argazkixetan ikusten dana: hondakin asko sortzen douela. Gexei.

Jente bat ahalegintzen da horrek hondakinok sailkatu eta birziklatea bixaltzen, bañe beste askok zamar guzti nahastata botaten dabe.
Gure kalitan ikusten dizen irudixak negargarrixak diz. Honek Ondarruko irudixak diz, bañe herri guztixetan errepikaten diz.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai laga nahi dotzauen “oparixe”? Errekurso naturalik baiko eta zabortegiz betetako mundu laga nahi dotzau gure seme alabai?
Gitxia kontsumiu, hondakin gitxia sortu, eta sortzen douzen hondakinak berrerabili eta birziklatu bir douz. Bestelan, jai dakau.