Euskal Herriko V. jardunaldi FEMINISTETAN gaz Durangon

3.ooo emakume batu gaz gaur, baixakun hasi eta domeka bittartin Durangon eingo dizen V. jardunaldi FEMINISTETAN, da tartin TURRUNEruk eongo gaz. Bertan, eztabaidatu, gozatu eta aldarrikatu eingou Euskal Herri osotik etorritxako emakumiok.

emakumion V ihardunaldixak Durangon 2019-11-01

Ondarruko emakume talde zabala egon ga bertan argazkixan ikusiko dozuen latxeik. Bertan bost ardatz zehaztu dou: Gorputze eta sexualitati, indarkeixa gabeko bixitxak, dekolonitati, bixitxak erdigunin ipintxi eta mugimendu feministin berai buruzko eztabaidi.

emakumion V ihardunaldixak Durangon 2019-11-01.jpg5

emakumion V ihardunaldixak Durangon 2019-11-01.jpg2

emakumion V ihardunaldixak Durangon 2019-11-01.jpg3

emakumion V ihardunaldixak Durangon 2019-11-01.jpg4

 

(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

kale feminismu

   EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea

“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.

    Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin   Leku: Etxelila   Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

 

Irailak 30 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin ” KLIMA ALDAKETA, URAREN IKUSPEGITIK”

Zientziaren giltzak elkartik antolatute, hitzaldixe eongo da Irailak 30 in (astelehena) Beikozinin. “Klimaren aldaketa, uraren ikuspegitik: Nondik gatoz? Norantz goaz?” Galdera horrei erantzuteko, IÑAKI ANTIGUEDAD AUZMENDI (hidrogeologu) eukikou geure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala ta berta ezin bazue jun, periscopen bitxartez ahalko dozuela ikusi zuzenin. Anima eta hurreatu!

hitzaldixe beikozinin irailak 30

Maiatzak 24 eta 25 in ikastaru Etxelilan JULE GOIKOETXEAz

“Patriarkatu Euskal Herrian eta etorkizuneako alternatibak” ikastaru eskainiko dau Jule Goikoetxeak, maiatzan 24 eta 25 in.

Euskal Herriko patriarkatu aztertuko da ikastarun, dimentsio ezberdinak eta botere androzentrikun zirkuituk. Diagnostiku ein eta gero, alternatibak proposatuko diz, Euskal Herri feministin eraikuntzarako.

Animatu eta eman izena Etxelilan!

jule 2