Azarun 18xan (zapatu) Bilbon alkartuko gaz EUSKAL NAZIÑOI kantuz aldarrikatzeko. Mikel Laboan ‘Txoria, txori’ kantako dou, sekule ein ez dan modure eta inoiz baino ozenaua. Kantaten daben herri bat ez dalako inoiz hilko! 17:30 DANOK La Casillan! Autobusin ixena emoteko Alain ero Anaitan.
Madrileko kongresurako eta senaurako hauteskundik.
Datuk jaso ahala, barritzen jungo gaz (dato barrixak ikusteko, jun orrixe barrizten lantzin behin).
*Anekdota latxeik pare bat gauza kontakotzuau, azkenengo hauteskunde orokorran TURRUNEko kontaketi Madrileko Podemos alderdiko egoitza nagusitxik jun giñan sartzen eta aurtenguk Santiago de Txileko hiritxik sartukouz (nahiz eta ez sinisteku ixan, TURRUNEko jenti munduan barrena mobiuten gaz).
Turrunin Hauteskundiai jarraipen berezixe etxen gabiz. Momentuz eguerdiko (14:00) parte hartze datuk honetxek diz:
Gogoratu 20:00etatik aurrea Ondarruko emaitzak hauteslekutatik aiaten jun ahala zuzenin sartzen jungo gazela. Beraz turruneko orrixe freskatzen jun ahala datuk eguneratzen jungo diz.
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA: %51,60
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA: %44,76
1.2.U – UDALETXEA: %47,31
1.3.U – UDALETXEA:%41,9
2.1.U – INSTITUTUA: %51,78
2.2.A – INSTITUTUA: %40,47
2.2.B – INSTITUTUA: %49,61
3.1.U – INSTITUTUA:%51,32
2.3.A – KAMIÑAZPI: %47,15
2.3.B – KAMIÑAZPI: %48,23
GUZTIRA: %47,41
Egunak irudi eder honek laga doskuz… Lehenengo ordutik EH Bilduko ahaldunak mahaixetan leku hartu eta bozkatzailik laguntzen egon diz. Txokun bazkai ederra be jan dabe txandi aldatueran. Gutzako dan gauzaik garrantzitsuena, komunidadi eta geure jenti!
Gogoratu gaur hauteskunde egune dala ta gerua ta gexa gazela ezkertiar eta abertzalin aldeko bozki botaten douenok. Ez ahaztu bi boto paper sartu birdouzela hautesontzixetan, bata senaturako (sepia koloreku) eta besti kongresurako (sobre zurixin). Botuk bihir ixan ezkeo, EH Bilgunin eukikozue egun guztin tzir. Itxura guzti dauke olatu alde dakauela, emon bultzadi zeuk be ta bozkatu EH Bildu! Berbakuk gazelako eta esaten douena etxen douelako! Antifaxistak beti!
Betiko lez, TURRUNIN emaitzak sartzen jungo gaz illuntzeko 9 xetatik aurrea (kontaketak ein ahala).
Arratsaldeko 8:30 xetan hasiko da EH Bilduko kanpañin amaierako ekitaldixe Itsaaurreko plazan. Berbetan, Marije Fullaondo (Kongresurako Bizkaiko zerrendako bigarrena) eta Urtza Alkorta alkati eongo diz. Tripa hutsik ez gazenez ixer, ojaela martxan eongo da (Txitxarro jana) eta musika faltaik be ezta eongo. Ta domekan DANOK EH Bildu botu botatea!
Uztailak 23 an herritxik kanpoa bazuz (oporreta zuzelako edo jun biharren bat badakazu) ein posta bidezko botu. Edozein zalantza argitzeko hurreatu EH Bilduko bilgunea, hori bai gogoratu azkanengoko egune Uztailak 13 e ixango dala. Azpiko kartelin dakazu bilguneko ordutegixe. Ezkertiar eta abertzale bozka bat bera be ez da galdu bihir.
eta Bilgunetik esko hutsik ez urteteko kamiseti eskuratu zeinke 5 euron trukin.
Zapatun eguerdiko 13:00 etan osatuko da Ondarruko udal barrixe. Alkate eta zinegotzi taldiaz gain, lantalde oso bat eukiko dou atzin, eta zeuek be geuaz eoti nahi dou. Hurreatu URTZAi eta ekipo barrixai babesa emotea!
Ongoxe eguenin batuko gaz Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan Ondarruko EH Bilduko kidik. Udal eta Foru hauteskundin baloraziñoi engou bertan, kanpañan zer hutsune euki douen eta zerreaz igarri douen eta hurrengoko erronken aurrin zelan jokatu birdouen.
Badator barriro posta bidezko bozki! Uztailan 23ko hauteskundik Euskal Herritik kanpo harrapatzen bazatxu, ziurtatu zure botu posta bidez. GAURTIK aurrea Nasa Kaleko Bilgunin eongo gaz zeure zain! Azpixan ikusiko dozuen egun eta ordutegixetan eongo gaz bertan, edozer zalantza euki ezkero be argitxuko dotzuau. Gure berbi Madril aldin be argi ta garbi entzun birdabe!