Martxoak 6 (martitzena) hitzaldixe Etxelilan: Estrategia feministak gatazka armatu eta behartutako desplazamendu egoeretan

martxoak 6 hitzaldixe etxelilan

Hizlarixe: Staša Zajović (Feministi eta antimilitaristi) Ordutegixe: 19:00tan Leku: Etxelilan
Hitzaldixaz: Memoixa feministi eta antimilitaristin eta gerran kontrako hitzaldixe eingo dau Zajovicek. Bereziki, gerra, gatazka armatu eta bortxazko lekualdaketetan estrategixa feministak zeintzuk ixan dizen eta ixan daitezken azalduko dau.

SATURRARAN 1938-1944

Sarritan sare sozialetan gauza politxak topaten douz gure herri eta inguruk atxik eta adibide lez beatu zer topa douen:

1938tik 1944re, milaka emakume eta haur kartzelaratu zituzten Saturraranen. Bizi-baldintza tamalgarrietan iraun zuten, gaixorik eta gosez. Mutrikuko hildakoen liburuek zehatz-mehatz esaten dute 116 emakume eta 56 haur hil zirela.
Haurrak errakitismoaz edo bronkopneumoniaz hil ziren. Umeen hil jario hori 1944an amaitu zen, ume gehienak, bat-batean eta inolako jakinarazpenik gabe, Espainiako Estatuak kudeaturiko hospizioetara aldatu zituztenean. Orduz geroztik, beste tragedia bat hasi zen, behin haurra amarengandik bereiztean, amak oso zaila baitzuen seme edo alabatxoa berreskuratzea.
Gerraosteko kapitulu beltza da hau, nahi baino gehiagotan historiak ezkutatu duena.
argia.eus
Kanta Naroa Gaintza, Arkaitz Estiballes eta Jagoba Ormaetxearena

Ikastaru Etxelilan Otsaillin tzir: Hilerokoa irakurtzen

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi (Filologu, hezkidetzan aditu eta Skolastikan kritika literario feministan formatu)  Egutegixe: Otsailak 2, 16 eta 23 Ordutegixe: 17:00-21:00    Leku: Etxelila Antolatzalli: Berdintasun Saila – Etxelila

*Ikastarun parte hartzeko aldez aurretik emon birde ixena

hileroku irakurten

Ikastaru: Gorputze lapurtu dosku. Emakumion gorputzetan gertaten dana menditan zehar isilarazi egin doskule ohartzeko ez da ikerketa sakon baten beharrik. Erlijio liburutan, zientzian, medikuntzan, historian… emakumik ikusezinak ixan gaz, eta hala ixaten jarraitzen dou. Literaturan be antzea gertaten da. Mundu maskulinun absentzia, tabu, misteixu, gaixotasune, lizunkexi etab. diz hileroku deskribaten daben berbak.  Beharrezku ixan da, beraz, mugimendu feministik egin daben ekarpena eta  emakumik literatur sistemetan integratea hilerokun inguruko esperientzixa desbardinak jaso ahal ixateko. Taller honetan aspektu guzti honen bueltan analizatu, irakurri eta hitz egingo dou.