IKASTARU: Angela Davisen “Emakumeak, arraza eta klasea” liburu sakontzen

2

 Irakasli: Danele Sarriugarte Mochales (liburun itzultzaili)

Gaxe: Liburu mamitsu eta eragin handiku de Emakumeak, arraza eta klasea. Ikastaro honetan nahi dabe edukixak sakonaua landu, sasoiko beste pentsalai eta idazle batzun lanakin lotu, eta, azkenik, gaur egungo egoeriai erreparatu. Liburuk gurin ixan daben harreriai buruz be berba eingo dou.

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Ondarruko Hezkidetza Proiektu martxan!

Atzo etxelilan aurkeztu ban udalak ondarruko hezkidetza egitasmu.

screenshot_20171028-1609131071643217.jpg

Ondala urte batzuk sortutako proiektu de hau herrixan, eta onarte pilobat lanketa eitxuz eskoletan, herrixan, gurasukin, hezkuntza langilikin… Argi da bardintxasunea bidin, beharrezkuk dizela honek lanketak eta hori aurrea eruteko hezkidetzako proiekto potente bat daz martxan ipintxen…

Ezin ixan zendule Ondarruko Hezkidetza proiektun aurkezpenin egon? Trankil, Bideo honetan emotezku esku artin dabillen proiektu potente ta politxan barri.

 

SITIO DISTINTO eta ATERABIDETIK Goikozinan

Domekan, urrixan 8xan, 17:00etan Goikozinan botako dabe SITIO DISTINTO ordu bete eta bost minutuko iraupena dauke pelikulik. Euskal Herrixak eta Galizik euki daben relazinoi historiku: migrazinoik, musika taldik, elkartasune… Dokumentalan helburu topikuk apurtzi de, Galiziai buruz dakauen irudixe aldatzi.

penikulak

Eta honen atzetik Gernikako Sarek einyako dokumentala ixango ra: “Aterabidetik” dispertsiometraia, Josu Goikoetxeak zuzendute (28 minutu). Proiekziñoi bixetako egilik geuaz eongo diz bertan.

penikulak 2

 

Urrixak 2 (astelehena) Hitzaldixe Beikozinin. Prevenir y tratar la enfermedad del ALZHEIMER: Una vision moderna

Hauxe idatzixe eindabe Zientziaren Giltzak elkartekuk:

Bagatoz osteabe uda osteko lehenengoko hitzaldixaz! Urrixan 2xan, astelehena, Beikozini Jatetxea Ondarroan, arratsaldeko 18:30ean, Pablo Martinez-Lage eongo da geuaz. Berak “PREVENIR Y TRATAR LA ENFERMEDAD DE ALZHEIMER: UNA VISIÓN MODERNA” hitzaldixe eskeiniko dau.

Animatu zaitezte!!!

Alzheimer gaxotasunan ingurun hitzaldixe