ANTXON USKOLA URRUZUNOn erakusketi, Abuztuak 20tik 28re!

“SATURRARANGO HAITZAK” ixenburupin zabaldu dau gaur erakusketi ANTXON USKOLA URRUZUNO artista ondarrutarrak Udal erakusketa aretun. Gaur hasi eta Abuztuaren 28 bittartin arratsaldeko 6etatik illuntzeko 9eta. Honeaz lotute bixar eguerdiko 12xetan RADIXU irratixan (105,5 FM edo Radixu.info) irratsaio bat presta dabe gai honi buruz beraz batea. Hurreatu arte bidez ezautzea gure inguruk.

Uztailak 11etik 14re MATER txalopi herrixan!

MATER txalopi, aurten be Ondarrure etorriko da. Uztailan 11tik 14 bittartin portun egongo da eta hainbat ekintza eskeiniko dotxue (azpixan dakazue egitarau osu). Zeta datorren galdetukozue askorek, ta erantzune, kontzientzixi biztutea zaborran ingurun, zer kaltegarrixe dan itsosure zaborra botatiaz ta helburu nausixe ZERO ZABOR URETA da. Lehenengoko emanaldixe, Itsas Erraldoien Martxa ixango da uztailan 11an (baixakuk), arratsaldeko 7retan Itsasaurren. Anima ta hartu parte ekintzetan.

Maiatzak 5 (astelehena) hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCH!

Bixar arratsaldeko 6:30tan eongo da hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCHe gaxaz. Hizlari lez ASIER HILARIO ORUS geologu egongo da. Euskal kostaldeko altxor geoligiku etxe ondun dakau eta berataz oso gitxi dakiau. Esaerik diño urrutiko intxaurrak…eta muztur aurrin dakauenaz ez gaz konturatzen. Hitzaldire junaz gauza askoaz enterako gaz, etorri. Beti lez, Zientziaren giltzak elkartik antolatute.

Maxatzin ZIENTZIA!

Ez gaz aspertuko Maxatzin tzir Zientzia inguruko gauzak entzun eta ikusten. Egitarau itzala prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk hille osurako behian ikusiko dozuen latxeik. Hitzaldixak, dokumentalak, bertsuk, pintxuk, txanguk….esan gero aspertute zazela ta marasmai beatzen pasaten dozule denpori.

Martxoak 25 (martitzena) NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Martxoak 25eako (martitzena) arratsaldeko 6:30xetan, antolatu dabe hitzaldixe Zientziaren giltzak elkartekuk. Hitzaldixan ixenburu: NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Aurkikuntza eta Ikerkuntza teknika berriak. Hizlari lez, ASIER GOMEZ OLIVENCIA (Paleontologu) etorriko da. Nundik gatozen, zelakuk giñan, nun bixi giñan….erantzunik bada? Argitxasunik entzun nahi? Hurreatu entzutea.

Urtarrillak 20 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, MATEMATIKA ETA EUSKAL DANTZAK!

Urteko lelengoko hitzaldixe emongo dabe Zientziaren giltzak elkartekuk datorren astelehenin, Urtarrillak 20an arratsaldeko 6:30tatik aurrea Kofrai Zaharrin. Gai kuriosu aukeratu dabe urti hasteko, MATEMATIKA eta EUSKAL DANTZAK ixango da eta hizlari lez: JUDITH RIVAS ULLOA, matematikaxe eongo da. Zer lotura ete dan galdetukozue? Ba hurreatu entzutea eta duda guztik kenduko gatzue!