Manifestaziñoi Nazional bateako deixe eindau EH Bilduk ongoxe zapaturako ASKATASUN HAIZEA! lemapin eta herritxik berta juteko autobuse antolatu dabe. Ixenak, ANAITASUNA eta ALAI tabernetan emon birdiz eta eguaztena ipini dabe azken egun lez horretako. Badakixue, La Casillan arratsaldeko 5:30xetan Ezkertiar eta Abertzaliok hitzordu garrantzitsu dakauela.
Irteerako ordu, arratsaldeko 3:30xetan Zaldupe aurretik. Ondioik leko batzuk badaz autobusin. (Egueldixe be lagun eukikouela diñue).
LEA-ARTIBAIko EH Bilduk proposamen zehatzak kaleratutxu eskualdeko garraio publiku hobetzeko. Azpixan ikusiko dozuen latxeik 9 ekarpen aurkeztutxu. Ondarrutarroi dagokigunez, Galdakaoko ospitxalea juteko linea zuzena eskatzen da adibidez edo Leioako Unibertsitatea juteko be zerbitzu zuzena beste gauza batzun artin. Eztou merezi ala zerbitzu hobiauak nahiz eta Bizkaiko atzanengoko herrixe ixan? Geu be Bizkatxarrak gaz!
Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. Naziñoi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.
Ezker independentismuk Iruñean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.
Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko Iruñean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:
Herriko irudixak:
Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:
Astebete besteik ez da gelditzen 2025 eko Aberri Eguneako. Honezkeo urteroku bilakatu dan zitxi dauke jarritxe EH BILDUK Iruñean. Jaxe, aldarrikapena, ekitaldixak, kontzertuk, kale animaziñoi, Gazteon Eskutik ekimena… batuko diz aurten Euskal Herriko Hiriburuzagixan.
Gaur Martxoak 6, EH Bildun herri batzarra eingo da Kofrai Zaharreko 2.solairun arratsaldeko 6etatik aurrea. Hausnartu, ideiak elkartrukatu, norabidi ezagutu….Ondarru martxan ipini. Etorri zeube!
Ate joka dakauz Europar parlamentuko hauteskundik. Egixe da apartien gelditzen gazkun instituziñoi dala baine ez da garrantzi gitxia daukena, gitxiarik bez. Eguneroko bixitxan eragitxen doskuzen politikan norabidi da jokun. Elite ekonomikun eta inperialistan kontrolpin dan Europan gure ahotsa eukitxi beharrezku dou!
Gorakadan dun faxismu gelditxu eta aurre etxeko!
Euskal Herrixe, Catalunya, Galiza… eta estatu baiko herri zapalduon ahotsa presente egoteko!
Gerraik ez douela nahi argi eta garbi lagateko! Palestina, Sahara… herrixan askatasune aldarrikatzeko!
Herrixan bertan eragitxen doskun gai nagusixe arrantzi de. Kuriosu ereisten gazku batzun logiki, Europako parlamentun ixe ez gazkule galdu esaten dabenak eta bide batez euran gurasuk kejaten ibiltxi arrantza kuotak gero ta murritzauak dizela salatzen (Ondarrun entzundaku). Urteroko borroki de arrantza mundun; Leatza, antxoi, berdela, atune, ollarrak, sapuk…murrizketak pairatzen dabe. Zeñek geuk baño hobeto defendiu leike geure interesak? GUK argi dakau, Bozkatu EH Bildu!
Euskal ordezkari batek bakarrik ordezkatuko du euskal flota eta arrantza sektorea behar den bezala Europako erabakiguneetan.
Ondioik sasoiz zabize korreosko botu etxeko Europar hauteskunditako. Ekainak 9 xan Europar parlamenturako hauteskundik eongo diz. Egun horretan kanpoa juti pentsata badakazu edo kanpun bazabiz biharrin edo beste motiboren bateatxik ez bazaz herrixan, guk lagundukotzuau bozkatzen. Hurreatu Ondarruko EH Bilgunea (Alde zaharrin, Kebab jantoki aurrin) azpixan agertzen dan ordutegixan edo deitxu behian agertzen dan telefonure. Gogoratu Maiatzak 30a dala atzanengoko egune (ez laga azkan momenturako). Ekainan 9 xan ORAIN ERREPUBLIKAK!