OSAKIDETZA GAXOIK DA LEA-ARTIBAIn!

LEA- ARTIBAI eskualdin gainbehera da Osakidetza, eta hori ez da gure iritzixe, herritarrok jasaten gazena baizik. Osasune oinarrizko eskubidi de, eta ezindde eskualde bat holaik laga Osasun arlun.

Zerbitzun duintasune, pediatrixi, ginekologixi, euskeri, UBI mugikorra… Lea Artibaiko bizilagunontzat oinarrizkuk dizen eskubidik diz. OSASUNAZ EZTA OLGETAIK!

Honek diz dato zehatzakin Lea-Artibaiko EH Bilduk eindaben azterketi:

Otsailak 8 (eguena) EUSKERIN EGOERI GAUR, Zer diñue datuk? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ondarroako Udaleko euskara zerbitzun eta UEMAn eskutik, “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” hitzaldixe antolatu de otsailan 8rako (eguena) arratsaldeko 18:00etan Kofradia Zaharrin. Hizlari lez, IÑAKI IURREBASO eongo da ta berak azalduko dau arnasgunin eragiñe ta udalerri euskaldunan (UEMA) sendotzi euskerin biziberritzeako giltzarrixe zeatxik dan hain beharrezku.

Urtarrillak 29 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, WINTER IS COMING? Evolucion del Mar Cantabrico en los ultimos 130.000 años!

2024 urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren Giltzak Elkartekuk Urtarrillaren 29 rako. Kantauri itsosun eboluziñoi 130.000 urtin tzir aztertuko dau BLANCA MARIA MARTINEZ GARCIA geologuk. Kostaldeko herrixe dan neurrixan guri, gaxe bertatik berta ikutzen gatxu. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan hasiko dala hitzaldixe, hurreatu zeube entzutea!

Irailak 25 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA!

Kurtso barriko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Irailak 25 eako. Hitzaldixe JOSE FELIX MARTI MASSO (neurologuk) emongo dau eta ixenburu hau ipinitze berbaldixai, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Hurreatu entzutea!

Ekainak 12 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!

Zientziaren giltzak elkartin ekaineko hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe osasunan ingurun ixango da eta ixenburu hau ipinitze BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!. Hizlari lez, LARRAITZ GAZTAÑAGA ARANTZAMENDI kardiologu ixango da. Gauza interesgarrixak kontakotxule ez dakau dudaik, hurreatu entzutea.