[JABEKUNTZA ESKOLI] Ikastaru: MUSIKA ETA AHALDUNTZEA, Olatz Salvador Zalduan ahotik

jabekuntza eskola

Jakiñe da emakumeoi* espazixo publiku ukatu ixan gazkule eta, gaur egun be, oholtzak ez dizela ondioik espazixo seguru bilakatu guretzat. 2018. urtin estatu mailan ospatutako musika jaialdxietako datuk diñue emakumion* oholtza gañin egoti ez dala %20re alla. Formakuntza honen bitxartez, gaur egungo euskal musika eszeniai buruzko analisi kritiko bat eingo da, genero ikuspegixe ardatz hartute. Hausnarketaz gain, emakumeak* instrumentuk hartu eta espazixo publikoa bideratzi ixango da helburu.

Ixen emoti: Udal Diru Bilketa bulegun (goxez) eta Etxelilan (martitzenetik baixakure arratsaldez).

Bertsozientzia saiu eongo da azarun 13an (eguaztena) 18:30 tan Beikozinin

bertsozientzia azaroak 13

Jakinduriek mundue erreko dau! saiun bitxartez ustez hain urrun dazen bertsolaritzi eta zientzia lakoxe elementu bi batuko diz. Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolaxak eta Eider Bilbao, Joanes Lizarraga eta Oier Suarez zientzialaixak altzako diz Beikozinako oholtza. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko dau “Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen dan ekitaldixe. Ekitaldi bakotxak 10 minutuko hiru hitzaldi eukiko dau. Hitzaldixak euskaraz ixango diz eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialaxan eskutik etorriko diz.

Zaharralduntze Feminista tallerra Etxelilan

etxelilaku

Adiñe eta generu gure gizarteko diskriminaziñoi forma handixenetakuk diz, arrazarekin batea. Taller hauetan, ADINKERIA SEXISTA ixeneko fenomenu ezautu, emakume zaharran arteko sari eratu eta ahalduntze pertsonal eta kolektibuk garatzeko aukeri eukiko dou.

“Zaharrak zuen etorkizuna gara” lelo ederra ixango litxake emakume zaharrak beste begi batzukin begiratzen hasteko eta gure buru be, beste ikuspegi batetik ikusteko. Bazatoz?

Datorren astetik aurrera (hilak 13), eguazten goxetan Etxelilan!