Hamen dakazue Barnetegixan eingotxuen ekintzak MARABILLI festibalan barrun, eta hasteko ongoxe baixakun hillak 27 xan, labur metrai lehiaketako apuntateko egune ixango da.

Hamen dakazue Barnetegixan eingotxuen ekintzak MARABILLI festibalan barrun, eta hasteko ongoxe baixakun hillak 27 xan, labur metrai lehiaketako apuntateko egune ixango da.

Mijoa auzun, Mutriku-Ondarru bidian, holakoik eztezu topatuko mundu guztian! Holatxen aurkezten dabe euran jaxak. 3 egunetako egitarau antolatu dabe. Ia aurten esaeri ez dan beteten: San Jeronimo txixati!

Zientziaren giltzak elkartik antolatute, hitzaldixe eongo da Irailak 30 in (astelehena) Beikozinin. “Klimaren aldaketa, uraren ikuspegitik: Nondik gatoz? Norantz goaz?” Galdera horrei erantzuteko, IÑAKI ANTIGUEDAD AUZMENDI (hidrogeologu) eukikou geure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala ta berta ezin bazue jun, periscopen bitxartez ahalko dozuela ikusi zuzenin. Anima eta hurreatu!

ONDARROAKO KIROLAREN LEIHOAn facebookin agertzen dan latxeik:
Ate joka dakau aurtengo Tontorramendiko igoera bertikala eta antolakuntzatik ohar bat pasazku:
“Bideu eingendun bidi ezagutarazteko bañe beste bide aproposaua bat garbitxu dabe eta beraz bidi aldatu eindde”.
“Aldaketa handixe ixanda, ixez 2,8km eukan karrerik eta aurten 2,2km eukiko dau leko bardiñea aiateko. Horrek nahidau esan bidi gogorraua ixango dala”.
ZORTE ON PARTE HARTUKOZUEN GUZTIOI!!


Marabilli Sormen Festibaleko sarrerak saltzen daz martxa onin… gero ez esan…
Guk, gurik eskuratu douz. Eta zuk?

Primerako karteldegixe dakau aurten!

MARABILLI FESTIBALAn barrun:
SORMENAi buruz dule festibala? zinegile baten omenez? Ba zini etxen ahaleginddu biko ga! 27an emongo da gaxe eta aste bete da kamari hartu eta zeoze etxeko. atrebiuten zaz?

Irailak 28 xan ONDARRU-LEKITTO lasterketi ospatuko da arratsaldeko 17:30 an. Ixena emoteko azkan egune Irailan 26 a ixango da. Gehienezko partaide kopuru: 400 lagun ixango diz.


Ongo zapatun txistu hotsak entzungo douz herriko kalitan, herri desberdiñetako txistulaxak batuko dizelako gure herrixan VII. TXISTU topaketak ospatukotxuelako.