Irailak 30 (astelehena) Hitzaldixe Kofrai Zaharrin, ROJO EREÑO, ixenburuaz!

Zientziaren giltza elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixai begire. Irailak 30 (astelehena) hasiko diz kurtso barriko hitzaldixakin ta hasteko harrixak atxik berba eingo dabe. ROJO EREÑO, Roca patrimonial internacional ixenburu ipinitze ta hizlari lez LAURA DAMAS MOLLA geologu eukikou. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zarrin ixango dala. Ikasteko bazaz, hurreatu!

TURRUNE lanaz Kultura Ondarea Saria irabazi dabe eskualdeko ikaslik!

Oso aproposa dala ereisten gasku atzoko HITZAk argitaratu ban albisti, bueltan bueltan gu erretrataten gatxulako modu baten edo bestin. Ia zeuek be ikusten dozuen esaten douena (herria bereizgarri egiten duen komunikabidea dala edo ta herrian zerbait gertaten bada jakin arazteko dala TURRUNE, diñue bideuan).

“Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo lehiakea antolatzen dau urtero Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek, eta aurtengo sarixe eskualdeko ikasle talde batek eskuratu dau. Hain zuzen be, Denis Alberdi markina-xemeindarraren, Amets Alvarez etxebarritarraren, Araia Gartzia-Salazar ondarrutarraren eta Elaia Gogenola berriatuarraren TURRUNE ixan da aurtengo lan irabazli. IkasturtI ezin hobeto amaitzeko Napolirako bidaia batez gozatu ahalko dute ikasleek, lan onenaren sarixe irabazitxe.

Ondarrun arrantzik urte askotan zehar euki daben garrantzia lantziaz batea, Turrunak izan duen eragina be erakutsi dabe bideun.

Ekainak 17 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK!

Datorren astelehenin (E-17) eukikou kurtso honetako Zientziaren Giltzak Elkartin atzanengoko hitzaldixe. Izenburo hau ipinitze: HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK! eta hizlari lez JOSU SOLABARRIETA EIZAGIRRE ( pedagogu) etorriko da. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku eta danoi ikutu etxen doskulako hurreatu entzutea.

ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA 4. ediziñoi Maiatzak 29txik 31ea!

Ondarruko institutuk ZIENTZIA eta TEKNOLOGIxako 4. ediziñoi antolatu dau Maiatzan azkanengoko asteako ta zabaltzeko eskatu dosku (esan eta ein). Hurreatu entzun eta ikastea!

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA ANTOLATU DU ONDARROA BHIk

Laugarren urtez Ondarroa BHIk Zientzia eta Teknologia astea antolatu du, eta egitarau oparo bat prestatu dute hitzaldi eta tailerrez osatua.  Eguaztenean [maiatzak 29], estimulanteei eta minbiziariren inguruko saioak eta dronen tailerra egingo dituzte. Eguenean [maiatzak 30] teknologia eta futbola, burmuinaren barnean eta muralen teknikei buruzko hitzaldiak egongo dira.  Barikuan [maiatzak 31], ostera, motorrak, astrotopaketak eta erroten teknologia landuko dituzte saio ezberdinetan.

Herritarrak eta eskualdeko adituak izango dira protagonista hiru eguneko egitarau osatuan, eta ikasleei zuzendutako saioak izateaz gain, herritarrei bideratutako saioak ere egongo dira. Herritarrengana heldu asmoz, egitaraua osatzen duten ekintza batzuk streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Antolakuntzatik aipatu dutenez, “Zientzia eta Teknologia arloetarako ikasleen grina sustatzeko helburua du ekimen honek”.

Izena eman. Dronen tailerrean leku mugatuak egongo dira, eta 11-17 urte bitartekoei dago zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikora idatzita.