Jaxan arpei ilunena

Zapato Azulan antolatzailik ez ben nahi hau pasati. Esan eta esan ibili diz adibidez plastikozko edalontzirik EZ erabiltzeko eta horretako ata zitxuezen edalontzi urdiñak (berrerabiltzeko).

Ba halan da be batzuk ez dabe kasoik ein…

11

Esan bir dou eztala Zapato Azulan arazu bakarrik, herri guztixetako jai guztixetan errepikatzen dizen irudi penagarrixak diz.

Zein astok (ezta beste berbaik) eindau hau?

10

edo hau…

1

3

7

8

Ia andramaxetan hobeto jokatzen douen!

Zamarrei buruz Ondarroako EAJ-PNVk emondako datuak ez dira zuzenak

Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe dozue hau:

http://ondarroazerozamar.wordpress.com/2014/06/13/zamarrei-buruz-ondarroako-eaj-pnvk-emondako-datuak-ez-dira-zuzenak/

p1030284

Ondarroako EAJ-PNVk zamarren eta hondakinen inguruan proposamena egin du. Asko poztu gara euren iritzia ezautu dugulako, ze oposizioko alderdiak be zamarrei buruzko iritzia emotea oso garrantzitsua da. Zamarrak herritar guztien arazoa dira, eta denon artean topatu behar diegu irtenbidea.

Baina EAJ-PNVk aurrera egin beharrean atzera egin du: 2010ean ordenantza bat egin zuen Ondarroako Udalean, eta birziklatzea derrigorra zela esaten zuen; 2014an dino zamarrak nahi dituenak borondatez birziklatu behar dituela. Penagarria da atzerapauso hau.

Gainera, EAJ-PNVk erabiltzen dituen datu asko okerrak dira. Datuak ematen ditu, baina ez du esaten datu horiek non topatu ahal diren.

Guk datu errealekin erantzungo diogu EAJ-PNVri.

Irakurtzen jarraitu

Zapato Azulin garbi jokatu!

Badator Zapato Azule! Danok ondo pasateko desiaten gaz!

Baine ondo pasatik eztau nahi esan herri guzti kakaz beteta laga bir douenik: plastikozko basuk behangainin eta errixun, kristalezko botellak apurtute…

Hobeto Zapato Azuleko baso elegante bat erosti eta parrandi beraz batea botati. Eta egune amatxutakun etxea erun rekuerdo latxeik! Baso bakarra, kalik garbixauak eta hurrengo egunin burukomin bardine!

Esasku aurten inoiz baino baso azul berrerabilgarri gexa egongo dizela, txosnan, tabernetan… ezta aitzakirik! Ondo pasa eta garbi jokatu!

10474457_618320888282609_8919725182886683850_n

Zer pasaten da plastikuk erreten badouz?

plastikuk-erre

Ondarruko zero zamar taldik bixaldu doskun idatzixe da hau:
http://ondarroazerozamar.wordpress.com

Ondarroan oso gutxi bidaltzen dugu birziklatzera, %26 bakarrik. Bizkaian ere %36 birziklatzen da bakarrik. Beste guztia erre egiten dugu Alonsotegin, eta zabortegietan bota Zallan edo Larrabetzun.

Egunero egunero ikusten ditugu gure kaleetan birziklagarriak diren materialak zamarretara botata. Tartean, plastikoak. Agian herritarren gehienak ez daki plastiko horiek zamarretara botatzeak zelako kalte handiak eragiten dituen.

Zabortegietan amaitzen duten plastikoek 1000 urte ere behar izaten dituzte desagertzeko, eta txikitu ahala partikula toxikoak zabaltzen joaten dira. Alonsotegiko errauskailuan erretzen diren plastikoek, ostera, gai kutsagarri asko sortzen dituzte: dioxinak, benzenoa, fenolak, butadienoa… zamarrak erreta, plastikoen arrisku toxikoa handitu egiten dugu.

Gero errauts toxiko horiek tratamendu berezia jaso behar izaten dute. Eta zabortegi berezietan bota behar izaten dira. Tratamendu garestia da, eta pertsonon osasuna arriskuan ipintzen duena. Zorrotzako herritarrak, adibidez, osasun arazoak salatzen ari dira, gure zamarren errautsak euren auzoan tratatzen direlako.

Egoera honi irtenbidea emateko aukerak badaude: plastikoen erabilera gutxitu, eta erabiltzen ditugun plastikoak ahal denik eta gehien berrerabili eta behar ez dugunean birziklazera bidali.

Ondarroan zamarrak birziklatzen ez baditugu, Bizkaiko beste herritar batzuen osasuna kaltetzen dugu. Hori ez pasatzeko, murriztu, berrerabili eta birziklatu!

p1080418

Birziklatzea ondarrutarron betebeharra da, baina…

Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe da hau:

http://ondarroazerozamar.wordpress.com/

p1060993

 

2010ean EAJ-PNVk gidatzen zuen Ondarroako Udalak Ingurumen ordenantza bat onartu zuen.

Ordenantzaren arabera, Ondarroan birziklatzea derrigorrezkoa bihurtu zen. Hauxe esaten zuen:

“Derrigorrezkoa da gaikako bilketarako edukiontziak dituzten hiri hondakinak frakzio
desberdinetan bereiztea. Beraz, batera bildutako hondakinei zuzendutako edukiontzietan ezin da birziklatzeko materialik laga.” (146. artikulua)

Ordenantza hori aurrerapauso ausarta izan zen, hondakinak banatu eta birziklatzea herritar guztion ardura dela argi esan zuelako. Geuk ere bat egiten dugu ordenantza horrekin.

Baina 4 urte pasatu dira, eta Ondarroan ordenantza hori ez da betetzen. Errefusarentzako eta zamarrentzako edukiontzietan birziklagarriak diren hondakin asko ikusten ditugu egunero: plastikoak, kartoiak, egurrak…

Irakurtzen jarraitu

Kamiñazpin jaso dabe lehenengoko konposta

Kamiñazpin konposta etxen daben herritxarrak jaso dabe euran lehenengoko konposta. Zortzi hilin etxeko hondakin organikuk txikitxutako egurraz nahasta dotxuez, eta on abonu edo ongarrixe lortu dabe.

Batzuk solun erabiliko dabe konposta, beste batzuk etxeko lorai botateko. Ibaiondon ixez landatutako arbolai be botatse konpost bixkat.

Etxeko hondakinak ondo banatzen badouz, ez diz zamar bihurtzen. Birziklatu edo konpostatu ein leikez, naturiai kalteik ein baik!

Informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20140416_Ibaiondokolehenengokokonpostajasoduteauzokoek.aspx

P1080229

P1080232

P1080234